Marina Ginestà

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marina Ginestà
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarina Ginestà Coloma
JaiotzaTolosa Okzitania1919ko urtarrilaren 29a
Herrialdea Katalunia
BizilekuaBartzelona
Paris
HeriotzaParisko 20. barrutia2014ko urtarrilaren 6a (94 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
errusiera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, itzultzailea, Erresistentziaren kidea eta erreportaria
Jasotako sariak
KidetzaKataluniako Gazteria Sozialista Bateratua
Zerbitzu militarra
Adar militarraNazioarteko Brigadak
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kataluniako Alderdi Sozialista Batua

Marina Ginestà Coloma (Tolosa, Okzitania, 1919ko urtarrilaren 29a - Paris, 2014ko urtarrilaren 6a) Bigarren Errepublikako eta Espainiako Gerra Zibileko militante komunista izan zen.[1][2]

Hamazazpi urte zituela Bartzelonako Colón Hotelaren terrazan Hans Gutmann (Juan Guzmán gaztelaratutako izena) argazkilariak 1936ko uztailaren 21ean ateratako argazkian agertzeagatik izan zuen ospea. Argazki hori Gerra Zibilaren ikono bihurtu zen.[3] Gerra garaian kazetari lan egin zuen hainbat komunikabide errepublikazalerentzat, baita mekanografo eta Pravda egunkari sobietarraren Mikhail Koltsov berriemailearen interprete lanetan ere.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marina Ginestà Coloma 1919ko urtarrilaren 29an jaio zen Tolosan (Frantzia), errebindikazio eta ezkertiar ibilbide luzeko langile-familia batean, Espainiatik Frantziara emigratu baitzuen. Haren gurasoak Espainiako bi jostun komunista ziren: Empar (Amparo) Coloma Chindiakoa, Valentziakoa, eta Bruno Ginestà Manubens, Manresakoa.[4] Ginestà-Coloma senar-emazteek izan zituzten bi seme-alabetatik txikiena zen —Albert neba Toulousen jaio zen, 1916ko urtarrilaren 6an—.[5][4] Marinaren amona, Micaela Chalmeta, militante sozialista, feminismoaren eta kooperatibismoaren aitzindaria izan zen Katalunian, eta 1909ko Aste Tragikoko gertakarietan parte hartu zuen. Joan Coloma aitona Kataluniako kooperatiba-munduan ere nabarmendu zen, eta PSOEko sekzio katalaneko militantea izan zen.[6]

1928an, familia Espainiara itzuli eta Bartzelonan finkatu zen.[4] Bere konpromiso politikoa bizia izan zen Bigarren Errepublika ezarri aurreko urteetan eta, batez ere, Errepublika garaian. Bruno Ginestà eta Empar Coloma militante egin ziren Espainiako Alderdi Komunistan (PCE).[7] Federazio Komunista Katalan-Balearrean (FCCB), baina leial eutsi zioten PCEri diziplina utzi zuenean. Marinaren aita 1930ean atxilotu zuten armadatik desertatzeagatik. Mugimendu kooperatibistan ere aktibo, 1934an Kamiseria eta Jantzigintza Kooperatibako kide zen. Langileen Batasun Orokorrean (UGT) ere militatzen zuen, eta Gerra Zibilean CNTren eta UGTren arteko Kataluniako lotura-batzordeko idazkaria izan zen —UGT Katalunian Partit Sozialista Unificat de Catalunyak kontrolatzen zuen, PSUC—. Haren ama ere oso aktiboa izan zen kooperatiba-mugimenduan, Micaela Chalmenta amaren ibilbideari jarraituz —Empar Coloma 1932an sortutako Propaganda Kooperatibistaren Emakumeen Elkarteko kide aktiboenetako bat izan zen. 1933an, Kataluniako Alderdi Komunistaren (PCC) kandidaturan parte hartu zuen —PCEren adar katalana, 1932an sortua— Bartzelonak urte horretako legegintza-hauteskundeetan,[8] eta, hurrengo urtean, PCCren Bartzelonarako hautagaitzaren hautagai-zerrendatik —bi hauteskundeetan, Lina Odena bezalako irudi garrantzitsuekin eta Kataluniako Jose del Barrio, Hilario Arlandis edo Antonio Sesé bezalako komunismo "ortodoxoko" buruzagiekin partekatu zuen kandidatura, aukeratua izan barik.[9][5] Nazioarteko Sorospen Gorrian ere parte hartu zuen.[10] Bai Empar Coloma amak, bai Micaela Chalmeta amamak, emakumearen rola sustatu zuten garaiko borroka sozialetan.

