Maritxu Zagala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maritxu Zagala

Bizitza
JaiotzaTolosa1913ko maiatzaren 16a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaCanet de Mar2017ko otsailaren 3a (103 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktibista

Maritxu Zagala (Tolosa, 1913ko maiatzaren 16a - Canet de Mar, Bartzelona, 2017ko otsailaren 3a) Espainiako Gerra Zibilean erbesteratutako tolosar emakumea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

María Zagala Tolosan jaio zen, Gipuzkoan, 1913ko maiatzaren 16an. Bost anai-arrebetatik txikiena izan zen. Anai handiena gerra fusilatu zuten. Beste biak eta familiarekin Frantziara joan ziren, eta haietako bat Venezuelara joan zen. Aita hiltzean, Maritxu Bartzelonara joan zen amarekin bizitzera, eta, handik denbora batera, Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritzan hasi zen lanean.[1]

Bartzelonan, bere senarra izango zena, Fernando Carranza Iza portugaletetarra ezagutu zuen. 1937ko abenduaren 19an ezkondu ziren (ezkutuan) Pinuaren elizan. Fernando euskal batailoiari atxikita zegoen. Gerra amaitzean, Frantziara joan ziren, eta senarra Gurs kontzentrazio-esparrura eraman zuten. Maritxu, aldiz, frantziar jatorrikoa zenez, libre geratu zen. Bidarten (Lapurdi) bizi izan ziren, eta han jaio zen Miren Terese alaba, 1939ko ekainaren 27an. Alemaniarren okupazioarekin Bilbora pasatu ziren, handik Venezuelara jauzi egiteko, eta 1941eko abenduaren 8an iritsi ziren. Venezuelan, familia ia 75 urtez bizi izan zen, eta han jaio zen bere bigarren alaba, Maite, 1951ko ekainaren 16an. Fernando Carranza Eusko Jaurlaritzaren ordezkaria izan zen Venezuelan 1967tik 1979ko abendura arte. "Venezuelan gure bizitza egin genuen, batez ere Eusko Etxean, gauza asko partekatuz", gogoratzen du alaba zaharrenak.[1]

Miren Terese katalan erbesteratu batekin ezkondu zen, eta hiru seme-alaba izan zituzten eta Kataluniara bizitzera joan zen.

Maritxu Zagala Canet de Marren (Bartzelona) hil zen otsailaren 3an, goizeko 10:30ean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Maritxu Zagala Carranzaren alarguna» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]