Marindarrak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marindarrak
ⵉⵎⵔⵉⵏⴻⵏ
المرينيون

1244 – 1465
Monarkia

Marindar bandera

Marindar armarria

Empire mérinide - XIVe.PNG
Marinien inperioaren hedapen handiena (1347–1348)
Geografia
Hiriburua Fez
Azalera 1.621.393,5 km²
Kultura
Erlijioa Islam sunita
Historia
Aurrekoa
Flag of Morocco (1147-1269).svgAlmohadeak
Ondorengoa
Watasiden dinastiaFlag of Morocco (1258-1659).svg

Marindarrak[1] edo Mariniak[2] (amazigeraz: ⵉⵎⵔⵉⵏⴻⵏ Imrinen, arabieraz: المرينيون‎ Al Marīniyūn) edo Banu Abd al-Haqq XIII. eta XV. mendeen artean Maroko gobernatu zuen zenata berbere leinua izan zen.[3]

1244an almohadeak mendean hartu zituzten,[4] eta XIV. mendearen erdialdean Magreb osoko jabe bilakatu ziren. XIII. eta XIV. mendeetan, Al-Andalusko Granadako Erresuma babestu zuten baina 1340an Europara pasatzea saiatu zirenean, Gaztelako Erresumak Río Saladoko guduan menderatu zien eta Algeciras 1344an galdu zuten.[5]

1465eko Marokoko matxinadan boterea galdu zuten eta 1472an Watasiden dinastiak ordezkatuak izan ziren.

Buruzagi marindarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 182. arauaː Dinastien izenak. .
  2. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
  3. Bosworth, C.E.. (1996). The New Islamic Dynasties. Columbia University Press, 41-42 or..
  4. Universalis. Les Merinides. .
  5. Niane, D.T.. (1981). General History of Africa. IV, 91 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]