Marokoko literatura

Marokoko literatura hainbat garaitan eta hizkuntzatan garatu egin da. Marokoko literatura islatu den hizkuntza garrantzitsuenak arabiera estandarra, Marokoko arabiera, espainiera eta frantsesa dira.[1] Amazigeraz ere badira testuak baina haren aberastasun nagusia ahozko literaturaz eman da. Arabieraz idatzitako literatura VIII. eta X. mendeen artean agertu zen lehen aldiz.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arabiarrak iritsi baino lehen, berbereak edo amazigak bizi ziren lurraldean, eta haiek garatu zituzten literaturako lehen formak, alegiak, asmakizunak eta atsotitzak batez ere. Ahozko literatura zen, gogorra eta dramatikoa, beharbada lurraldearen parte handi baten ezaugarrien zorroztasunagatik; familia baten barruko zein talde sozial desberdinen arteko harremanak islatzen zituzten narrazioekin.[2] Tradizio horrek bizirik dirau.
Arabieraz idatzitako literatura, bestetik, VIII. eta X. mendeen artean agertu zen lehen aldiz. Idristarren dinastiarekin, IX. mendean arabierazko benetako literatura-mugimendua aztertu daiteke. Dena dela, arabiar literaturaren benetako garapena almorabide garaian (XI-XII) kokatzen da, Al Andalus eta Maroko inperio beraren parte zirenean. Almorabideetatik, marokoar literatura klasikoa herrialdean nagusi izan ziren dinastien arabera banatu izan da: Almohadeak (XII-XIII), Marindarrak (XIV-XV), Saadiak (XVI-XVII) eta Alauiak (XVII. mendetik XIX. mendearen amaiera arte).
Erdi Aroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Marokoko literaturak bere lehen loraldia Almorabide dinastiaren garaian izan zuen (1040-1147). Garai horretan bi idazle aipatu behar dira: Ayyad ben Moussa eta Avempace; al-Ándalusen, bestetik, Al-Tutili, Ibn Baqi, Ibn Khafaja eta Ibn Sahl dira aipatzekoak. Urte horietan antologia eta egile batzuen biografiak egiten dira, besteak beste, Kharidat al Sharton, Al Mutrib eta Mujam as-Sifr. 1806tik aurrera Maroko eta al-Ándalus estatu bakar bat sortu zuten eta sultan almorabideek kultura indartu zuten. Ibn Bassam Abu-Bakr Ibn-Umar eta Ibn Khaqan su Qala-id al-Iqyan idazleen antologia, Dhakhira fî Mahasin ahl al-Gazira, Yusuf ibn Tashfin emirri eskaini zion. Almorabide mugimendu goiztiarrak Abu Imran al-Fasiren idazlanen eragina ezagutu zuen.
Almohade dinastian (1147-1269) Marokoko literaturak birjaiotze bat ere ezagutu zuen. Abu Yaqub Yusuf sultana bibliofilo handia izan zen, eta liburutegi pribatu handi bat sortu zuen, azkenean Marrakexeko kasbah-era eramana, liburutegi publiko bihurtu zena; halaber, hiri horretan liburuen merkatu publiko bat zegoen. Era guztietako eskolak eta akademiak sortzea bultzatu zen. Garai honetan autore garrantzitsuak dira Ibn Rushd, Averroes gisa ezagunagoa,[3] Ibn Tufail, Ibn Duhr, Ibn al-Abbar, Ibn Amira eta, Al-Andalustik ihesean, Marokon babesa aurkitu eta bertako agintariek babestu zituzten beste poeta, filosofo eta aditu asko.
Marindarren garaian ere (1215–1420) Abu Inan Faris sultanak sorkuntza literarioa sustatu zuen madraza bat eraikiz. Halaber, Fezeko Unibertsitaterako liburutegi bat sortu zuen. Berak gonbidatuta, Ibn Batuta, "Marko Polo arabiarra" bezala ezaguna, Fezen finkatu zen berriro eta bere Rihla (bidaia-koadernoa) ospetsua idatzi zuen, bisitatu zituen herrialde guztiak deskribatuz. Abdelaziz al-Malzuzi eta Malik ibn al-Murahhal garaiko bi poeta handiak izan ziren. Historia arloan Ismail ibn al-Ahmar eta Ibn Idhari ospetsuak izan ziren. Epopeia bat ere egin zen: Mal'abat Al Kafif ez-Zarhouni, XIV. mendean egina.
