Mark Twain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search


Mark Twain
MarkTwain.LOC.jpg
Bizitza
Izen osoa Samuel Langhorne Clemens
Jaiotza Florida (Missouri)1835eko azaroaren  30a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Mark Twain House Itzuli
Talde etnikoa estatubatuarra
Heriotza Redding (Connecticut)1910eko apirilaren  21a (74 urte)
Hobiratze lekua Woodlawn Cemetery Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Aita John Marshall Clemens
Ezkontidea(k) Olivia Langdon Clemens  (otsaila 1870 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak kazetaria, eleberrigilea, autobiografialaria, maisu/maistra, umorista, haur literaturaren idazlea, bidaia idazlea eta autorea
Lan nabarmenak Huckleberry Finn-en abenturak
Tom Sawyer-en abenturak
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Izengoitia(k) Mark Twain eta Sieur Louis de Conte
Genero artistikoa historia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
IMDb nm0878494
Mark Twain Signatures-2.svg

Samuel Langhorne Clemens, Mark Twain ezizenaz ezaguna (Florida, Missouri, AEB, 1835eko azaroaren 30a - Redding, Connecticut, 1910eko apirilaren 21a), jatorri eskoziarreko idazle estatubatuar ospetsua izan zen. AEBetako lehen idazletzat jo zuen William Faulknerek, eta Ameriketako idazlerik handienetakoa izan zen ingelesez idatzitako literaturan. Bere lanik ezagunenak Huckleberry Finn-en abenturak eta Tom Sawyer-en abenturak dira. Batez ere, eleberriak idatzi zituen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mark Twain (1909)
Mark Twain, 1871an
Mark Twain, 1905ean

Samuel Langhorn Clemens izenarekin jaio zen Floridan Mark Twain, 1835eko azaroaren 30ean, Halley kometa pasatu zen unean. Gurasoak hara joanak ziren, denda baten, etxalde baten eta 20 bat esklabo beltzen jabe zen John osaba aberatsaren ondora. Samuelek 4 urte besterik ez zituenean, sendi osoa inguruan zegoen Hannibalera lekualdatu zen, Mississippi ertzera, eta hantxe hasi zituen ikasketak. Hannibal izango zen Tom Sawyer-ren abenturak eta Huckleberry Finn-en abenturak eleberrietan agertuko zen irudimenezko San Petersburgo herriaren oinarri. Garai hartan, Missouri estatu esklabista zen, eta gai hori maiz agertuko da bere idatzietan. 1847ko martxoan, Samuelek 12 urte zituenean, neumoniak jota aita hil zen. Ikasketak hortxe amaitu behar izan zituen eta, hurrengo urtean, inprenta batean hasi zen ikasle, gerora, tipografo izatera iritsiko zelarik. [2]

1851n, bidaia istorio laburrak argitaratzen hasi zen anaia zaharragoa zen Orionen Journal de Muscatine zelakoan. Anaia honekin hasiko ditu hainbat abentura, diru aise irabazi nahian. San Luis, Cincinnati, New York, Filadelfia eta beste hiri batzuetako inprentetan aritu zen lanean. Keoku-n, Aiowan ibai-gidaria izateko ikasi, eta 1861 arte horrelako lanetan ibili zen Mississipi ibaian, Bizi izandako esperientza honetatik hartu zuen ezizena. [3]

Gerra zibilak ibaiko trafikoa eten egin zuen.Sezesio gerran soldadu izan zen Konfederazioaren alde. Ondoren, egurrarekin negoziatu zuen eta Nevadako zilar meategi batean ere bai. Azken leku honetan, 1862an, hasi zen Virginiako Territorial Enterpriseentzat kazetari lanetan.

Hurrengo urtean, Mark Twain ezizena hasi zen erabiltzen. Ibai-nabigazioan erabilitako kontzeptua zen, ontziaren zingo edo kalatua ezagutzeaz gain, zundaz ibaiaren sakoneraren neurketa egitea ezinbestekoa da. [4] Konprobaketa egiten zenean marinelak “Mark Twain” esaera erabiltzen zuen, hurak bi besabeteko sakonera zuela adierazteko, safe water edo "sakonera nahikoa" baporeentzat, nabigazio segurua zela esan nahi zuen. Esaera tipiko hau bereganatu zuen eta beltzen kantuetan ere agertzen zen.

Urte zoriontsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1870ean, Olivia Langdonekin ezkondu zen. Livy -horrela deitzen zion Twainek- esklaboei alde egiten laguntzen ibilitako progresista aberats baten alaba zen. Bere bizitzako alde zoriontsuena eta emankorrena.[5]

Twainek bidaia liburuak idazten jarraitu zuen, A tramp abroad (1880), Bizitza Mississippin (1883)... Haurtzaroari eta gaztaroari buruzko gogoeta ageri dira horietan.

