Mariner programa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1963an NASAren Jet Propulsion Laboratoryren nagusia, William H. Pickering, John F. Kennedy presidente estatubatuarrari Mariner programa azaltzen ari zaio

Mariner programak 1962tik 1973 iraun zuen eta aldi horretan NASAren JPLek (Jet Propulsion Laboratory) Mariner izeneko hamar espaziontzi diseinatu eta eraiki zituen Artizarra, Marte eta Merkurio planetak aztertzeko. Azken ontziak, Mariner 10ak, Artizarratik gertu orbitatu ostean hiru gerturatze burutu zituen Merkurioren inguruan. Azkenaurreko ontzia, Mariner 9, zunda bat planeta bateko orbitan utzi zuen lehenengo misioa izan zen, Martitzen inguruan hain zuzen ere. Bere betebeharra gainazala kartografiatu eta neurketa jakinak burutzea izan zen.


Ibilgailua Jaurtiketa Norakoa Iristea Hurbilketa Behaketa
Mariner 1 1962-22-7 Artizarra Ez - Akatsa jaurtiketan
Mariner 2 1962-8-27 Artizarra 1962-12-14 37.773 km Artizarrera iristea
Mariner 3 1964-11-5 Martitz Ez - Akatsa jaurtiketan
Mariner 4 1964-11-28 Martitz 1965-7-14 9.843 km Martitzeko lehenengo argazkiak
Mariner 5 1967-1-5 Artizarra 1967-5-16 3.990 km Atmosferaren datuak
Mariner 6 1969 Martitz 1969-7-31 3.550 km Atmosfera eta gainazalaren datuak
Mariner 7 1969 Martitz 1970-8-4 3.550 km Atmosfera eta gainazalaren datuak
Mariner 8 1972-6-12 Artizarra Ez - Akatsa jaurtiketan
Mariner 9 1971-5 Martitz 1971-11 Orbitatu zuen Fobos y Deimosen argazkiak
Mariner 10 1973-11-3 Artizarra eta Merkurio 1974-3-29 Orbitatu zuen Estraineko iristea Merkuriora
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mariner programa Aldatu lotura Wikidatan