Marko Furio Kamilo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Artikulu hau politikari eta militarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marko».

Marko Furio Kamilo
Furius-Camillus.jpg
Antzinako Erromako senataria


Erromatar diktadorea


Erromatar diktadorea


Erromatar diktadorea


Erromatar diktadorea


Erromatar zentsore


Erromatar diktadorea


Roman SPQR banner.svg
Erromako kontsula

Bizitza
JaiotzaAntzinako Erroma, K.a. 446
HerrialdeaAntzinako Erroma
Heriotzaezezaguna, K.a. 365 (80/81 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: gaixotasun infekziosoa
Familia
AitaLucius Furius Medullinus
Amaezezaguna
Ezkontidea(k)ezezaguna
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaFurii Camilli (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
JarduerakAntzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra

Marko Furio Kamilo (K.a. 446-K.a. 365), jatorri patriziarreko militar eta politikari bat izan zen, Erromatar Errepublikaren hasiera inguruan bizi izan zena.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tito Livio eta Plutarkoren arabera, zentsore aukeratua izan zen K.a. 403an. Garaipen batekin saritua izan zen lau alditan, eta diktadore izendatua bost aldiz. Erromaren Bigarren Sortzailea tituluaren ohoratua izan zen.

Hamar urteko setio baten ondoren hartu zuen Veii hiriko lurra modu bidegabean banatu izana leporatu zitzaionean, bere borondatez erbesteratu zen Ardean. Berari buruz, Erroman garaile sartu zenean, erregeen garaiak gogoratzen zituen patriziar harro bat zela esaten zen. Erromatarrak Aliako guduan garaituak izan zirenean eta galiarrek Erroma arpilatu zutenean, Marko Furio Kamilo, diktadore eta armadako jeneral bezala berrizendatua izan zen. Bere armadarekin, Kamilok, suntsitutako Erromatik kanporatu zituen, ondoren, hiriaren egoaldean erabat garaitzeko.

Kamilok erromatarrei, lurraldearen suntsipenaren ondorioz abailduta zeudenak, Veyesera joateko asmoa kendu, eta hiria berreraikitzeko konbentzitu zituen. Ondoren, ekuo, volsko eta etruriarren aurka borrokatu zuen, arrakastaz, eta, jarraian, galiarren beste inbaditze bat geldiarazi zuen K.a. 367an. Patriziar jatorrikoa zen arren, Kamilok, plebeioei kontzesioak egiteko beharra ikusi zuen, eta Leges Liciniae-Sextiae deritzen legeak onartu zituen. Izurrite baten ondorioz hil zen K.a. 365ean, 81 urte zituela.

Camiloren garaipena, Francesco Salviati, Palazzo Vecchio, Florentzia
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marko Furio Kamilo Aldatu lotura Wikidatan