Edukira joan

Marisa Paredes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marisa Paredes


Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiako presidentea

2000 - 2003
Aitana Sánchez-Gijón - Ángeles González-Sinde
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Luisa Paredes Bartolomé
JaiotzaMadril1946ko apirilaren 3a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2024ko abenduaren 17a (78 urte)
Hobiratze lekuaSan Isidroko hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotz-biriketako geldialdia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea eta antzerki aktorea
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Marisa Paredes

IMDB: nm0004650 Allocine: 5290 Allmovie: p54999 Edit the value on Wikidata

María Luisa Paredes Bartolomé (Madril, 1946ko apirilaren 3aibidem, 2024ko abenduaren 17a) Marisa Paredes izenez ezaguna, antzerkian eta zineman ibilbide nabarmena izan zuen aktore espainiarra izan zen, Frantzian, Mexikon eta Italian ere jardun zuen. Bere belaunaldiko aktore garrantzitsuenetako bat da. Europako zinemako zuzendari garrantzitsuenekin 75 filmetan, 80 telebista-fikziotan eta 15 antzezlanetan parte hartu zuen. Bere lanagatik sari ugari irabazi zituen: Zinematografia Sari Nazionala[1], Paris Hiriko Vermeil Domina Handia[2], Zilarrezko Fotogramas saria sei aldiz[3] eta Ohorezko Goya Saria[4], besteak beste.

Gaztaroa eta formakuntza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erregimen frankistaren eraginpean bizitako haurtzaroak Marisa Paredesen bizitzan marka utzi du. Txiki-txikitatik argi utzi zuen interpretaziorako zaletasuna baina hamaika urterekin eskola utzi ostean, aitak mekanografia eskola batean apuntatu zuen. Ondoren Kontserbatorioan eta Arte Dramatikoko Eskolan ikasi eta hamasei urterekin hasi zen antzezlanean bira bat egiteko kontratatu zutenean.

Zinema: lehen rolak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1960an, debuta egin zuen zineman, José María Forqué zuzendariarekin, 091 Policía al habla[5] filmean paper txiki bat eginez. Pelikula haren ondoren beste asko etorri ziren: Jaime de Armiñánen Carola de día, Carola de noche[6], Juan de Orduñaren La revoltosa[7], Fernando Truebaren Opera prima[8], Emilio Martínez Lázaroren Sus años dorados[9], Agustí Villarongaren Tras el cristal[10], Felipe Vegaren Mientras haya luz[11] edota Antonio Isasi-Isasmendiren El perro[12]

"Almodovar neska"

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1960ko hamarkadatik aurrera antzerki eta zinemako aktorea izan ondoren Paredesek paper bat izan zuen Pedro Almodovarrek zuzendutako Entre tinieblas filmean 1983an. Hurrengo urtetan, paper nagusiak lortu zituen Tacones lejanos[13], La flor de mi secreto[14]]eta Todo sobre mi madre[15] filmetan. Hiruretan interpretatzen dituen pertsonaiak ibilbide profesionalean arrakasta duten emakumeak dira (abeslaria, idazlea eta aktorea), baina zailtasun handiak dituzte beren bizitzako harreman pertsonaletan. Izan ere, maitasun-harreman horietan oso kapritxosoak eta krudelak dira senide eta lagunekin. Emakume indartsu gisa agertzen dira, baina harreman pertsonaletan huts egiten dute. La flor de mi secreto filmean egindako lanagatik Goya saria irabazteko hautagaia izan zen.[16] Almodovarrekin kolaboratzen jarraitu zuen Hable con ella[17] eta La piel que habito[18] filmetan. "Almodovar neska" bezala nazioarteko errekonozimendu zabala lortu zuen. Nazioarteko proiekzioa Almodovarrek zabaldu zizkion merkatu internazionaleko ateak, eta Europako zinemagintzako zuzendari ospetsuekin lan egiteko aukera izan zuen. Roberto Benigniren La vida es bella[19] eta Arturo Ripsteinen Profundi Carmesí[20] bezalako ekoizpen enblematikoetan parte hartu zuen. Beste zuzendari batzuekin ere lan egin du, esaterako, Amos Gitaireakin Golem, l’esprit de l’exil filmean[21], Daniel Schmidtekin Zwischensaison - Hors saison filmean[22], Philipe Lioretekin Tombés du ciel filmean[23], Raoul Ruizekin Trois vies et une seule mort filmean[24] Marcello Mastroianni aktorearekin batera, Alain Tannerekin Jonás et Lila, à demain filmean[25] Maria Sole Tognazzirekin L’uomo che ama filmean[26] Cristina Comencini Latin lover filmean[27] Manoel de Oliveirarekin Espelho mágico filmean[28] Arturo Ripstein El coronel no tiene quien le escriba filmean[29] edota Guillermo del Toro El espinazo del diablo filmean[30]

Zinema Akademiako presidentea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000tik 2003ra, Espainiako Zinemaren Akademiako presidentea izan zen. Akademiaren garairik gatazkatsuenari aurre egin behar izan zion. Irakeko gerraren hasierako unean Espainiako zinemako profesionalak irmo azaldu ziren gerraren aurka, 2003ko Goya sarien galan.[31]

Marisa Paredesen hitzak "Las cartas perdidas" dokumentalaren inguruan.

