Mark Carney
Mark Joseph Carney (1965eko martxoaren 16 - ) Kanadako ekonomialari eta politikaria da, Kanadako lehen ministro eta Kanadako Alderdi Liberaleko liderra 2025eko martxoaren 9tik. Gobernuan dagoen alderdiko lider gisa, Justin Trudeauren ordezko lehen ministro izendatu zuten, hauteskundeak baino lehen. Kanadako Bankuko gobernadore izan zen 2008tik 2013ra bitarte, eta Ingalaterrako Bankuko 120. gobernadorea izan zen 2013tik 2020ra bitarte.
Fort Smithen jaio zen, Ipar-mendebaldeko Lurraldeetan eta Edmontonen hazi zen, Albertan. Harvard Unibertsitatean ikasi zuen eta hortik Oxfordeko Unibertsitatea|Oxfordeko Unibertsitatera]] egin zuen, masterra eta doktoretza egitera. Goldman Sachsen lan egin zuen Kanadako Bankuan hasi aurretik. 2007an Kanadako Bankuko gobernadore izendatu zuten, eta 2007-2008ko finantza-krisian zehar Kanadako moneta-politika arautu behar izan zuen. 2013an Ingalaterrako Bankuko gobernadore izendatu zuten, eta hortxe Brexitari aurre egiteko politikak diseinatu behar izan zituen, baita COVID-19 pandemiaren lehen faseari aurre egitekoak ere.
Carneyk bankua utzi eta gero , Brookfield Asset Management enpresan arduradurak izan zituen eta Bloomberg L.P. enpresako zuzendariek mahaiko kidea izan zen. Nazio Batuen Erakundearen klima-akzio eta finantzen arduradun berezia izan zen[1]. Justin Trudeauren aholkulari izan zen COVID-19 pandemian eta Alderdi Liberaleko hazkuntza ekonomikorako zuzendari izan zen. 2025ean, 2024–2025ko Kanadako krisi politikoaren ondorioz Trudeauk bere dimisiorako asmoa aurkeztu zuen bere ondorengoa hautatu bezain pronto, eta barne hauteskundetan Carneyk nabarmen garaitu zuen Chrystia Freeland hautagaia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ unfccc.int (kontsulta data: 2025-03-10).