Marmoka
Marmokak[1] edo Medusozoa Cnidaria filumeko animalia igerilariak dira. Marmokek morfologia oso ezberdinak dituzte eta Scyphozoa, Staurozoa, Cubozoa eta Hydrozoa klaseak dituzte barruan.
Gorputza onddo baten itxurakoa izaten dute. Txapelaren ertzean 4-8 garro dituzte. Azpiko aldean hodi bat edukitzen dute eta haren muturrean du ahoa. Gorputzaren %99 ura izaten da. Pozoitsuak dira gehienak, eta oso pozoi bizikoak batzuk. Ia denak planktona janez elikatzen dira. 1-1,8 m zabaleko diametroa izaten dute.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Barrutia, Eneko. (2003). «Arrainen izenak Bizkaian XX. mendean» (pdf) Zainak (Donostia: Eusko Ikaskuntza) (25) ISBN 8484198790. ISSN 1137-439X. Bibcode: 1137-439X..