Marino Aierra
Marino Aierra | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Irunberri, 1903ko maiatzaren 8a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | 1988ko urtarrilaren 11 (84 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea eta apaiza |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Marino Aierra Redin (Irunberri, 1903ko maiatzaren 8 - Caaguazú, Buenos Airesko probintzia, 1988ko urtarrilaren 11) Espainiako Gerra Zibilaren ondoren Hego Amerikara ihesi joandako itzultzailea eta apaiz sekulartua zen.[1]
1928an apaiz bihurtu zen eta Gerra Zibilean Altsasuko apaiza zen. Gerra ondoko errepresioa ikusteak Uruguaira ihes egitea eragin zuen. Hantxe 1940an sekulartu eta Argentinara joan zen.[2]
Argentinan klaseak ematen eta bizargin bezala lan egin zuen.[3] Itzultzaile bihurtu eta liburu bat idatzi zuen: No me avergoncé del Evangelio (desde mi parroquia). Liburuak Nafarroan izandako errepresioa azaltzen du eta, arrakasta izateaz gain, Jimeno Jurio edo Julián Casanova bezalako historialariak erabilia zen.
2002an, Mintzoa argitaletxeak liburuaren bigarren argitaraldia egin zuen: ¡Malditos seáis! No me avergoncé del Evangelio deiturikoa.
2008an Helena Tabernak Berri Ona filma egin zuen bere bizitzaren inguruan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Auñamendi Eusko Entziklopedia. Marino Ayerra Redín. .
- ↑ Huete Machado, Lola. (2008/01/02). «El cura de Alsasua contra la Santa Cruzada» El País.
- ↑ Ribechini, Celina. (2015). Retazos y pinceladas : historia de Euskalherria, 1931-1975. Ediciones Beta III Milenio ISBN 978-84-15495-77-2. PMC 933210456. (Noiz kontsultatua: 2021-08-11).