Hondamena eta heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mark Twain, 1907an

Linotipia berri batean inbertitu zuen, Paige linotipia, eta erabateko porrotera eraman zuen 1893an. Hitzaldiak emanez AEBn eta mundu guztian zehar, nola edo hala, lortu zuen zenbaki gorriak uxatzea. 1897an, Following the Equator idatzi zuen eta, garai hartan, Ulysses S. Grant presidentea memoriak editatzeko prest jarri zituen. Porrot ekonomikoarekin batera, zorigaitzak hartu zuen sendia. Meningitisak eraman zuen Susy, alaba zaharrena; Livy emaztea ezgaitua geratu zen eta, deskuido batean, beste seme bat hil zitzaion. Behar ekonomikoei ihes egin ezinik, idazlea ezkortasunean murgildu zen, bera ere konturatu zen idazten zuena argitaraezina zela garai hartan; horregatik utzi zuen ondo lotuta, bera hil eta gero editatzeko agindua. Livy eta biek bidaia nekagarri bat egin zuten Hegoafrika, Kalkuta, Australia eta Zeelanda Berrian zehar, hitzaldiak emanez. Azkenean, New Yorken geratu ziren bizitzen. 1904an, emaztea Florentzian hil zen eta[6], sei urte geroago, alaba hil zitzaion bat-batean. Gorabehera guzti horien ondoren, ezin izan zen errekuperatu eta, handik lau hilabetera, 1910eko apirilaren 21ean, hilko zen Reddingen, Connecticuten.

Alaba bakarra geratzen zitzaion, jada. Halley kometa berriro pasatzear zegoela jakin zuenean, Mark Twainek bere heriotzaren data izango zela esan omen zion alabari. Egun bakarreko diferentziarekin asmatu zuen Twainek bere heriotza eguna.

Mundu osoan izan zen ospetsua eta, 1907an, Oxfordeko unibertsitateak (Erresuma Batua) honoris causa doktoratu zuen.

Lan literarioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haur literaturako egile ezaguna da Mark Twain, batez ere Huckleberry Finn-en abenturak eta Tom Sawyer-en abenturak liburuengatik. Hala ere, bere lan oparoa da, fikziozkoak ez diren lanak ere idatzi izan ditu.[7]

Arrakasta The Innocents Abroad (1969) liburuarekin lortu zuen lehen aldiz.[8] Lur Santutik eta Europatik bidaiatu ondoren egindako erreportaia da. Hasieran prensako kronikak idazten zituen, Alta California egunkariarentzat. Bere bibliografia gehiena ezaguna ez den arren, lan hau idazlea bizirik zegoela gehien saldutako liburua da. [9] 1867. urtean New Yorketik Lurralde Santura eginiko bidaiaren ibilaldira gerturazten digun liburua da. Europa zeharkatzen du, Paris‚ Milan‚ Venezia‚ Florenzia‚ Erroma eta Atenas ezagutarazten. Agian antolaturiko bidaienen lehenetarikoa zen , Quaker City izeneko itsasontziaz. [10]

1970an ezkondu eta handik aurrera, bere lan literarioan, esperientzia pertsonalak baztertu eta fikzioa lantzen hasi zen. Bere bizitzaren aldi emankorrena izan zen, eta hogei urtea iraun zuen aldi horrek. Bere obraren bizitasun eta umorea bere bizitzaren zoriontasunaren isla da.[11][12] 1979an idatzi zuen istorio bat bere alabei kontatzeko: The Purloining of Principe Margarine zuen izenburua, eta Parisen eginiko egonaldi batean sortu zuen. Hilondoan argitatatutako azkena izan zen, 2001. urtean.[13]

1894.urtetik aurrera, gertaera zorigaiztoko batzuk bizi ondoren, bere idatziak ezkorragoak bihurtu ziren, bere bizitzako saminaren eta sufrimenduaren isla bezala: Pudd'nhead Wilson(1894), The Mysterious Stranger atalka idatzitako eleberria (1897-1908) eta hilondoan argitaratutako lana. (1916)[14]

Fikziozkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tom Sawyer, 1876
Adventures of Huckleberry Finn, 1884
  • (1867) Advice to Little Girls
  • (1867) The Celebrated Jumping Frog of Calaveras County
  • (1868) General Washington's Negro Body-Servant
  • (1868) My Late Senatorial Secretaryship
  • (1871) Mark Twain's (Burlesque) Autobiography and First Romance (fiction)
  • (1873) The Gilded Age: A Tale of Today
  • (1875) Sketches New and Old
  • (1876) The Adventures of Tom Sawyer (euskaraz: Tom Sawyer-en abenturak)
  • (1876) A Murder, a Mystery, and a Marriage
  • (1877) A True Story and the Recent Carnival of Crime
  • (1878) Punch, Brothers, Punch! and other Sketches
  • (1880) A Tramp Abroad
  • (1880) 1601: Conversation, as it was by the Social Fireside, in the Time of the Tudors
  • (1882) The Prince and the Pauper
  • (1884) Adventures of Huckleberry Finn (euskaraz: Huckleberry Finn-en abenturak)
  • (1889) A Connecticut Yankee in King Arthur's Court
  • (1892) The American Claimant
  • (1892) Merry Tales
  • (1893) The £1,000,000 Bank Note and Other New Stories
  • (1894) Tom Sawyer Abroad
  • (1894) Pudd'nhead Wilson
  • (1896) Tom Sawyer, Detective
  • (1896) Personal Recollections of Joan of Arc
  • (1897-1908) The Mysterious Stranger
  • (1900) The Man That Corrupted Hadleyburg
  • (1902) A Double Barrelled Detective Story
  • (1904) A Dog's Tale
  • (1905) The War Prayer
  • (1906) The $30,000 Bequest and Other Stories
  • (1907) A Horse's Tale
  • (1909) Captain Stormfield's Visit to Heaven
  • (1916) The Mysterious Stranger (1897-1908)aldizkako idatzia[15],eta ilondoan argitaratua.
  • (2001) The Purloining of Principe Margarine 1879an sortua, ilondoan argitaratua (Mark Twain Foundation)[16]

Ez fikziozkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (1869) The Innocents Abroad
  • (1872) Roughing It
  • (1876) Old Times on the Mississippi
  • (1883) Life on the Mississippi
  • (1897) How to Tell a Story and other Essays
  • (1897) Following the Equator
  • (1901) Edmund Burke on Croker and Tammany
  • (1905) King Leopold's Soliloquy
  • (1906) What Is Man?
  • (1907) Christian Science
  • (1907) Is Shakespeare Dead?

Autobiografikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz) Twain, Mark (1835-1910): Autobiografía / Mark Twain ; Mark Twain ; iitzulpena eta sarrera, Federico Eguiluz.Argitaratzailea: Donostia : Madrid : Espasa Calpe, L.G. 2004 (Zarautz : Itxaropena). ISBN 84-670-1400-8
  • (Gaztelaniaz) Twain, Mark (1835-1910): Cartas de amor / Mark Twain; itzultzailea, Alma Fernández Simón ; epilogoa Rubén Pujante Corbalán. Argitaratzailea: Madrid : Funambulista, L.G. 2011. ISBN 978-84-93904-57-9

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

monografiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz) Eaton, Jeanette: Mark Twain y su mundo /Jeanette Eaton. Argitaratzailea: México [etc] : Limusa, 1986. ISBN 968-18-0954-8
  • (Gaztelaniaz) Emerson, Everett: El auténtico Mark Twain / Everett Emerson ; itzulpena Cinta Marraco. Argitaratzailea: Barcelona : Montesinos, 1988. ISBN 84-7639-080-7
  • (Gaztelaniaz) Kaplan, Justin L. : Mark Twain y su mundo / Justin L Kaplan. Argitaratzailea: Barcelona : Ediciones del Serbal, 1984. ISBN 84-85800-76-1
  • (Gaztelaniaz) Leary, Lewis : Mark Twain. Henry James.Thomas Wolfe / [por Lewis Leary]; [por Leon Edel]; [por C. Hugh Holman]; traducción, Ángela Figuera . Argitaratzailea: Madrid : Gredos, [1961]

artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz) Álvarez, Gabriel : Mark Twain y el borroso espíritu de la frontera / Gabriel Álvarez, “ Bilbao Pergóla, ISSN 1133-5823. 186. zkia (oct. 2004Ko urria), 7. orr. (Pérgola)
  • (Gaztelaniaz) Arias, Inocencio F. (1940-) : En el centenario de Mark Twain / Inocencio Arias. Leer, ISSN 1130-7676. N. 213. zkia (jun. 2010.eko ekaina), 46-47 orr.
  • (Gaztelaniaz) Craig, Ian : Las aventuras de Tom Sawyer en la España de Franco / Ian Craig. Educación y biblioteca, ISSN 0214-7491.171. zkia ( 2009Ko maiatza-ekaina), 18-24 orr.
  • (Gaztelaniaz) Duran, Teresa (1949-) :“Clásicos recuperados. Por qué leer hoy a Mark Twain?"– La Página escrita. -- 7. zkia, (2014ko apirila) 66-67 orr.
  • (Gaztelaniaz) Mark Twain : monográfico / [Vicente Muñoz Puelles... eta beste batzuk]. CLIJ : Cuadernos de Literatura Infantil y Juvenil -- ISSN 0214-4123. -- 55. zkia. (1993ko azaroa) ; . 7-59 orr.
  • (Gaztelaniaz) Tébar, Juan (1941-) Tom y Huck, los chicos del río y otros viajeros del tiempo / Juan Tebar. CLIJ. 0214-4123 . 252. zkia (2013ko martxoa-apirila) 16-25 orr.
  • (Gaztelaniaz) Tom Sawyer: Guía didáctica de la película. Making of, ISSN 1137-4926. 104-105. zkia (2014) 69-70 orr.
  • (Gaztelaniaz) Vázquez Sánchez, Amparo : Las aventuras de Huckleberry Finn [Almadraba argitaletxearen izenburuaren kritika / Amparo Vázquez Sánchez. Primeras noticias. Literatura infantil y juvenil, ISSN 11695-8365. 257. zkia (2011), 49-51 orr.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  The Mark Twain House & Museum, https://www.marktwainhouse.org/man/biography_main.php. Noiz kontsultatua: 2016-06-08 .
  2. (Ingelesez)  Mark Twain Etxea eta Museoa.Familia, https://marktwainhouse.org/about/mark-twain/sam-clemens-family//. Noiz kontsultatua: 2016-06-08 .
  3.   Lur Entziklopedia Tematikoa. Literatura . 298-299. orrialdea .
  4. (Gaztelaniaz)  Marchamalo, Jesús 44 escritores de la literatura universal. Madrid: Siruela. ISBN 9788498414073 182-184. orrialdea .
  5. (Ingelesez)  Lur Entziklopedia Mark Twain, http://www.euskara.euskadi.eus/r59-lurconte/es/contenidos/articulo/c1703/eu_d1703056/1703056.html .
  6. (Ingelesez)  Lur Entziklopedia Mark Twain, http://www.euskara.euskadi.eus/r59-lurconte/es/contenidos/articulo/c1703/eu_d1703056/1703056.html .
  7. (Ingelesez)  The Mark Twain House & Museum. Bibliografia, https://www.marktwainhouse.org/man/biography/. Noiz kontsultatua: 2016-06-08 .
  8. (Gaztelaniaz)  Diccionario de los escritores del mundo. León: Everest . ISBN 84-241-1541-4 566. orrialdea .
  9. (Gaztelaniaz)  Las crónicas viajeras de Mark Twain, https://viajar.elperiodico.com/viajeros/las-cronicas-viajeras-de-mark-twain/. Noiz kontsultatua: 2016-06-08 .
  10. (Gaztelaniaz)  Blog.Literatura de viajes: Guía para viajeros inocentes, http://literaturadeviajes.com/guia-para-viajeros-inocentes-mark-twain//. Noiz kontsultatua: 2016-06-08 .
  11. (Gaztelaniaz)  Literatura Unibertsala, Batxillergoa 1.Donostia: Erein 176-177. orrialdea .
  12.   Lur Entziklopedia Tematikoa. Literatura . 298 orr. orrialdea .
  13. (Ingelesez)  The Complicated Backstory to a New Children’s Book by Mark Twain. The NewYorker egunkaria, 2017-09-07, https://www.newyorker.com/books/page-turner/the-complicated-backstory-to-a-new-childrens-book-by-mark-twain .
  14. (Gaztelaniaz)  Diccionario de los escritores del mundo. León: Everest . ISBN 84-241-1541-4 566. orrialdea .
  15. (Gaztelaniaz)  Diccionario de los escritores del mundo. León: Everest . ISBN 84-241-1541-4 566. orrialdea .
  16. (Ingelesez)  The Complicated Backstory to a New Children’s Book by Mark Twain. The NewYorker egunkaria 2017-09-07, https://www.newyorker.com/books/page-turner/the-complicated-backstory-to-a-new-childrens-book-by-mark-twain .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Mark Twain
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mark Twain Aldatu lotura Wikidatan
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mark Twain Aldatu lotura Wikidatan
  • The Adventures of Tom Sawyer: [1]
  • Adventures of Huckleberry Finn: [2]
  • EN Wikipedia. Mark Twain: lan literarioak wikisourcen [3]