Jarrera politikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere presentzia publikoa militantziari eta aktibismoari lotuta egon zen zenbait urtez, ezkerreko erreibindikazioekin bereziki, hala nola Irakeko Gerran Espainiak parte-hartzea izan zuenean, 2003an.[32]

2023an baita ere euskal abertzaletasunaren kontra Basta Ya plataformak deitutako Ajuria Enea aurreko elkarretaratze batean izan zen, lehen lerroan, ondoan zirela Rosa Diez, Fernando Savater, Juan Echanove, Agustín Díaz Yanes, Antonio Resines eta Agustin Ibarrola, besteak beste. Lehen lerroko pankartak zioen "ETA hiltzaile, Eusko Jaurlaritza erantzule", eta elkarretaratzean erakutsitako beste kartel batzuek "nazi" eta "koldar" deitzen zitzaien Xabier Arzalluz EAJko buruzagiari eta Juan Jose Ibarretxe lehendakariari.[33] Ez zen Ibarretxerena izan Espainiako autonomia erkidegoko presidente demokratikoki hautatu bat Paredesek kritikatu zuen azken aldia: 2023ko abenduan Concha Velasco aktorearen hil-beilan esan zuen Madrilgo erkidegoko presidentea, Isabel Diaz Ayuso, beilatoki hartatik bota behar zuketela.[34]

Feminismoa eta giza eskubideen aldeko borroka izan ziotuen hizpide hainbat manifestazio eta aldarrikapenenetan parte hartuz. Esaterako Palestinako auzian: "Lotsagarria da gizateriarentzat, eskandalua, genozidioa, eta kalera atera behar da, oihu egin behar da", aldarrikatu zuen.[35]

2024ko abenduaren 17an gaizki sentitzen zela adierazi zuen, eta Fundación Jiménez Díaz Unibertsitate Ospitalean ingresatu zuten. Ordu batzuk geroago hil zen, bihotz-biriketako geldialdi baten ondorioz. 78 urte zituen.[36][37]

Parte hartu duen obren zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zineman

  • Tiempo y hora, 1966tik 1967ra
  • Teatro breve, 1966tik 1971ra
  • Novela, 1966tik 1978ra
  • Las doce caras de Juan, 1967an
  • Historias para no dormir, 1967an
  • Teatro de siempre, 1967tik 1971ra
  • Estudio 1, 1967tik 1982ra
  • Fábulas, 1968an
  • Pequeño estudio, 1968tik 1972ra
  • Teatro de misterio, 1970an
  • Con acento, 1970an
  • Las doce caras de Eva, 1971an
  • A través de la niebla, 1971an
  • Ficciones, 1971tik 1974ra
  • Historias de Juan Español, 1972an
  • Hora once, 1972an
  • Luisa Fernanda, 1973an
  • Noche de teatro, 1974an
  • Im Auftrag von Madame, 1974an
  • Los pintores del Prado, 1974an
  • Los camioneros, 1974an
  • Cuentos y leyendas, 1975an
  • Teatro estudio, 1977an
  • Cervantes, 1981an
  • La máscara negra, 1982an
  • El mayorazgo de Labraz, 1983an
  • Escrito para TV, 1984an
  • El baile, 1985an
  • Goya, 1985an
  • Gatos en el tejado, 1988an
  • Delirios de amor, 1989an
  • El olivar de Atocha, 1989an
  • Las chicas de hoy en día, 1991tik 1992ra
  • Després de la pluja, 2007an
  • Felipe y Letizia, 2010an
  • As Linhas de Torres Vedras, 2012an
  • Vestidas de azul, 2023an

Sari eta izendapenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Marisa Paredes 2020ko Goya sarietan
Urtea Kategoria Filma Emaitza
1996 Emakumezko aktore onenaren Goya Saria[38] La flor de mi secreto Hautagaia
1987 Taldeko emakume aktore onenaren Goya Saria[39] Cara de acelga Hautagaia
2018 Ohorezko Goya Saria[40] Irabazle

