Marion Kirkland Reid

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marion Kirkland Reid
Bizitza
Jaiotza Glasgow1815eko martxoaren 25a
Herrialdea  Eskozia
Heriotza Londres1902ko martxoaren 9a (86 urte)
Jarduerak
Jarduerak idazlea

Marion Kirkland Reid (jaiotzez Marion Kirkland), Marion Reid (Glasgow,1815eko martxoaren 25 - Londres, 1902ko martxoaren 9) Eskoziako idazle feminista ezaguna izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita Glasgowko markataria zen. 1839an Hugo Reid-ekin ezkondu zen.[1] Alaba bat izan zuen eta senarra 1872an hil zenetik, berarekin bizi izan zen Hammersmithen. Ladies National Association for the Repeal of the Contagious Diseases Acts taldearen partaidea izan zen.[2]

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere testu ezagunena A Plea for Woman: Being a Vindication of the Importance and Extent of her Natural Sphere of Action; with Remarks on Recent Works on the Subject (Edinburgh, 1843) (Emakumeari buruzko eskaera: bere ekintza-esparru naturalaren garrantzia eta hedadura adieraztea; gaiaren inguruko lan berriei buruzko oharrekin) izan zen. 1847an Ameriketako Estatu Batzuetan plazaratu zuen, han beste izenburu honekin: Woman, her Education and Influence eta berragitalpen asko ezagutu zituen: 1848, 1851, eta 1852. Liburuaren Eskoziako lehenengo edizioa 1840an Londresen egin zen Abolizionisten mundu mailako batzarren ondoren prestatu zuen. Bai Erresuma Batuan eta baita Ameriketako Estatu Batuetan ere, A Plea for Woman emakumeei eskubide zibilak eta politikoak ematearen alde lehentasuna gisa plazaratzen duen lehen liburua bezala onartuta dago.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]