Marina Omurakoa
Marina Omurakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Japonia, XVI. mendea |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Nagasaki, 1634ko azaroaren 11 ( urte) |
Heriotza modua | : sutan errea |
Jarduerak | |
Jarduerak | moja |
Santutegia | |
Azaroaren 11 | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijio-ordena | domingotar |
Santa Marina Omurakoa[1] (japonieraz: 大村のマリナ, Ōmura no Marina; ? – Nagasaki, 1634ko azaroaren 11) japoniar domingotar hirugarrendarra izan zen, misiolari katolikoei aterpea ematen ziena. Japoniako 16 martirietako bat da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marina Omurakoa 1626an Domingotar Hirugarren Ordenako kide egin zen emakume japoniarra izan zen.[2] Pobrezia, kastitate eta obedientziako botoak egin zituen eta Japoniatik kanporatzeko mehatxupean ezkutuan zeuden misiolari katolikoei aterpea ematen zien.[3]
1634an, Marina misiolariei laguntzen zien kristaua zela aurkitu zutenean, atxilotu, kateekin lotu, umiliatu eta sutan erre zuten Nagasakin.[3]
Joan Paulo II.ak dohatsu izendatu zuen 1981eko otsailaren 18an, Japoniako 16 martirien artean. Aita santu berak kanonizatu zuen 1987ko urriaren 18an, eta, beraz, lehenengo emakume santu japoniarretako bat bihurtu zen.[4] Sendotasunaren defendatzaile gisa gurtzen da.[5]
2015ean, Marina Omurakoaren eta beste 15 martirien estatuak inauguratu ziren Nakamachi elizaren alboko japoniar lorategian.[6][7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 66. Santutegiko izen ohikoenak. Euskaltzaindia, 14 or. (kontsulta data: 2025-06-01).
- ↑ (Ingelesez) «Lawrence Ruiz, layman, Dominic Ibáñez de Erquicia, O.P., James Kyushei Tomonaga, O.P., and 13 companions, Philippines, martyrs in Japan» The Holy See (kontsulta data: 2025-06-01).
- ↑ a b (Ingelesez) Beutner, Dawn Marie. (2020). «Saint Marina of Omura» Saints: Becoming an Image of Christ Every Day of the Year. Ignatius Press, 417 or. ISBN 978-1-62164-341-8. (kontsulta data: 2025-06-01).
- ↑ (Ingelesez) Frei, Elisa; Rai, Eleonora; Brown, Christopher B.; Frank, Günter; Mahlmann-Bauer, Barbara; Rasmussen, Tarald; Soen, Violet; Tóth, Zsombor et al.. Profiling Saints: Images of Modern Sanctity in a Global World. Vandenhoeck & Ruprecht (argitaratze data: 2023-05-15), 265 or. ISBN 978-3-647-57356-4. (kontsulta data: 2025-06-01).
- ↑ (Ingelesez) John Paul II. (1981). The Far East Journey of Peace and Brotherhood. St. Paul Editions, 314 or. ISBN 978-0-8198-2603-9. (kontsulta data: 2025-06-01).
- ↑ (Ingelesez) «Nagasaki Area Churches» Japan National Tourism Organization (JNTO) (kontsulta data: 2025-06-01).
- ↑ (Ingelesez) Loop, Honey Jarque. «A pilgrim in Nagasaki» Philstar 2019-01-26 (kontsulta data: 2025-06-01).