Joan Coloma Chalmeta amaren aldeko osaba ere oso aktiboa izan zen kooperatibismoan —1920an Acción Cooperativista sortu zuen, Kataluniako Kooperatiben Eskualdeko Federazioaren adierazpen-organoko lehen zuzendaria—,[9] Unió Socialiciako eta UGTko buru izan zen, eta ondoren SUCeko kide izan zen 1937ra arte, hil arte. Errepublikaren garaian, Marina eta Albert neba PCCko gazteekin afiliatu ziren.[9] 1933an atxilotu zuten Albert propaganda komunista zabaltzeagatik,[11] eta berriz ere 1935ean —1936ko urtarrilean epaitu eta absolbitu egin zuten—.[4][12]

Espainiako Gerra Zibila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ginestàk Espainiako Gerra Zibila hasi aurreko urteetan hartutako konpromiso politikoa bizia zen. 1936ko otsailean, prentsako argazki batean manifestazio baten aurrean agertu zen, beste gazte komunista batzuekin batera, Companys Puerto de Santa Maríako penaleko askapena ospatzeko. Bertan, Ramón Mercaderrekin batera agertu zen. Ramón gazte komunista militantea, geroTrotskyren hiltzailea izan zen.[1] Aurreko urtean maitasun-harreman labur bat izan zuen harekin, Mercader militantzia komunistagatik kartzelaratu baino lehen —garai hartan emakumezaletzat jotzen zen—.[13]

Urte hartako apirilean, Kataluniako Gazteria Sozialista Bateratuetako (JSUC) militante bihurtu zen —Kataluniako gazte-erakunde komunistak eta sozialistak bat-egitean osatutakoa—. JSUCko beste kide batzuekin batera, frantses-itzultzaile gisa parte hartu zuen Olinpiada Herrikoiaren antolaketan, Berlingo Joko Olinpikoei erantzuteko, uztailean Bartzelonan egitekoa zen kirol anitzeko ekitaldian.[14] Ekitaldia ez zen egin uztailaren 19ko goizaldean Bartzelonako goarnizioko batzuk matxinatu egin baitziren. Borrokan ari zirela, matxinatutako batzuk Katalunia plazako Colón hotelean sartu ziren. Errenditu ondoren, egun horretan bertan, JSUCak eraikina konfiskatu egin zuten, erreklutatze-zentro bihurtzeko, eta Kataluniako Alderdi Sozialista Batuaren egoitza izateko —egun batzuk geroago, uztailaren 23an, sortutako PSUC—.[14] Eraikin horretan hartu zuen Juan Guzmanek Marina Ginestà nabarmendu zuen argazkia. PSUCeko Batzorde Militarreko mekanografo gisa lan egin zuen —haren neba Albertek bat egin zuen Trueba-Del Barriorekin eta Aragoiko fronterantz abiatu zen—.[15] Teresa Pàmiesen hitzetan, JSUCeko militantea ere izan zen, eta gero PSUCko buruzagia. Marina Ginestà ez bazen JSUCen zuzendaritzako kide izatera iritsi, ez zen balio faltagatik izan, baizik eta erretaguardiako lana baino nahiago izan zuelako frentean egotea.

