Marmotaren eguna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
2013ko Marmotaren eguna, Punxsutawneyn, Pennsylvanian.

Marmotaren eguna (ingelesez: Groundhog Day; Kanadako frantsesez: Jour de la Marmotte; Pennsylvaniako alemanez: Grundsaudaag, Murmeltiertag) urtero otsailaren 2an ospatzen duten jaieguna da. Herri meteorologiaren arabera, egun horretan marmota bere zulotik ateratzen denean, zerua lainotuta badago, udaberria hastekotan dago; aldiz, egun eguzkitsua bada, neguak beste sei astez iraungo du.[1]

Eguneko ezaugarrien arabera negua luzatuko ote den ala ez pronostikatzea, izatez, Euskal Herriko eta Europa osoko tradizio batzuekin lotua dago.[2] Euskal Herrian, zehazki, egun berean ospatzen den Kandelario egunarekin. Hibernatzen duten ugaztunek lozorroari uzteko edo ez uzteko aukerarekin lotua dago tradizio hori, Euskal Herrian hartz baten esnatzearekin lotu izan ohi da, normalean Inauterien zikloarekin lotuta.[3]

Ipar Amerikako hainbat lekutan ospatu arren, hego-ekialdeko Pennsylvanian oso jaialdi herrikoiak dira, Fersommling izenekoak. Bertan Pennsylvaniako alemanez baino ez dute egiten eta norbaitek ingelesez egiten badu, isuna ordaindu behar du.[4] Guztietan ezagunena Punxsutawney herriarena da, Punxsutawney Phil marmota erabiltzen dute jai horretan.[5] Jaialdi hau 1993ko Groundhog Day filmari esker ospetsu bilakatu zen.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Cohen, H.; Coffin, T. P. (1987) The Folklore of American Holidays Detroit: Gale Research 57 or. ISBN 0810321262 OCLC 14718697 .
  2.   Pérez Iglesias, Juan Ignacio «Kandelaria - Zientzia Kaiera» Zientzia Kaiera . Noiz kontsultatua: 2018-02-02 .
  3.   Araolaza, Oier Inauteri goiztiarrak — Eibar.ORG | Eibarko peoria . Noiz kontsultatua: 2018-02-02 .
  4.   Rosenberger, Homer Tope (1966) The Pennsylvania Germans: 1891–1965 Lancaster, PA: Pennsylvania German Society 194–199 or. OCLC 1745108 .
  5.   «Pennsylvania Town Awaits Groundhog Day» New York Times 1986-2-2 .
  6.   Yoder, Don (2003) Groundhog Day Mechanicsburg, Pennsylvania: Stackpole Books 14–15 or. ISBN 0811700291 OCLC 52542605 .


Meteorologia Artikulu hau meteorologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.