Marion Eames

Wikipedia, Entziklopedia askea

Marion Eames (Birkenhead, Cheshire, Ingalaterra, 1921eko otsailaren 5a -Dolgellau, Gwynedd, 2007ko apirilaren 3a) galeserazko eleberrigile nabarmena izan zen, hizkuntza horretaz aritutako emakumezko idazleen artean aipagarrienetarikoa.

Marion familia galestarrean jaio zen eta haurtzaroa Dolgellau herrian igaro zuen 4 urte zituenetik. Musika zalea izan zen, eta harpa eta piano jotzen ikasi zuen Londonen.

Aberystwytheko unibertsitatean lan egin zuen BBCrako Cardiffen irrati ekoizle bihurtu baino lehen. Garai hartan "Pobol Y Cwm" saiorako gidoiak idazten zituen. Bestela, Plaid Cymru alderdian ere sartu zen.

Bibliografia

Haren lanik ezagunena "Y Stafell Ddirgel" ("Gela sekretua"), 1969an argitaratua, aurrerantzean telebistaratuko zutena. Bestela, 1995ean autobiografia argitara eman zuten.

Lan hautatuak:

  • "Rhiandir Mwyn" ("Fair Wilderness", 1972).
  • I Hela Cnau ("Intxaurrak biltzera", 1978)
  • Sionyn a Siarli (1978)
  • Y Gaeaf sydd Unig (1982)
  • Seren Gaeth ("Izar gatibua", 1985)
  • Y Ferch Dawel ("Neska ixila", 1992)
  • A Private Language? (1997)
  • Sionyn a Siarli a'r Bws Hud
  • Duwies y Llyn yng Nghyfres Cled (2000)
  • Baner Beca (2004)

Ikus, gainera

Kanpo loturak