Abuztuaren hasieran Mijaíl Koltsov —Pravda egunkari sobietarreko korrespontsala eta, autore askoren arabera, Iósif Stalinen agentea Espainian— Bartzelonara iritsi zen, eta Miquel Valdés-ek, PSUCko Antolakuntzako idazkariak, Ginestà jarri zuen Koltsov-en interprete, frantsesez erraz hitz egiten baitzuen.[15] Abuztuaren 14an harekin joan zen Ginestà Aragoiko frontean, Zaragozako Bujaralozen egin zen Buenaventura Durruti buruzagi anarkistarekin egindako elkarrizketara. Guzmanen zenbait argazkik Ginestà erakusten dute, 'Jinest' izenarekin oker identifikatua, [1] Koltsov-ekin batera, lider anarkistarekin izandako elkarrizketan. Ginestàren arabera (2008an elkarrizketatua),[1] elkarrizketaren tonua kritikoa izan zen Stalinekin, eta gertaera hori izan zen bien heriotzaren arrazoia —Durruti azaroan, Madrilen, argitu gabeko egoeran hil baitzen; Koltsov Moskura deitu zuten 1937an, 1938an Purga Handiaren garaian salatua eta 1940an exekutatua—.

Koltsovek, zoritxarrean erori aurretik, gerra zibilari buruz argitaratu zuen Diario de la guerra de España lanean espainiar emakume emantzipatuaren adibide aipatu zuen:

Marina Ginesta, ixila, ernea, mutilen moduko ile motzarekin, Kolon plazako barrikadetako borrokalaria, emakume emantzipatu mekanografo eta itzultzailea. Dolores Ibárruriri jarraituz, herriaren borrokaren ordu zailean bere benetako irudia, irmoa eta hunkigarria aurkitu duen emakume espainiarra.[15]

Abuztuaren erdialdera Bartzelonatik Madrilera joan ondoren, Koltsov-ek ez zuen berriro Marina Ginestári buruz hitz egin:[15]

Marinak hamazazpi urte ditu. Mehea, fina, ile beltzekoa da, eta kopetari eragiten dio, ziurtziarik gabeko hegazti hegalaria bailitzan. Lankide guztiak, gizonak zein emakumeak, beti ari dira haren bila, adimena begietan eta erabakia keinuetan baitu. Egun latzetan, borroka egin zuen kaleetan. Eta berak gogoratzen du: «Ez da batere atsegina lankideak erortzen ikustea... baina zuk badakizu... emakumeak sentimentalak izaten gara beti.» Gero, Bartzelona menderatuta, Aragoiko frentera joan zen. Eta oroitzapen hauxe ekarri zuen: «Gure borrokalariak bikainak dira. Ez dute heroismoagatik bakarrik borrokatzen, borrokatu behar dutela dakitelako baizik». Ez zuen arriskuaren nozioa hartu, ez kaleetan ez frontean. Uste zuen inoiz ez zela egon arriskuan: «Gainerako lagunek zuten arriskua.» Baina, nahiz eta altzairuzko bihotza izan, Bartzelonan ikusi zueneko oroitzapen bat izan zuen beti, Atarazanasko kuartelari eraso egin ziotenekoa. Han, bere ondoan zegoen herriko emakume batek, matxinatuei erantzun egin zien. Emakumea, erasoaren ordua iritsi zenean, pistola eskuan hartuta, kuartelera sartu zen. Eta negarrez ikusi zuen, preso bati, bere semea zen soldaduari, besarkatuta... Hamazazpi urterekin, Batzorde Militarreko Antolaketako idazkaria da Marina. Buruzagi famatua izango da. Eta, egunen batean fusilatzen badute, La internacional abesten hilko da. —De la Torriente Brau, Pablo. «Cuatro muchachas en el frente». Espainiako gutunak eta kronikak.[1]

