Edukira joan

Markesak

Markesak
gizateriaren ondare izateko hautagaia
gizateriaren ondarea
Datu orokorrak
Mendirik altuenaOave mendia
Garaiera1.230 m
MotaUhartedia
Azalera997 km²
EponimoaGarcia Hurtado Mendozakoa
Geografia
Mapa
Koordenatuak8°54′S 139°36′W / 8.9°S 139.6°W / -8.9; -139.6
UTC orduaUTC-09:30
Honen parte daPolinesia
Lurraldeko administrazio-erakundeItsasoz haraindiko Frantzia
Overseas collectivity of France Polinesia Frantsesa
Ur-gorputzaOzeano Barea

Markesak[1] (frantsesez: Îles Marquises edo Archipel des Marquises edo Marquises; markeseraz: Te Henua (K)enana iparraldeko dialektoan eta Fenua `Enata hegoaldekoan) Polinesia Frantsesaren eskumeneko uhartedia da, Ozeanian, Ozeano Barearen hego-ekialdean dagoena. 1049,3 km²ko eremua du eta 2012an 9.264 biztanle zituen[2]. Hiriburua Taiohae da.

Álvaro de Mendaña de Neira espainiarra 1595ean iritsi zen. Hark Islas Marquesas de Mendoza izena jarri zion artxipelagoari, Peruko erregeorde García Hurtado de Mendoza y Manríquez, Cañeteko markesaren omenez. 1842an frantziarrek eskuratu zituzten.

Ipar-mendebaldetik hego-ekialdera lerrokaturik dauden 15 uharte inguruk osatzen dute uhartedia. Hiva Oa da zabalena (35 km) eta Nuku Hiva izenekoa da oparoena. Uharteetan gailur garai asko da, 1.000 m-tik gorakoak horietako asko. Garaiena Mont Oave (1.230 m) da. Eguraldi ona eta belardiak dituzte ezaugarri.

Kafea, fruta, kokondoak eta kotoi-landarea dira Markesa uharteetako ekonomiaren oinarri.

    Datu klimatikoak (Atuona, Hiva ʻOa)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 30 31 31 31 29 29 28 28 29 29 30 30 29
Batez besteko tenperatura (ºC) 27 27 28 28 27 26 26 26 26 26 27 27 27
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 23 24 24 24 24 23 23 23 23 23 23 23 23
Pilatutako prezipitazioa (mm) 114 91 137 117 122 175 122 102 81 79 66 89 1293
Iturria: Weatherbase[3]

2012ko erroldaren arabera, 9.264 biztanle ditu, eta hazten ari da. Dena dela, kopuru hori txikia XVI. mendekoaren aldean, bertara iritsi ziren lehen europarren arabera 50.000-100.000 biztanle baitziren. Jaitsiera 1600etik 1900era bitartean gertatu zen, baztanga-izurrite jarraituak zirela eta. 1911n, 3.000 biztanle baino ez ziren[4].

Biztanleria historikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
179918531863187218831892190219111921192619311936
50.000 -
100.000
11.9008.6506.0455.5764.4453.9633.1162.3002.2552.2832.400
194619561962197119771983198819962002200720122017
2.9764.1654.8385.5935.4196.5487.3588.0648.5488.6329.2649.346
Errolda eta estimazioetatik ateratako datuak

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Markesa uharteak, Polinesia Frantseseko beste uharteak bezala, udalerritan banatuta daude. Sei udalerri dira:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Natitua itsaspeko kablea