Marko Lizinio Kraso
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Marcus Licinius Crassus | |
| Jaio | K. a. 115 aldean | |
| Erroma (Erromatar Errepublika) | ||
| Hil | K. a. 53 | |
| Carrhae (Partia) | ||
Marko Lizinio Kraso (latinez: Marcus Licinius Crassus Dives) (K. a. 115 inguru - K. a. 53) Erromatar Errepublikako jeneral eta politikaria izan zen. Ondare itzela pilatu zuen bere bizialdian; Antzinako Erromako gizonik aberatsena izan zela jotzen da, eta gizadiaren historia osoko aberatsenetako bat ere bai (dives hitzak «aberatsa» esan nahi du).
Espartakoren matxinadaren zapuztailea izan zen. Ponpeio eta Zesarrekin batera Lehen Triunbiratoa osatu zuen. Hiru triunbiroetatik, berak lortu zuen ospe gutxien. Haren handinahia, berriz, ez zen beste biena baino txikiagoa. Hala ere, ez zeukan haien ahalmen estrategikoa ezta haien xarma ere. Pertsiarren kontrako Carrhaeko gudua Erromaren porrot handienetako bat izan zen. Kraso bertan hil zen. Haren heriotzak Ponpeio eta Zesarren arteko tirabirak bizkortu zituen eta, hein batean, Gerra Zibilaren kausa bat izan zen.
Kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- K. a. 115 - Krasoren jaiotza
- K. a. 97 - Haren aitaren kontsulaldia
- K. a. 87 - Krasok Marioen gizonengandik Hispaniara ihes egin zuen.
- K. a. 84 - Silatarrekin bat egin zuen.
- K. a. 78 - Silaren heriotza.
- K. a. 74 - Espartakoren matxinada.
- K. a. 73 - Kraso pretor izendatu zuten.
- K. a. 71 - Krasok Espartako garaitu zuen.
- K. a. 70 - Ponpeiorekin batera kontsul izendatu zuten.
- K. a. 65 - Kraso zentsor izendatu zuten.
- K. a. 63 - Katilinaren konspirazioa.
- K. a. 59 - Lehen triunbiratoa osatu zen.
- K. a. 55 - Kraso eta Ponpeioren bigarren kontsulaldia. Azaroan Siria aldera abiatu zen Kraso.
- K. a. 54 - Partiarren kontrako kanpaina hasi zen.
- K. a. 53 - Krasoren heriotza, Carrhaeko guduan borrokatu eta gutxira.
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marko Lizinio Kraso |
- Marko Lizinio Krasori buruzko artikulua, Argia astekarian.