Ez datoz bat Ginestà Gerra Zibilean borrokan egin zuen ala ez. Koltsov-en narrazioaren arabera, Marina Ginestàk zera kontatuko zion, berak Albert nebarekin eta bion lagun batekin batera, hirurak gazte komunistak zirelarik, «fusila hartu zuten» matxinada militarra gertatu zenean, eta Colon plazako barrikadetan jarri ziren —ez dago Colon izeneko plazarik Bartzelonan; Kataluniako plaza izan zitekeen, Colon Hotelaren ondoan edo Ranbla amaieran dagoen Colonen monumentuaren ondoan—. Hantxe hil zen Ginestáren laguna borrokan.[15] Xulio García Bilbaok, ordea, zera dio, Marinak aipatzen zuen laguna, Pere Plá, buruko tiro batez hil zela, Albertekin borrokan ari zela, eta Marina Ginestá ez zegoela bertan. Gainerako oroitzapenetan, Koltsov-ek Ginestà deskribatu zuen, interpretazio-lanetan ari zela, beti fusila lepoan zuela ibiltzen zela dio.[15] Hala ere, Ginestà berak hil aurreko zenbait elkarrizketetan agertu zuen —Guzmanek 1936ko uztailaren 21ean egin zizkion argazkietan izan ezik—, inoiz ez zuela hartu armarik.[3][13] Bestalde, Mujeres egunkari komunistak artikulu bat argitaratu zuen 1937ko maiatzean, non sei miliziarren ausardia eta diziplina goraipatzen baitzituen, eta horien artean borrokan aritzen zen Ginestá aipatzen zuen.[1]

Marina Ginestà Espainiako Gerra Zibileko beste lekukoren baten testigantzan ere agertu zen: Pablo de la Torriente Brau, idazle, kazetari eta iraultzaile kubatarra, 1936ko irailean Espainiara etorritakoa. New Masses aldizkari estatubatuarraren korrespontsal gisa iritsi zen, eta Mexikoko El Machine izeneko Alderdi Komunistaren organoa. Errepublikanoekin bat egin zuen eta urte bereko abenduaren 18an Madrilgo frentean, Majadahondan, hil zen. 1936ko irailaren 10etik azaroaren 21era, De la Torriente Brauk hamalau kronika idatzi zituen.[16] Horietako bat, datarik gabe, «Cuatro muchachas en el frente» izan zen, non lau gazteren testigantzak biltzen baititu: 15 urteko Soledad Soler, 16 urteko Libertad Picornell eta 17 urteko Marina Ginestà — Espainiako egonaldia hastean Bartzelonan elkarrizketatu zituenak—, eta 18 urteko Maruja Lozoyako Buitragon elkarrizketatu zuen.[1] Kronika hasiera batean Peleando con los milicianos-en (Mexiko, 1938) argitaratu zen, eta, ondoren, Cartas y crónicas de España (Habana, 1999).[1] Testuak, sinbolikoki, Espainian faxismoaren aurka borrokan ari ziren emakume guztiei eskainia, autorearen harridura erakusten du, lau emakume oso gazte aurkitzen baitzituen adin bereko gizonezkoen gisa borrokatzen eta pertsona helduen jakinduriarekin. [1]

Kazetari lanetan, Marinak honela definitu zuen bere retaguardiako lana:

Kazetariak ginen, eta gure helburua, morala inoiz ez makaltzea zen, Juan Negrínen lema zabaldu genuen, 'ogiarekin edo ogirik gabe, beti aurrera'. Eta sinetsi egiten genuen.[2]

1938 amaieran erredaktorea zen Valentziako Verdad egunkari komunistan.[1] Egunkari horrek Ministro kontseiluaren presidente zen Negrínen erresistentzia-politika babesten zuen.[17] Borrokaren eta garaipenaren poza islatu zen bere hitzetan, EFE agentziak 2008an egindako elkarrizketa batean:

Gaztetasuna, irabazteko gogoa, kontsignak... nik serio hartzen nituen. Eutsiz gero, irabazi egingo genuela uste nuen. Arrazoia gurekin zegoela iruditzen zitzaigun, eta azkenean gerra irabaziko genuela; inoiz ez genuen pentsatu atzerrian bukatuko genuenik .../... Porrotaren etsipena, "atzean geratzen ziren lankideena, haietako asko fusilatuak", eta, orduan, Europako demokraziek Munduko Gerra hasi berrian faxismoa garaitu nahi zuten.[18] Marina Ginestà

Erbesteratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gatazkaren amaiera Alacanteko portuan iritsita, kontzentrazio-eremu batean sartu zuten.[14] Kartzelan aste batzuk eman ondoren, askatu egin zuten, epaitu beharreko pertsonen zerrendan ez egoteagatik. Bere mutil-lagunarekin, komisario politiko gazte batekin, Frantziako mugatik hurbil zegoen herri batean kokatu zen. Maiatzean Frantziara ihes egitea erabaki zuten. Elurrak zuritutako Pirinioetako bideetan, zauritutako senargaiak ezin izan zuen jarraitu. Marina inguruko herri batean, mugaren beste aldean, laguntza bilatzen saiatu zen, baina sakan batetik erori eta ezkerreko eskumuturra hautsi zuenez, ezin izan zuen bere lagunarengana itzuli. Herrian, frantses itxura hartu zuen. Gendarmeen patruila batek Marina Ginestàren lagunaren gorpua aurkitu eta hantxe lurperatu zuen. Eskumuturra hautsita zuela, Marinak Montpellierrera iristea lortu eta tratamendua jaso zuen. Handik egun gutxira, Ginestà gurasoekin elkartu zen. Familia Aljeri-sur-Mer eta Agde gerra-kanpoetan egon zen.[19] Naziek Frantzia okupatu zutenean, familiarekin Europa utzi eta Mexikorako bidea hartu zuen. Azkenean, ordea, Dominikar Errepublikara joan zen, eta han bidaian ezagutu zuen Manuel Periáñez lankidearekin, gerran Armada Errepublikanoko 181 brigada mistoan egon zenarekin, bizi izan zen. Harekin Manuel semea izan zuen 1940an.[20][21] 1946an, utzi egin behar izan zuen herrialdea Rafael Trujillo diktadoreak espainiar errepublikanoen aurka jazartzeagatik —Alberto neba Venezuelara joan zen 1944an—.[4]

Dominikar Errepublikatik, Marina eta gurasoak Venezuelara joan ziren, Alberto neba bi urte lehenago han baitzegoen. Bai nebak, bai gurasoek Venezuelako nazionalitatea hartu zuten, eta Hego Amerikan egon ziren hil arte—. [19] 1949an bere lankidearengandik banandu eta Frantziara joan zen. Han, Pau Casals eta beste erbesteratu askorekin harremanetan egoteko aukera izan zuen Prades herrian lehenengo eta gero Parisko Nogent-sur-Marnen bizi izan zen.[22] 1951n Belgikako diplomatiko batekin, Charlesekin edo Carl Werckekin, ezkondu zen, eta harekin bizi izan zen Bruselan eta La Hayan 1953. urtetik aurrera; [21] 1954an Isabelle alaba izan zuten. Ordurako, komunismoa zela-eta, desilusio handia zuen.

Marina senarraren atzetik ibili zen Quiton (Ekuador), Londresen (Erresuma Batua) eta New Orleansen (AEB). 1972tik 1976ra bitartean, Charles Werck Belgikako kontsul orokorra izan zen Bartzelonan, erregimen frankistaren agonian. 1976an, Bartzelonan bizi izan zen bitartean, Marina Ginestàk Els antipodes (Dopesa argitaletxea, ISBN 84-7235-272-2) eleberria argitaratu zuen katalanez. 1976ko Joan Estelrich sarian finalista izan zen, eta 1977ko Fastenrath saria jaso zuen Bartzelonako Lore-jokoetan.

Jesús de Galíndezi eskainitako eleberriak —1956an New Yorken Trujilloren sikarioek bahitu ondoren, desagertu egin zen—, bi erbesteratu katalanen historia kontatzen du Bigarren Mundu Gerran Karibeko uharte batean, haren angustia eta itzultzeko irrika.[22] 1977an, halaber, erbesteko Kataluniar Hizkuntzako Lore Jokoen barruan, Munichen antolatutako Salvador Seguí saria lortu zuen Els precursors nobelagatik, hauxe ere katalanez. [23]

Handik, Bruselara itzuli zen, eta, gero, Parisera. Berrogei bat urte eman zituen han, hil arte, 2014ko urtarrilaren 6an, 94 urte zituela. Bere neba Albert Venezuelan hil zen 2007ko azaroan.

