Marina Lameiro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marina Lameiro
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1986 (37/38 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaJuan Carlos Erregea Unibertsitatea
Pompeu Fabra Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria eta zinema ekoizlea

IMDB: nm8572688 Twitter: MarinaLameiro Instagram: esponjamarina Vimeo: user9015506 Edit the value on Wikidata

Marina Lameiro Garayoa (Iruñea, Nafarroa, 1986) zinemagile nafarra da. Young&Beautiful, bere lehen luzemetraiak sari ugari jaso ditu.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da Madrilgo URJC unibertsitatean. 2012an Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateko Sorkuntza Dokumentaleko Masterra egin zuen eta bertan Victor Kossakovsky eta Marcel Lozinskyrekin lan egiteko aukera izan zuen. Hurrengo urtean muntaketan espezializatu zen, unibertsitate berean gradu-ondoko bat eginez.[1]

2014 eta 2015 bitartean, New Yorkera joan zen eta  UnionDocs espazioan erresidentzia egin zuen beste artista batzuekin batera. Bertan 300 Nassau dokumental laburra zuzendu zuen, gentrifikazioa gai hartuta.[2]

Garazi Erburu, Ione Atenea eta ahizparekin batera Hiruki Filmak ekoiztetxea sortu zuten beraien filmak txandaka ekoizteko eta bide batez beste emakume batzuei eurenak egiten laguntzeko.[2]

Young & Beautiful (2018) bere lehen film luzea da, bere belaunaldiko hainbat gazteren erretratua. Filme hau egiteko Marina Lameiro protagonistekin bi urtez egon zen, beti kamera eskuan hartuta momentuei itxaroten. Bere kameraren hurbiltasunarekin, bere egunerokotasunaren unerik argi eta ahulenetan laguntzen die: dantza egitea, elkarrekin esnatzea, paisaia maitatuetatik paseatzea, negar eta barre egitera askatzea, osorik irauteko bideak bilatzen dituzten bitartean.[3]

2019an zehar Dardara grabatu zuen, Berri Txarrak taldearen  eta bere jarraitzaileen inguruko dokumentala. Berri Txarrak-en Ikusi Arte biran filmatutako irudiekin osatutako dokumentala da, eta taldea eta bere musika zer izan diren zaleentzat, eta zaleak zer izan diren taldearentzat eta bere musikarentzat islatzen da. Filmaren ardatz nagusiak taldearen jarraitzaileen sentimentuak, taldearen eta bereziki Gorka Urbizuren hausnarketak, eta noski euren musika izan dira.[4]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Feroz Sariak. Izendapena - Dokumentalik onena Young & Beautiful lanagatik
  • Punto de vista. Publikoaren saria Young & Beautiful lanagatik. Sail Ofiziala Young & Beautiful lanagatik
  • Atlántida Mallorca Film Fest. Sorkuntza saileko saria Young & Beautiful lanagatik
  • D´A Film Festival. Bultzada kolektiboaren saria Young & Beautiful lanagatik.
  • Rizoma Jaialdia. Film onena Young & Beautiful filmagatik
  • Novos Cinemas. Sari Berezia Young & Beautiful lanagatik
  • Festival Alcances. Epaimahaiaren aipamen berezia: Young & Beautiful
  • Festival Márgenes. NUMAX erakusketa saria Young & Beautiful lanagatik.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b https://www.filmin.es/directora/marina-lameiro. .
  2. a b «"Musika dardara da eta bibrazio horrek beste dardara bat eragiten du jendearengan"» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-07-12).
  3. «VOD - Young & Beautiful» www.margenes.org (Noiz kontsultatua: 2021-07-12).
  4. Eslava, Ane. «Lurrikara beraren errepliken dardara» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-07-12).
  5. Lameiro, Marina. (2017-09-25). Trailer YOUNG & BEAUTIFUL. (Noiz kontsultatua: 2021-07-12).
  6. (Gaztelaniaz) «Hasi» Dardara (Noiz kontsultatua: 2021-07-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]