Mark Lanegan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mark Lanegan

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMark William Lanegan
JaiotzaEllensburg (Washington)1964ko azaroaren 25a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaKillarney2022ko otsailaren 22a (57 urte)
Hezkuntza
HeziketaEllensburg High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgitarra-jotzailea, egile abeslaria, pop singer (en) Itzuli, musikagilea eta kanta-idazlea
KidetzaScreaming Trees
Queens of the Stone Age
The Gutter Twins (en) Itzuli
Genero artistikoarock alternatiboa
grungea
Ahots motabaritonoa
Musika instrumentuagitarra
ahotsa
DiskoetxeaSub Pop

marklanegan.com
IMDB: nm1336563 Facebook: MarkLanegan Twitter: marklanegan Instagram: marklanegan MySpace: marklanegan Bandcamp: marklaneganSouncloud: marklanegan Spotify: 1fpXM23IoNckJ7NDAm8YJQ iTunes: 484831 Last fm: Mark+Lanegan Musicbrainz: a9126556-f555-4920-9617-6e013f8228a7 Songkick: 356939 Discogs: 190551 Allmusic: mn0000287350 Edit the value on Wikidata

Mark William Lanegan (Ellensburg, Washington, 1964ko azaroaren 25a - Killarney, Irlanda, 2022ko otsailaren 22a) estatubatuar konposatzaile eta abeslaria izan zen, 1990eko hamarkadatik aurrerako ikonikoenetako bat.

Bakarkako ibilbidean itzal handiko erreferentzia izateaz gain, Screaming Trees taldeko buru izan zen, baita Queens of the Stone Age, Mad Season eta The Gutter Twins taldeetako gertuko kolaboratzaile ere.[1]

Musika ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1985ean sortu zuen Screaming Trees taldea, Conner anaiekin batera, gitarra elektrikoen soinua distortsionatzeko pedal bati hartuta izena. Bederatzi lan grabatu zituzten 1996ra arte, eta 2000n desegin zuten, ez zutelako topatu euren lanik grabatzeko prest egongo zen diskoetxerik. Seattle inguruan sorturiko rock-grunge mugimenduaren protagonistetako bat izan zen sasoi hartan.[1]

1990. urtean ekin zion bakarkakoari, modu paraleloan eta blues estilora gerturatuz. Inguruko hainbat musikarirengana ere jo zuen estreinako The Winding Sheet lan hartarako, tartean Nirvanako Kurt Cobain eta Krist Novoselicengana. Estudioko hamabi lan utzi zituen denera; tartean, Bubblegum (2004) arrakastatsua, Panthom Radio (2014) eta Straight Songs of Sorrow (2020) azkena.[1]

Mende berriarekin batera, Queens of the Stone Age taldearekin gero eta gehiago agertzen hasi zen. Kaliforniako taldearen bigarren lanean (Rated R, 2001), "In the Fade" kantuan hartu zuen parte, eta Songs for the Deaf (2002) entzutetsuan ere hiru kantutan aritu zen —"A Song for the Dead", "Hangin' Tree" eta "God Is In the Radio"—. Ohikoa bihurtu zuten elkarlana, eta, beste proiektu batzuen artean, Afghan Whigs taldeko Greg Dullirekin sortu zuten gero The Gutter Twins.[1]

2022ko otsailaren 22an hil zen, Killarneyn, Irlandan.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakarka
  • The Winding Sheet (1990)
  • Whiskey for the Holy Ghost (1994)
  • Scraps at Midnight (1998)
  • I'll Take Care of You (1999)
  • Field Songs (2001)
  • Bubblegum (2004)
  • Blues Funeral (2012)
  • Imitations (2013)
  • Phantom Radio (2014)
  • Gargoyle (2017)
  • Somebody's Knocking (2019)
  • Straight Songs of Sorrow (2020)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Ugarte Irizar, Itziar. Mark Lanegan hil da, 57 urterekin. Berria, 2022ko otsailak 22, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]