Hans Gutmannen argazkia (Juan Guzmán)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bartzelonako Colón hotela, 1916an. Azotean Marina Ginestàren argazki ikonikoa hartu zuten.

1936ko uztailaren 19an, Bartzelonako altxamenduak porrot egin zuenean, Kataluniako plazara iritsitako unitate militarrak Colón hotelean sartu ziren. Errendizioaren ostean, egun horretan bertan, langileak baino ez ziren hotelean egon —bezero gehienek, atzerritarrek, establezimendua utzi egin zuten—. Han,JSUC errekrutatze-zentro bat ezarri zen, eta, ondoren, PSUCren egoitza.[14] Ginestàk TVErekin egindako elkarrizketa batean esan zuenez, eraikineko okupatzaile berriak «modu burgesean» bizi izan ziren hotelean, hornidurak amaitu arte. Herri Olinpiadei buruz informazioa jasotzera Bartzelonara etorritako Hans Gutmann (Juan Guzman, izena gaztelaniatuta) argazkilari komunista alemaniarra hotel horretara joan zen. Matxinada lehertu zenean, Espainian geratzea erabaki zuen.

Militante komunista gisa, Guzmanek Colón hotelean sartzeko erraztasuna zuen. Hantxe egin zituen Georges Soria eta Ludwig Renn-en argazkiak.[14] Uztailaren 21ean Ginestàren argazkia egin zuenean, 17 urte zituen. Inoiz ez zuen fusilik izan bere eskuetan —Ginestàk adierazi zuenez, «17 urterekin ez zegoen gerra egiteko moduan»—[3], eta argazkia atera baino ordu batzuk lehenago Katalunia plazan egin zuen tiro bakarra, lagun baten Remingtonekin —tiroak milizianoa jotzear egon zenez, haren belarrondokoa jaso berri zuen— [14] Guzmanek berak eskaini zion fusila argazkia ateratzeko —[14] fusil bera agertzen da Guzmanek hotel berean Ludwig Renn idazleari egindako beste argazki batean, zeinek txano errusiar batekin jantzita posatu baitzuen—.[14] Berez, argazkia atera ondoren itzuli behar zuela esan zioten. Guzmanek 20 argazki atera zituen bere Leika argazki-makinaz. Argazkiak egiteko zineman ohikoa zen 35 mm-ko Agfa Pankine kalitate handiko pelikula erabili zuen, [20] oso latitude handia eta emultsioaren kalitate bikaina zuena.[14]

Argazkian, Ginestà ile motzarekin agertzen zen, miliziano-jantziarekin, fusila sorbaldan eta begirada desafiatzailearekin. Gutmannek jarritako argazki-oina:

Bartzelona, 1936ko uztailaren 21a. Marina Jinesta milizianoak, gazte komunistako kideak, Colon hoteleko terrazan posatzen du, eta bertan milizianoei harrera egiteko bulegoa ezarri da.[14]

Ginestak berak zera esan zuen:

Argazki ona da, une hartan genuen sentimendua islatzen du [..] Argazkian begirada liluragarria dudala diote. Posible da, langileriaren iraultzaren mistikarekin eta Hollywoodeko, Greta Gary Cooperren irudiekin bizi baikinen.[14]

Fanny Schoonheyt libururako egindako beste elkarrizketa batean —Fanny Schoonheyt , Espainiako Gerra Zibilean borrokatu zen holandar antifaxistaren, Ginestàk, zeraman armari dagokionez:

Argazkia 'propaganda hutsa' zen. Gainera, inoiz ez dut armarik izan nire eskuetan. Beno, argazkia egin nuenean baino ez.[13]

Gerran zehar mundu dual halako bat bizi zutela ere kontatu zuen:

