Marmitako

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marmitako
arrain plater eta tuna dish (en) Itzuli
Marmitako.JPG
Osagaiakpatata

Marmitako Bizkaiko golkoaren arrantzaleek asmatutako platera da. Hegalabur edo hegaluze, piper txorizeroak, tomateak, baratxuriak, tipulak eta patatak osatutako jakia da[1]. Batzuetan, bero eta buztin-kazola batean zerbitzatzen dute.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marmitako izena arrantzaleek erabilitako marmita edo lapikotik datorkio. Kantabriako ekialdean gaztelaniazko marmita edo frantsesezko marmite izena du, mendebaldean, berriz, sorropotún. Hala ere badaude batzuk San Vicente de la Barquerako sorropotúna ez dela marmitakoa diotenak.

Zabalkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrian plater xumea izan arren, egun euskal sukaldaritzaren plater nagusienetako bat da. Hegaluze arrain urdina izanda estimatua da oso bere elikatze-balioagatik. Bizkaiko golkoaren kostaldeko herri askotako jaietako protagonista izaten da, txapelketa gastronomikoak direla eta. Herri askok aldarrikatzen dute bere jatorria, ezezaguna den arren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]