Mario Scelba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mario Scelba
Mario Scelba 1947.jpg
Italian Minister of the Interior Itzuli

1960-07-27 - 1962-02-22
Giuseppe Spataro - Paolo Emilio Taviani Itzuli
Italiako ministroen kontseiluko presidentea

1954-02-10 - 1955-07-06
Amintore Fanfani - Antonio Segni Itzuli
Italian Minister of the Interior Itzuli

1954-02-10 - 1955-07-06
Giulio Andreotti - Fernando Tambroni
Italian Minister of the Interior Itzuli

1951-07-26 - 1953-07-16
Mario Scelba - Amintore Fanfani
Italian Minister of the Interior Itzuli

1950-01-28 - 1951-07-26
Mario Scelba - Mario Scelba
Italian Minister of the Interior Itzuli

1948-05-24 - 1950-01-28
Mario Scelba - Mario Scelba
Italian Minister of the Interior Itzuli

1947-06-01 - 1948-05-24
Mario Scelba - Mario Scelba
Italian Minister of the Interior Itzuli

1947-02-02 - 1947-06-01
Alcide de Gasperi - Mario Scelba
Q55096476 Itzuli

1946-07-13 - 1947-02-01
minister of Posts and Telecommunications of the Kingdom of Italy Itzuli

1945-06-21 - 1946-06-13
Mario Cevolotto - baliorik ez →
Italiako senataria


Italiako Errepublikako diputatua


Europarlamentaria


member of the Constituent Assembly of Italy Itzuli

Bizitza
Izen osoa Mario Scelba
Jaiotza Caltagirone1901eko irailaren  5a
Herrialdea  Italia
Heriotza Erroma1991ko urriaren  29a (90 urte)
Heriotza modua : Tronbosia
Hezkuntza
Heziketa Erromako La Sapienza Unibertsitatea
Hizkuntzak italiera
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta abokatua
Lantokia(k) Estrasburgo
Brusela eta Erroma
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kristau-demokrazia

Mario Scelba (Caltagirone, Sizilia, Italia, 1901eko irailaren 5a - Erroma, Italia, 1991ko urriaren 29a) italiar politikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Siziliako nekazari familia bateko semea zen. Apaiz-ikasketak hasi zituen, baina 1921ean bertan behera utzi zituen, politikaren munduan sartzeko. Faxismoaren aurka agertu zen, eta 1941ean Demokrazia Kristaua alderdia ezkutuan bizirik iraunarazten lagundu zuen, De Gasperiren laguntzaile gisa.

Bigarren Mundu Gerra amaitutakoan, De Gasperi gobernuburuak Komunikazioetarako ministro izendatu zuen 1945-1947 bitartean. 1947-1953 epean, berriz, Barne ministro zela, sindikatu eta komunisten gizarte asaldura zapaldu zuen, eta bere alderdiko ultraeskuindarren buru bihurtu zen. 1954-1955 urteetan gobernuburu kargua izan zuen, baina Siziliako mafiarekiko lotura egozten zioten alderdi ezkertiarren presioen eraginez, dimisioa aurkeztu behar izan zuen, nahiz eta salaketa horiek ezin izan ziren sekula frogatu.

Berriz ere Barne ministro izendatu zuten 1960-1962 artean, eta 1966tik 1974ra, Demokrazia Kristauko Kontseilu Nagusiko presidente izan zen. 1969-1971 epean, berriz, Europako Parlamentuko presidente kargua izan zuen bere gain, eta 1974an politikaren mundutik ia erretiraturik zegoen arren, ohorezko senatari izaten jarraitu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mario Scelba Aldatu lotura Wikidatan