Alde batetik, Sobietar Batasunak liluratzen gintuen [...] Baina, bestetik, gazteak ginen garai hartan Bartzelona bezain modernoa zen hiri batean, zinemaren mundu berri horretako Hollwyood-ek liluratuta gintuen. Greta Garbo, Jean Harlow eta Gary Cooperrekin liluratuta geratu nintzen. Bartzelonan proiektatutako westerns guztietara joaten ginen. Zinema-izarrak Lenin eta Stalin bezain heroiak ziren guretzat.[13]

Ginestàk hil baino urte batzuk lehenago izan zuen argazkiaren berri —ez dakigu argazkia gerran zehar argitaratu zen—.[14] 1987ko apirilean, EFE agentziak Juan Guzmanen alargunari, Teresa Mirandari, Espainiako Gerra Zibilari buruzko artxibo osoa hartu zion. 1936ko udaberritik 1938ko udazkenera egindako 3000 argazki negatibo ziren. Argazki horiek, batez ere Errepublikarren Katalunia, Aragoi eta Madrileko frentekoak ziren.[14] Espainian egon zen bitartean, fronte eta erretaguardietako eguneroko bizitza islatzeaz gain, kalitate handiko erretratuak egin zituen. Pertsona ospetsu garrantzitsuen ondoan, hala nola Koltsov, Ludwig Renn, Nekazaria, Durruti edo Lister, pertsonaia anonimoei ere egin zien argazkia, eta normalean Guzmanek ez zien izenik jartzen. Ginestàren kasua —Colón hoteleko terrazan agertzen zen hogei fotogramako seriea— da bakarra.[14] Hala ere, argazkia agentziako artxiboetan geratu zen, titulu hutsaz. 2002an, Carlos López Fonseca kazetariak idatzitako Trece rosas rojas/ Hamairu larrosa gorri liburuaren azala ilustratzeko erabili zen, «Las Trece Rosas»en azken egunak kontatzeko. Urte horretan bertan, Imágenes inpublicas de la Guerra Civil/ Gerra zibileko argitaratu gabeko irudiak liburuan, ordura arte inoiz argitaratu gabeko EFE agentziaren artxiboko argazki-sorta bat agertu zen, Stanley G. Payneren sarrera zuena.

