Mariner 10

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mariner 10
Merkurioren mapa, Mariner 10 zundak lortutako datuekin egina. Zerrenda zuria daturik hartu gabe gelditu zen zatiari dagokio.

Mariner 10 zunda NASAren Mariner programaren azken zunda izan zen. 1973ko azaroaren 3an espazioratu zen Cañaveral lurmuturretik Atlas suziri baten bidez, Mariner 9 zunda baino 2 urte geroago. Zundak 526 kg-ko pisua zuen, eta haren eginkizun nagusiak ziren X bandako transmisore esperimental probatzea eta Artizarraren eta Merkurioren atmosfera, gainazala eta ezaugarri fisikoak aztertzea.

Artizarrean, planetaren atmosferaren argazkia egin zuen espektro ultramorean.

Merkuriora hiru aldiz hurbildu zen: 1974ko martxoaren 29an eta irailaren 21ean, eta 1975eko martxoaren 16an. Planetaren % 45 inguru kartografiatu zuen, Eguzkiak argitutako aldetik bakarrik. Esperimentuetan, besteak beste, erradiometria infragorria eta espektroskopia ultramorea erabili ziren, eta lehen aldiz baliatu zen espazio-ontzi batean X bandako transmisore bat, goi-maiztasunekoa.

Espazio-zundak erregai guztia erabili zuen, eta dagoeneko ezin du norabidea zuzendu antena Lurrari begira jartzeko. Ondorioz, galdu egin da harekiko lotura, eta nora ezean gelditu da, Eguzkia orbitatzen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]