AEBko Aktoreen Sindikatuaren sariak (Screen Actors Guild Awards)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Kategoria Filma Emaitza
1998 Antzestalde onenaren saria[41] La vida es bella Hautagaia

Zilarrezko Fotogramas sariak[42]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Kategoria Filma Emaitza
1968 Telebista antzezlerik onena Bere lanaren osotasunari Irabazle
1988 Antzerki arloko lanik onena Orquídeas a la luz de la luna Hautagaia
1991 Zinemako emakume aktore onena Tacones lejanos Irabazle
1995 Zinemako emakume aktore onena La flor de mi secreto Irabazle
2006 Antzerkiko emakume aktore onena Hamlet Irabazle
2015 Bizitza oso batentzako saria Irabazle

Aktoreen Batasunaren sariak[43]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Kategoria Filma Emaitza
1991 Zinemako protagonista interpretazio onenaren saria Tacones lejanos Irabazle
1995 Zinemako protagonista interpretazio onenaren saria La flor de mi secreto Hautagaia
2011 Zinemako taldeko emakumezko aktore onena La piel que habito Hautagaia

Beste sari batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Katalanez) «Premio Nacional de Cinematografía» va.www.mcu.es 2014-05-12 (kontsulta data: 2024-12-19).
  2. (Gaztelaniaz) RTVE.es/EFE. (2010-03-09). «Marisa Paredes recibe la más alta distinción del Ayuntamiento de París» RTVE.es (kontsulta data: 2024-12-19).
  3. (Gaztelaniaz) «Fotogramas de Plata 2015: Marisa Paredes, Premio Especial Homenaje» Fotogramas 2016-01-28 (kontsulta data: 2024-12-19).
  4. (Gaztelaniaz) «Marisa Paredes Premios Goya 2024» www.premiosgoya.com (Academia de Cine) (kontsulta data: 2024-12-19).
  5. (Gaztelaniaz) 091, policía al habla (1960). (kontsulta data: 2024-12-19).
  6. (Gaztelaniaz) Carola de día, Carola de noche (1969). (kontsulta data: 2024-12-19).
  7. (Gaztelaniaz) La revoltosa (1968). (kontsulta data: 2024-12-19).
  8. (Gaztelaniaz) Ópera prima (1980). (kontsulta data: 2024-12-19).
  9. (Gaztelaniaz) Sus años dorados (1980). (kontsulta data: 2024-12-19).
  10. (Gaztelaniaz) Tras el cristal (1986). (kontsulta data: 2024-12-19).
  11. (Gaztelaniaz) Mientras haya luz (1987). (kontsulta data: 2024-12-19).
  12. (Gaztelaniaz) El perro (1976). (kontsulta data: 2024-12-19).
  13. (Gaztelaniaz) Tacones lejanos (1991). (kontsulta data: 2024-12-19).
  14. (Gaztelaniaz) La flor de mi secreto (1995). (kontsulta data: 2024-12-19).
  15. (Gaztelaniaz) Todo sobre mi madre (1999). (kontsulta data: 2024-12-19).
  16. (Gaztelaniaz) «La flor de mi secreto » Premios Goya 1995» www.premiosgoya.com (Academia de Cine) (kontsulta data: 2024-12-19).
  17. (Gaztelaniaz) Hable con ella (2002). (kontsulta data: 2024-12-19).
  18. (Gaztelaniaz) La piel que habito (2011). (kontsulta data: 2024-12-19).
  19. (Gaztelaniaz) La vida es bella (1997). (kontsulta data: 2024-12-19).
  20. (Gaztelaniaz) Profundo carmesí (1996). (kontsulta data: 2024-12-19).
  21. (Gaztelaniaz) Golem, el espíritu del exilio (1992). (kontsulta data: 2024-12-19).
  22. (Gaztelaniaz) Fuera de temporada (1992). (kontsulta data: 2024-12-19).
  23. (Gaztelaniaz) En tránsito (1993). (kontsulta data: 2024-12-19).
  24. (Gaztelaniaz) Tres vidas y una sola muerte (1996). (kontsulta data: 2024-12-19).
  25. (Gaztelaniaz) Jonás y Lila (1999). (kontsulta data: 2024-12-19).
  26. (Gaztelaniaz) El hombre que ama (2008). (kontsulta data: 2024-12-19).
  27. (Gaztelaniaz) Mi familia italiana (2015). (kontsulta data: 2024-12-19).
  28. (Gaztelaniaz) Espejo mágico (Espelho mágico) (2005). (kontsulta data: 2024-12-19).