2006. urtean, Xulio García Bilbaok, EFEko dokumentalistak, milizianaren identitatea aurkitzea lortu zuen, Koltsov-en Diario de la guerra de España / Espainiako Gerraren egunerokoa aztertu eta Salamancako Espainiako Gerra Zibilaren Artxiboan ikertu ondoren.[5] García Bilbao izan zen 2008an Ginestàrekin harremanetan jarri zena, orduan 89 urte zituen eta Parisen bizi zen. Topaketan Ginestàk Guzman-en argazki historiko batzuek argazkian zituela, berriro posatu zuen Boris Zabiensky argazkilariarentzat.[24] 2009an, Ginestàren argazkia «De la guerra civil española a la II Guerra Mundial / Espainiako gerra zibiletik II. Mundu Gerrara» erakusketaren irekiera-irudia izan zen. Erakusketa Berlinen egin zen, eta Alemaniaren eta Espainiaren arteko harremanak aztertzen zituen bi gatazketan. Bertan, EFE Agentziaren artxiboko ehun argazki baino gehiago erakusten ziren.[25] Zabienskyren argazkietako bat, Ginestà Parisko etxeko balkoian, 1936ko uztaileko argazki ikonikoa eskuetan zuela, erakusketako ibilbidearen lehen irudia zen.[26] Urte horretan, Ginestàren semeak, Manuel Periáñezek, Gerra Zibilaren eta erbesteko, Frantziako, errepublikanoen argazki-bilduma oparitu zion EFE Agentziari.[20]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1977ko Fastenrath saria Bartzelonako Lore-jokoetan, Els antipodes eleberriagatik (Dopesa argitaletxea, ISBN 84-7235-272-2) , katalanez.
  • 1977an, erbesteko Kataluniar Hizkuntzako Lore Jokoen barruan, Munichen antolatutako Salvador Seguí saria lortu zuen Els precursors nobelagatik, katalanez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g h i j efeeurope.newscom.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
  2. a b (Gaztelaniaz) EFE. (2014-01-06). «Muere en París Marina Ginestà, la miliciana que fue un icono de la Guerra Civil» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
  3. a b c (Gaztelaniaz) Antón, Jacinto. (2014-01-07). «Marina Ginestà, la joven y desafiante miliciana del fusil» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
  4. a b c d e «Resolución de 6 de noviembre de 1987 sobre Recuperación de la nacionalidad española». Asociación de Descendientes del Exilio Español. 11 de octubre de 2009. Archivado desde el original el 16 de enero de 2014.. .
  5. a b c «Història d’una fotografia: més enllà de la memòria mediàtica | Directa» web.archive.org 2014-01-07 (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
  6. (Gaztelaniaz) «LES COOPERATIVES OBRERES DE SANTS, 1870-1939 : AUTOGESTIÓ PROLETÀRIA EN UN BARRI DE BARCELONA, DALMAU TORVÀ, MARC, MIRÓ I ACEDO, IVAN, ISBN: 9788493833213» www.libreriaproteo.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
  7. (Frantsesez) Riottot, Yveline. (1997-01-01). Joaquin Maurin: De anarcho-syndicalisme au communisme (1919-1936). Editions L'Harmattan ISBN 978-2-296-34432-7. (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
  8. «Las candidaturas». La Vanguardia. 18 de noviembre de 1933.. .
  9. a b c (Ingelesez) «Les Cooperatives Obreres de Sants. Autogestio proletaria en un barri de Barcelona (1870-1939) by La Ciutat Invisible - Issuu» issuu.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
  10. Clavijo Ledesma, Julio (2002). La política sobre la població refugiada durant la Guerra Civil 1936-1939 (en catalán). Tesis doctoral. Universitat de Girona. ISBN 84-688-6535-4.. .
  11. «Edición del martes, 04 julio 1933, página 26 - Hemeroteca - Lavanguardia.es» hemeroteca.lavanguardia.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
  12. «La Publicitat» La Publicitat 1922-1939] ISSN 2564-9817. (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
  13. a b c d (Ingelesez) Scholten, Yvonne. (2011-10-09). Fanny Schoonheyt: een Nederlands meisje strijdt in de Spaanse burgeroorlog. Meulenhoff Boekerij B.V. ISBN 978-94-6092-790-4. (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).
  14. a b c d e f g h i j k l m n (Gaztelaniaz) Marina Ginestà. 2021-12-26 (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).
  15. a b c d e f Koltsov, Mijaíl (2009). Diario de la guerra de España. Prólogo de Paul Preston. Barcelona: Planeta. ISBN 978-84-08-08870-7.. .
  16. «Wayback Machine» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).
  17. Tomás Villaroya, Joaquín (1972). «La prensa de Valencia durante la Guerra Civil (1936-1939)». Saitabi (Universidad de Valencia) (22): 28. ISSN 0210-9980.. .
  18. «Muere Marina Ginestà, la sonrisa que plantó cara al fascismo» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).
  19. a b «Poetas galardonados». La Vanguardia. 3 de mayo de 1977. Consultado el 14 de enero de 2014. .
  20. a b c (Gaztelaniaz) EFE. (2014-01-08). «El hijo de Marina Ginestà reconoce a EFE el trato dado a la imagen de su madre» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).
  21. a b [http://mpzga.free.fr/bioesp.html «webbiograf�a : mi vida en 25 lineas y 32 clics...»] mpzga.free.fr (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).
  22. a b web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).
  23. (Katalanez) Faulí, Josep. (2002). Els Jocs Florals de la llengua catalana a l'exili, 1941-1977. L'Abadia de Montserrat ISBN 978-84-8415-362-7. (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).
  24. (Gaztelaniaz) «Paso al frente» Diario Sur 2008-05-16 (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).
  25. EFE (4 de marzo de 2009). «Marina Ginestà considera la muestra ´una revancha del tiempo´». Faro de Vigo. Consultado el 13 de enero de 2014.. .
  26. «"Una revancha del tiempo" | soitu.es» www.soitu.es (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]