Marokoar arabiera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marokoko arabiera» orritik birbideratua)
Marokoar arabiera
الداريجة
eta
Datu orokorrak
Hiztunakama-hizkuntza: 27.500.000 (2019)
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
afroasiar hizkuntzak
Hizkuntza semitikoak
arabiera
Maghrebi Arabic (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua eta hizkuntza fusionatzailea
Alfabetoaarabiar alfabetoa eta Arabic script (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3ary
Ethnologueary
Glottologmoro1292
Wikipediaary
IETFary

Marokoar arabiera (arabieraz: لهجة مغربية‎láhŷa maghribiya), magrebiera edo marokoar darija (دارجة) arabiera dialektaleko aldaeren multzotik datorren hizkuntza bat da, Marokon eta inguruko herrialdeetan mintzatzen dena.[1] Ezaugarri komun ugari ditu Aljerian, Tunisian eta Libiako zenbait tokitan hitz egindako hizkerekin. Elkarrekiko ulergarritasuna duten arabierazko dialekto multzo ugari dira, Libiako mendebaldetik Mendebaldeko Sahararaino hedatuak.

Diglosia egoera larria dago ahozko komunikazioan, batetik publizitatean eta komunikabide informaletan (Internet, gizarte sareak eta mugikorreko mezularitza) ahozko aldaeraren eta, bestetik, idatzizko komunikabide formaletan (prentsa, administrazioa edo literatura) arabiera estandar moderno nagusiaren artean. Bi hizkuntzak ulergaitzak dira, eta aldeak hizkuntza erromanikoen eta latinaren artean daudenen antzekoak dira.

Idazkera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marokoko arabierak ez du ortografia-sistema arauturik edo normalizaturik; hala ere, Interneten esparruan, gizarte sareek eta mugikorren mezularitzak latinezko alfabetoa darabilte, zenbait zenbaki edo letra-konbinazio erabiliz, soinu bereizgarri batzuk transkribatzeko, hala nola:

Dena dela, literatur hizkuntza da: ospe handiko hainbat idazlan ditu, hala nola Youssouf Amine Elalamyrenak, eta itzulpen ugari ere daude, besteak beste Printze txikia edo Amir saghir.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Kees Versteegh, et al.. (2006). Encyclopedia of Arabic Language and Linguistics. BRILL.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.