Mario Luca Giusti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mario Luca Giusti
Bizitza
JaiotzaFlorentzia, 1956 (67/68 urte)
Herrialdea Italia
Jarduerak
Jarduerakdiseinatzailea eta enpresaburua
mariolucagiusti.it

Mario Luca Giusti (Florentzia, 1956[1]) diseinatzaile eta enpresari italiarra da, bere izenaren markarekin ekoizten dituen kristal sintetikoko diseinuzko baxera eta ontziteriagatik ezaguna.

19. mendetik Florentzian oinetakoen ekoizpenera dedikatzen zen familia baten jaioa, 16 urterekin Milanera joan zen, non diseinatzaile lanetan trebatu zen Germana Marucelli jostunarekin[2].

2007an ireki zuen bere izena duen enpresa eta denda katea, zeinean diseinuzko baxera eta ontziak saltzen diren. Kristal sintetikoa deitzen diona, beira akrilikoa izan ohi da ontzien kasuan, eta melamina plateretan, kolore bizi eta forma originaletan. Bere produktua banatzen duten puntuen artean, zenbait museoren dendak daude, hala nola Guggenheim Bilbokoa eta Victoria and Albert Museum Londresen[2].

Bi sorta desberdinetako edalontziak, Giustik diseinatuak. Bi sorta desberdinetako edalontziak, Giustik diseinatuak.
Bi sorta desberdinetako edalontziak, Giustik diseinatuak.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Italieraz) DESIDERIO, EVA. (1540909987016). «Rosso e sintetico: l'impero di cristallo firmato Mario Luca Giusti» QuotidianoNet (Noiz kontsultatua: 2020-09-30).
  2. a b (Italieraz) Giusti, Mario Luca. «Chi siamo» www.mariolucagiusti.it (Noiz kontsultatua: 2020-09-30).