Granadako Erresuman, bestetik, egoera ez zen oso segurua eta idazle asko ihes egin zuten. Ibn Abbad al-Rundi eta Salih ben Sharif ar-Rundi Marokon babestu ziren. Ibn al-Jatib eta Ibn Zamrak, Alhambrako hormetan irakur daitezkeen poetak, Marokon babestu ziren eta beren literaturan eragin handia izan zuten.[4]

Aro Modernoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XVIII. mendean idazle hauek aipa daitezke: Mohammed Awzal (1680–1758), Mohammed ibn Zakri al-Fasi mistikoa (1760–1837), Mohammed al-Tawudi ibn Suda (1700–1795), Sulayman al-Hawwat biografoa (1747–1816) eta Abdallah ibn Azzuz mistikoa (1789an hilda). Historialari bat aipatu behar da, Mohammed al-Ifrani (1670–1745) eta kronikagile bat, Muhammad al-Qadiri (1712–1773). Ahmed ibn Nasirk (1647–1717) rihla bat idatzi zuen. Ajmed Benel-Mohedi-el-Ghazal, Sidi Mohamaden enbaxadorea Madrilen, 1765ean Espainiarako bidaiaren kronika idatzi zuen. Muhammad al-Arabi al-Darqawi (1760–1823) gai erlijiosoko testuak zabaldu zituen.
Aro Garaikidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIX. mendean Ahmad ibn Hamdun ibn al-Hajj (1898an hilda) idazlea gailendu zen.[5]
XX. mendean zehar idazleeen hiru belaunaldi aztertu dira:
- Marokoko Protektoraturen garaia. Idazle garrantzitsuena Mohammed Ben Brahim izan zen.[6]
- Independentziarako trantsizioaren garaia: Abdelkrim Ghallab, Allal al-Fassi eta Mohammed al-Mokhtar Soussi.
- Hirurogei hamarkadakoa: puskatzaileago izan zen. Aldizkari independente eta ez-ofizialista batzuk sortu ziren. Aipagarriak dira Mohamed Choukri, Driss Chrabi, Mohamed Zafzaf eta Driss El Khouri. Errealismo soziala eta ipuingintza nabarmen garatu ziren. Obrarik adierazgarriena Mohamed Choukriren Ogi biluzia (1982) da. Egile horiek guztiak aurrekari garrantzitsuak izan ziren gerora etorriko ziren poeta, antzerkigile eta eleberrigileentzat.
Aipatzekoak dira, halaber, talde horietan gutxi gorabehera inplikatutako autoreak, hala nola Mohammed Daoud eleberrigilea (1901-1984), Abdellah Guennoun saiakeragilea (1908-1989), Ahmed Sefrioui eleberrigilea (1915-2004), Malika al-Fassi idazle eta politikaria (1919-2007) eta Mohammed al-Habib al-Fourkani narratzailea (1922-2008).
1938an, Abdellah Guennoun poligrafo tangeriarrak lehen aldiz jorratu zuen Marokoko literatura arabiarra eta kanon literario bat eratzeko beharra, arabierazko literatura klasikoaren altxorrari berrikuntzak ekartzen zizkion nortasun komun bat zegoela adieraziz. Guennounen obra kolonialismoaren aurkako erreakzio patriotiko gisa interpretatu zen zirkulu nazionalistetan, eta Marokon literatura nazionalaren lehen kanona ezartzen lagundu zuen.[7]

Gaur egun, idazle hauek nabarmentzen dira: Mohamed Choukri, bere lanetan pertsonaien bizitzak benetakoak dira; Tahar Ben Jelloun eta hizkuntzarekin egindako jolasak; Leila Abouzeid, jendearen hipokresia txikiei begiratzen die bere lanetan; Fatema Mernissi, umoreagatik; eta Abdellatif Laabi, bere adimenagatik.
