Marina Garcés

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marina Garcés
Marina Garcés 2013 (cropped).jpg
Elkarrizketa batean, 2013anCommons-logo.svg Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarina Garcés Mascareñas
JaiotzaBartzelona1973ko maiatzaren 30a (49 urte)
Herrialdea Katalunia
Familia
AitaJordi Garcés i Brusés
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea 2001eko uztailaren 9a) doktoretza : filosofia
Bartzelonako Unibertsitatea 1996ko uztailaren 22a) lizentzia : filosofia
Hizkuntzakgaztelania
katalana
ingelesa
alemana
italiera
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, idazlea eta katedraduna
Enplegatzailea(k)Kataluniako Unibertsitate Irekia
Bartzelonako Gaur Egungo Arte Museoa
Jasotako sariak
InfluentziakImmanuel Kant, Martin Heidegger, Konfuzianismo eta Jacques Derrida
KidetzaEspai en blanc
Genero artistikoasaiakera

marinagarces.com
IMDB: nm2022421 Twitter: MarinaGarces Edit the value on Wikidata

Marina Garcés Mascareñas (Bartzelona, 1973ko maiatzaren 30a) filosofo, irakasle eta saiakeragile katalana da. Filosofia irakasten du Zaragozako Unibertsitatean, eta pentsamendu kritiko eta esperimentala lantzen duen Espai en Blanc proiektu kolektiboaren sustatzailea da.[1][2] Bere pentsaeraren kontzeptu nagusietako bat da gaur eguneko krisiei aurre egiteko alternatibak garatzerakoan kontuan hartu beharreko zer komuna. Bere ustez, filosofia bizitzeko era bat da, kalean sortu eta etenik gabe espazio pribatuan —etxean— jarraitzen duen artea, bereziki emakumeek landua.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filosofia ikasi zuen Bartzelonako Unibertsitatean, eta 2001ean doktoratu zen, Las prisiones de lo posible izeneko tesiarekin.

2002tik aurrera, Olinpiadak eta geroko Bartzelonan sorturiko Espai en Blanc proiektuaren sustatzailea eta koordinatzailea da. Ekimen kolektibo horrek konpromisoan oinarritutako harreman praktiko eta esperimentala izan nahi du pentsamendu filosofikoarekin[2] oraindik ere jende anitza biltzen eta jarduera ugari antolatzen jarraitzen duelarik. [3]

Bartzelonan bizi da, nahiz eta Zaragozako Unibertsitatean lan egin. Masterren bitartez, hainbat unibertsitaterekin elkarlanean jardun du: Universitat Oberta de Catalunya, Pompeu Fabra Unibertsitatea, Alcaláko Unibertsitatea eta Gironako Unibertsitatea. Bi seme-alaba ditu.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garcésen erreferentziazko filosofoak Merleau-Ponty eta Diderot dira, eta bere lehen irakasleak Deleuze eta Foucault izan dira. Azken urteetan, pentsamendu feminista eta postkolonialaren irakurketak eragin handia izan du berarengan.

Filosofía inacabada (2015) liburuan "gizon handien amaieraz" dihardu. Orain arteko filosofo guztiak gizonezkoak, zuriak, mendebaldekoak eta dirudunak izan direla dio, eta gaur egun pentsamendu filosofikoa feminizaziorantz, prekarizaziorantz eta kolektibizaziorantz jotzen ari dela.

Komunikabide batzuen ustez, Marina Garcés filosofo katalanen belaunaldi berriaren (1960-1970 bitartean jaiotakoak) kide nagusietako bat da.[4][5]

Ciutat de Barcelona Saiakera-saria irabazi zuen 2017an.[6] [7]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • En las prisiones de lo posible (2002)
  • Un mundo común (2013)
  • Filosofía inacabada (2015)
  • Fora de Classe. Textos de filosofia de guerrilla (2016)
  • Nova il·lustració radical (2017)
  • Ciutat Princesa (2018)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) Molina, Ángela. (2015-09-07). «Marina Garcés: “La filosofía nace como arte callejero”» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2017-10-16).
  2. a b Marina Garcés | CCCB. (Noiz kontsultatua: 2017-10-16).
  3. (Gaztelaniaz) «Marina Garcés, la filósofa insumisa» ELMUNDO (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).
  4. (Gaztelaniaz) Muñoz, Eva. (2015-09-12). «Una nueva generación de filósofos catalanes (1/2)» (PDF) La Vanguardia (Noiz kontsultatua: 2017-10-16).
  5. (Gaztelaniaz) Muñoz, Eva. (2015-09-12). «Una nueva generación de filósofos catalanes (2/2)» (PDF) La Vanguardia (Noiz kontsultatua: 2017-10-16).
  6. (Gaztelaniaz) Press, Europa. (2018-02-01). «Carla Simón y Marina Garcés, entre los Premis Ciutat de Barcelona» europapress.es (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).
  7. (Gaztelaniaz) ICON. (2018-04-19). «“Tenemos mucha información, y nos hace sentir impotentes”» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]