  29. (Gaztelaniaz) El coronel no tiene quien le escriba (1999). (kontsulta data: 2024-12-19).
  30. (Gaztelaniaz) El espinazo del diablo (2001). (kontsulta data: 2024-12-19).
  31. (Gaztelaniaz) Zurro, Javier. (2023-02-07). «20 años de los Goya del 'No a la guerra', la gala "histórica" que convirtió al PP en "el peor enemigo del cine español"» ElDiario.es (kontsulta data: 2024-12-19).
  32. (Ingelesez) Eaude, Michael. (2024-12-20). «Marisa Paredes obituary» The Guardian ISSN 0261-3077. (kontsulta data: 2024-12-31).
  33. (Gaztelaniaz) «Varios actores del ´no´ a la guerra arropan una protesta de Basta Ya» El Periódico de Aragón 2003-02-13 (kontsulta data: 2024-12-31).
  34. (Gaztelaniaz) «El día en que Marisa Paredes 'echó' a Isabel Díaz Ayuso de una capilla ardiente: "¿Pero qué hace aquí por dios? ¡Fuera!"» La Vanguardia 2024-12-17 (kontsulta data: 2024-12-31).
  35. (Gaztelaniaz) Bescos, Ramón. (2024-12-17). «Divinity - Moda, belleza, celebrities y tendencias» Divinity (kontsulta data: 2024-12-31).
  36. «Marisa Paredes aktorea hil da» EITB 2024-12-17 (kontsulta data: 2024-12-19).
  37. (Gaztelaniaz) «Fallece Marisa Paredes – Academia de cine» Academia de cine (kontsulta data: 2024-12-22).
  38. (Gaztelaniaz) «"La flor de mi secreto" Premios Goya 2023» www.premiosgoya.com (kontsulta data: 2024-12-22).
  39. (Gaztelaniaz) «"Cara de acelga" - Premios Goya 1988» www.premiosgoya.com.
  40. (Gaztelaniaz) Corral, Pedro del. (2024-12-17). «La única vez que Marisa Paredes recibió el premio Goya: 'Volvería a repetir el discurso del no a la guerra'» El Correo de Andalucía (kontsulta data: 2024-12-21).
  41. (Gaztelaniaz) Marisa Paredes: su descendencia, sus colaboraciones con Almodóvar y su interpretación en 'La Vida es Bella' - LA METRO VALENCIA. 2024-12-18 (kontsulta data: 2024-12-22).
  42. (Gaztelaniaz) «Fotogramas de Plata 2015: Marisa Paredes, Premio Especial Homenaje» Fotogramas 2016-01-28 (kontsulta data: 2024-12-22).
  43. «Unión de Actores y Actrices» www.uniondeactores.com (kontsulta data: 2024-12-22).
  44. (Gaztelaniaz) Franco, Pablo Mortera. (2023-11-23). «Los Premios infoLibre 2023 animan a defender la democracia frente al odio y recuerdan el sufrimiento palestino» infoLibre (kontsulta data: 2024-12-21).
  45. (Gaztelaniaz) Fernandez, Ainara. (2019-04-10). «La actriz Marisa Paredes recibirá el premio José Sacristán de la XI Semana del Cine» El Faro de Melilla (kontsulta data: 2024-12-21).
  46. (Gaztelaniaz) «Marisa Paredes: "Una película está hecha para verla en el cine"» ASTORGA DIGITAL 2019-09-06 (kontsulta data: 2024-12-22).
  47. (Gaztelaniaz) EFE. (2010-04-24). «'Rabia' logra la Biznaga de Oro del Festival de Málaga» Diario de Mallorca (kontsulta data: 2024-12-22).
  48. (Gaztelaniaz) «Marisa Paredes: «Nunca olvidaré a Nacho Martínez, era fantástico»» La Nueva España 2007-12-02 (kontsulta data: 2024-12-22).
  49. (Gaztelaniaz) «Marisa Paredes» Premios Ondas (kontsulta data: 2024-12-22).
  50. (Gaztelaniaz) Fitoria, Dania. (2000-04-26). «Philippe Noiret lamenta que los europeos vean poco su propio cine El actor recibe hoy en Madrid el Premio Rodolfo Valentino junto a Saura y Paredes» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2024-12-22).
  51. (Gaztelaniaz) SensaCine. Secretos del rodaje de la película La Flor de mi secreto. (kontsulta data: 2024-12-22).
  52. (Gaztelaniaz) Premio Nacional de Cinematografía 1996. Ministerio de Cultura - Gobierno de España.
  53. (Gaztelaniaz) «Antena de Oro, Spain (1974)» IMDb (kontsulta data: 2024-12-22).