Marine Le Pen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Marine Le Pen
Le Pen, Marine-9586.jpg
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

2017-06-21 -
Philippe Kemel Itzuli
Barrutia: Pas-de-Calais' 11th constituency Itzuli
Europarlamentaria

2015-06-15 - 2017-06-18 - Christelle Lechevalier
Barrutia: North-West France Itzuli
Europarlamentaria

2014-07-01 - 2015-06-14
Barrutia: North-West France Itzuli
Hautaketa: 2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeak
Europarlamentaria

2009-07-14 - 2014-06-30
Barrutia: North-West France Itzuli
Hautaketa: 2009ko Europako Parlamenturako hauteskundeak
Europarlamentaria

2004-07-20 - 2009-07-13
Barrutia: Île-de-France Itzuli
Hautaketa: European Parliament election in 2004 Itzuli
eskualde-kontseilari

Bizitza
Izen osoa Marion Anne Perrine Le Pen
Jaiotza Neuilly-sur-Seine1968ko abuztuaren  5a (50 urte)
Herrialdea  Frantzia
Talde etnikoa Frantziarra
Familia
Aita Jean-Marie Le Pen
Ama Pierrette Lalanne
Ezkontidea(k) Louis Aliot Itzuli
Éric Iorio Itzuli
Bikotea(k) Louis Aliot Itzuli
Anai-arrebak
Familia
Leinua Le Pen family Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Panthéon Assas Unibertsitatea
Hezkuntza-maila Master of Lawsa Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta abokatua
Lantokia(k) Estrasburgo eta Brusela
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Fronte Nazionala
Rassemblement Bleu Marine Itzuli
IMDb nm2265187
www.marinelepen.fr
Marine Le Pen Signature.svg

Marine Le Pen (Neuilly-sur-Seine, 1968ko abuztuaren 5a - ) frantses politikari bat da, Front National eskuin muturreko alderdiaren burua. Jean-Marie Le Pen alderdiko presidentearen alaba, abokatua lanbidez, gaztetatik izan da Fronte Nazional alderdiko kidea. 2000ko hamarkadan hasi zen alderdiaren baitan postu nabarmenak hartzen. 2004 urtean Europako Parlamentuko diputatu aukeratua izan zen. Frantzian beste kargu politiko batzuetarako aukeratua ere izan da.

Adierazi izan da bere karrera politikoaren hasieran bere aita baino diskurtso samurragoa zuela, immigrazioaren inguruan, adibidez, baina oihartzun zabala izan duten polemika mediatiko zenbaitetan ere parte hartu du, hala nola, Frantziako kaleetan musulmanek egiten dituzten otoitz kolektiboen aurka, 'okupaziotzat' jo izan dituenak. 2017ko maiatzean, Emmanuel Macronekin lehiatu zen Frantziako presidentetzarako hauteskundean, baita hura galdu ere hautagai aurkariaren aurrean.


Front National alderdiaren presidentea (2011-)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko urtarrilaren 16ean, alderdiko militanteen bozketa baten ostean, Front Nationaleko presidente aukeratua zuten % 67,5eko bozekin, Bruno Gollnisch hautagaia gaindituz, eta bere aitaren, alderdiaren sortzailearen, errelebua hartuz. 2011ko martxoan, Le Parisien egunkariak egindako inkesta batean lehenengo postua esleitu zioten Frantziako presidentetzarako hauteskundeen lehenengo itzulian % 23ko bozekin, Nicolas Sarkozy eta Martine Aubryren aurretik; azken hauek % 21ko ehunekoa erdietsi zuten.

Alderdia "desdeabrutzeko" ideia tinkoarekin, aukeratua izandako hilabetean Front Nationaleko Alexandre Gabriacen kanporatzea agindu zuen, Interneten agerturiko argazki batzuetan nazi agurraren keinua egiteagatik. Horri buruz, FNn mota horietako jokabideak onartezinak zirela esan zuen, ideologia nazkagarri baten parte zirelako.

2011ko ekainan ezagutzera eman zen Valéry Le Douguet-ek, frantziar mason garrantzitsu batek,idatzi zuela Front Nationalaren justizia programa osoa 2012ko Frantziar hauteskundeetarako.

Jarrera politikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010eko Paris-Match aldizkariarentzako entrebista batean, ideologia politikoari buruzko bere ideiak azaldu zituen, baita Frantziako presidentea bihurtu ezkero hartuko lituzkeen neurriak ere, hauen artean heriotz-zigorra berrezartzeko referendum bat, mugen itxiera, euroaren abandonua edota protekzionismo ekonomikoa. Hortaz gain, "puntuzko gizartea" proposatu du, kotxeen eta gida baimenetan egiten den bezala. Abortuari buruz, France Inter frantziar aldizkarian esan zuen inoiz ez zela egon abortoaren legea debekatzearen alde.

Kanpo-politikan Frantzia OTAN-etik ateratzea eta Errusiarekin erlazioak hobetzea proposatzen du. Gainera FMI, Banko mundiala eta OMC entitate ekonomikoen existentzia bera zalantzan jartzen du.

Bizitza pribatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marine Le Pen Jean-Marie Le Pen-en hiru alabetan gazteena da. Bere aita Front National alderdi politikoaren presidentea izan zen 1972tik 2011ra; bere ama Pierrette Lalanne aitaren lehen emaztea izan zen. Saint-Cloudeko Florent Schmitt eskolan ikasle izan zen eta, ondoren, Sorbona unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen. Bere unibertsitate urteetan, Pariseko ikasle nazionalen zirkuluan (CNEP) parte hartu zuen, Front National alderdiaren inguruko ikasle-mugimendu bat, denboraldi batez ohorezko presidentea bilakatuz.

Hiru semeen ama, Frank Chauffroy-rekin ezkondu zen, Front Nationalaren alde lan egin zuen enpresa-zuzendaria eta, geroago, Éric Loriorekin ezkondu zen, FNren idazkari ohi eta Nord-Pas-de-Calaiseko kontseilari erregional bat, baina azken honetatik dibortziatua da egun. Egungo bikotekidea Louis Aliot da, FNko presidenteordea eta alderdiko idazkari orokorra 2005etik 2010era.

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Autobiografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Frantsesez) À contre-flots, éd. Jacques Grancher, coll. "Grancher Depot", Paris, 2006, 322 p., broché, 15 x 22 cm

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marine Le Pen Aldatu lotura Wikidatan