Edukira joan

Marko Ostiakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marko Ostiakoa


34. Aita santu

336ko urtarrilaren 19a - 336ko urriaren 7a
Silvestre I.a - Julio I.a
Bizitza
JaiotzaErroma, ?
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaErroma, 336ko urriaren 7a ( urte)
Hobiratze lekua 
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta erlijio burua
Lantokia(k)Erroma
Santutegia
Urriaren 7a
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Artikulu hau aita santuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marko».

Marko Ostiakoa (Erroma, ? – Erroma, 336ko urriaren 7a) 34. aita santu izan zen, 336ko urtarrilaren 18tik urte bereko urriaren 7an hil zen arte. Esaten denez, erromatarra zen, baina ez da askorik ezagutzen bere bizitzari buruz aita santu izan aurretik.

Konstantino I.a Handiak donatismoaren arazoa ikertzeko antolatutako apezpiku konferentzia bat aipatzen duen gutuna, Melkiades aita santuari eta Marko izeneko norbaiti zuzendua doa. Marko hori, jakina, erromatar kleroko partaidea zen, apaiza edo diakonoa, eta ziur aski, aita santua bera. Arrianismoari dagokionez egin zuenaz, garai hartan Ekialdeko Elizari kalte handia egiten ziona, ez da ezer jakin.

Bi konstituzio bereak omen dira. Lehenaren arabera, Markok palio azpian izendatu zuen Ostiako apezpikua, eta Erromako apezpikuarekin gauza bera egiteko baimena eman zion. Inbestitzea ohitura bihurtu zen IV. mendearen amaieran; beraz, litekeena da aita santuak Ostiako apezpikuaren pribilegioa berretsi izana, baina hori jada erabilia zen. Palioari dagokionez, historia ez daiteke ezar IV. mendeko iturrien bidez, irudi hori adierazten duten monumenturik antzinakoenak V. eta VI. mendeetakoak baitira, eta palioa duen aita santu baten aipamenik antzinakoena, VI. mendekoa. Liber Pontificalis delakoan, honako hau agertzen da Markori buruz: Et constitutum de omni ecclesia ordinavit, baina ez dakigu zein konstituzioz ari den.

Aita santu horri bi basilika eraiki izana aitortzen zaio: bata hiri barruan eraiki zen, Juxta Pallacinis eskualdean, egungo San Marko eliza dena, gaur egun duen kanpo itxura aurrerago egin ziren aldaketen ondorioz jaso zuen. V. mendean aipatzen da eliza erromatar gisa eta, beraz, bere sorrera Markori egotz dakioke. Bestea hiritik kanpo zegoen, eliza hilerri bat izan zen, aita santuak Balbinaren katakonben gainean eraiki zuena, Via Apia eta Via Ardeatina artean. Konstantino enperadorearen aldetik, altzariak eta bi basiliketarako lurrak jaso zituen.

Marko Balbinaren katakonbetan lurperatua izan zen, eliza eraiki zuen tokian. Haren hilobia zehazki bertan aipatzen da VII. mendeko ibilbideetan.

Haren jaia urriaren 7an ospatzen da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Silvestre I.a
Aita Santua
336ko urtarrilak 18-336ko urriak 7
Ondorengoa
Julio I.a