Marko Fulvio Nobilior

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marko Fulvio Nobilior
Antzinako Erromako senataria

ezezaguna - ezezaguna
Erromako kontsula

K.a. 189 - K.a. 189
Edil kurul


Pretore


Erromatar gobernadorea


Erromatar zentsore

Bizitza
JaiotzaAntzinako Erroma, ?
HerrialdeaAntzinako Erroma
Heriotzaezezaguna, ? (2246/2247 urte)
Familia
Aitaezezaguna
Amaezezaguna
Ezkontidea(k)ezezaguna
ezezaguna
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaFulvii Nobiliores (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
JarduerakAntzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra
Artikulu hau jeneralari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marko (argipena)».

Marko Fulvio Nobilior (latinez: Marcus Fulvius Nobilior), K.a. II. mendeko erromatar jeneral bat izan zen.

Pretorea izan zen Hispanian K.a. 193an. K.a. 189an, kontsul izendatua izan zen eta Greziara bidali zuten, non Etoliar Ligaren boterea suntsitu zuen. Kanpaina honetarako Ennio olerkaria eraman zuen berarekin, bere loriaren lekuko bihurtu nahi baitzuen. Anbrazia hiria setiatu eta hartu zuen; biztanleek arpilatzetik libratu zuten, urrezko koroa bat jasotzearen truke. Erromara itzuli zenean, erromatar garaipen bat ospatu zuen, erakutsitako garaikurren handitasunagatik nabarmen daitekeena.

Lehen aldiz, militar batek berarentzat aldarrikatzen ditu lehen Errepublikarentzako soilik ziren ohoreak, aipaturiko urrezko koroa kasu. Arrazoi honegatik, Katon Maiorrek aurka egin zion Nobiliorri, Anbrazia hartzean erromatar jeneral gisa zuen duintasuna konprometitzea leporatuz.

Marko Emilio Lepidorekin zentsore izendatua izan zen, eta Erroman lan publiko ugari abian jarri zituzten: plaza berriak, azokak, arkupeak eta akueduktu bat, besteak beste. Herkules Musarumen tenplua zaharberritu zuen Flaminio zirkuan. Foroko lehen basiliketako bat eraiki zuen, beranduago Emilia Basilika izenaz ezagutuko zena. Greziar kulturaren zale sutsu bezala, honen maisu lanetako asko sartu zituen Erroman.

Marko Fulvio Nobilior, K.a. 255ean kontsul izan zen Servio Fulvio Petino Nobiliorren biloba zen, eta kontsul kargua bete zuten bi seme izan zituen: Marko Fulvio Nobilior eta Kinto Fulvio Nobilior.


Aurrekoa
Luzio Kornelio Eszipion Asiarra eta Gaio Laelio
Erromatar kontsula Gneo Manlio Vulsorekin
K.a. 189
Ondorengoa
Gaio Livio Salinator eta Marko Valerio Mesala