Edukira joan

Markel Beloki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Markel Beloki

Bizitza
JaiotzaGasteiz2005eko uztailaren 27a (20 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Familia
AitaJoseba Beloki
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
MMR Cycling Academy 2022-2023
EF Education First Pro Cycling 2024-
 

Markel Beloki Fernández, (Gasteiz, 2005eko uztailaren 27a), txirrindulari arabarra da.

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Markel Joseba Belokiren semea da. Aitaren eskutik hasi zen txirrindularitzan 12 urte zituelarik [1]. MMR Cycling Academy taldean zegoelarik, sei eguneko stage batean hartu zuen parte Movistar taldearekin. Patxi Vilaren arabera, Markelek bere aitaren antzeko dohainak dauzka, eskalatzaile ona, iraupen handikoa eta Itzulietako sailkapen orokorretarako ongi bideratua.[2].

2023ko denboraldian hainbat garaipen lortu zuen junior mailan, nabarmenenak urrezko domina Espainiako erlojupeko txapelketan eta zillarrezko domina errepideko txapelketan[3]. Europako junior txapelketan parte hartu zuen eta erlojupeko proban zazpigarren amaitu zen. Irailean, EF Education–EasyPost taldeak Markelen fitxaketa iragarri zuen 2024rako[4].

2022

  • Vuelta a la Montaña Central de Asturias-eko etapa bat (taldekako erlojupekoa)
  • Opakuako Igoera
  • 3. Bizkaiko Itzulian eta etapa bat

2023

2024

2025

Emaitzak lasterketa nagusietan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itzulia 2024 2025
Down Under Tour 71.
Euskal Herriko Itzulia 89. UT

Klasikoak eta Txapelketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lasterketa 2024 2025
Milan-San Remo 38.
Flèche Brabançonne UT
Donostia Klasikoa UT
Espainiako errepideko txapelketa UT
Espainiako erlojupeko txapelketa 2.

—: Ez zuen parte hartu
UT: Utzi, ez zuen amaitu

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]