Frantsesezko Marokoko literatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantsesak tradizio luzea du Marokoko literaturan. Hona hemen egile batzuk:
- Edmond Amran El Maleh (1917-2010)
- Driss Chraïbi (1926-2007)
- Zaghloul Morsy (1933-2020)
- Mohamed Berrada (écrivain) (1938-)
- Abdelkébir Khatibi (1938-2009)
- Fatima Mernissi (1940-2015)
- Mohammed Khaïr-Eddine (1941-1995)
- Abdellatif Laâbi (1942-)
- Mostafa Nissaboury (1943-)
- Tahar Ben Jelloun (1947-)
- David Bensoussan (1947-)
- Jalil Bennani (1948-)
- Issa Aït Belize (1954-)
- Abdelouahid Bennani (1958-)
- Rajae Benchemsi (1958-)
- Youssouf Amine Elalamy (1961-)
- Siham Bouhlal (1966-)
- Yasmine Chami (1966-)
- Mohamed Hmoudane (1968-)
- Éliette Abécassis (1969-)
- Rachida Lamrabet (1970-)
- Rachid Benzine (1971-)
- Abdellah Taïa (1973-)
- Réda Dalil (1978-)
- Leïla Slimani (1981)
-
Edmond Amran El Maleh (1917-2010)
-
Driss Chraïbi (1926-2007)
-
Mohammed Khaïr-Eddine (1941-1995)
-
Abdellatif Laâbi (1942-)
-
Tahar Ben Jelloun (1944-)
-
Abdelhak Serhane (1950-)
-
Abdelouahid Bennani (1958-)
-
Fouad Laroui (1958-)
-
Laila Lalami (1968-)
-
Abdellah Taïa (1973-)
-
Réda Dalil (1978-)
-
Leïla Slimani (1981-)
Gaztelaniazko Marokoko literatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gazteleraz idatzitako literaturak badu bere presentzia Marokon. Espainiak Marokoko iparraldean zuen presentzia kolonialean, Marokoko intelektual batzuek «Espainiako zonaldeko» bizitza kulturalean parte hartzen zuten, Andaluziako eta Marokoko familiei buruzko artikuluak eta ikerketak, ipuinak, poemak eta antzerki-piezak argitaratuz. Hauek dira idazle batzuk: Mohammad Ibn Azzuz Hakim, Abderrahim Yebbur Oddi, Abdul-latif Jatib, Moisés Garzón Serfaty eta Mohammad Temsamani.[8] [9]
Beste egile batzuk:
- Mohamed Akalay
- Mohamed Sibari
- Mohamed Mamún Taha
- Mohamed Bouissef Rekab
- Mohamed Lahchiri
- Abderrahman El Fathi
- Abdelatif Limami
- Mulay Ahmed El Gamoun
- Mohamed El Khoutabi
- Oubali Ahmed
- Sara Alaui
- Fatima Zohra Koui
- Abdeljalil Rusi El Hassani
- Mohamed Chakor
- Moussa Serfati
- Trina Mercader
- Mohamed Shaqqour
- Mohamed Bouissef Rekab
- Mohamed Sibari
- Mohamed Aqla’i
- Sa’id Jdidi
Badago, bestetik, Gaztelaniazko Idazle Marokoarren Elkartea (Asociación de Escritores Marroquíes en Lengua Española).
-
Mohamed Sibari (1945-2013)
-
Larbi El-Harti (1960-)
-
Abderrahmán El Fathi (1964-)
Aldizkariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Literatura eta kultura aldizkariak:
- Aguedal (1936-1940 / 1943-1944) (Rabat)
- Les Poètes et la Tradition (1934-1938)
- Confluent(1956-1967)[10]
- Afâq (1963-2010)[11]
- Souffles (1966-1973)
- Lamalif (1966-1988)[12]
- Barbare (1967-1980) (Fez)[13]
- Intégral (1971-1977)
- Électron Libre (2005, Rabat, éditions Marsam)[14]
- Langues et Littératures[15], Rabateko Unibertsitatearen Letren eta Giza-zientzien Fakultaea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://es.babelio.com/livres-/literatura-marroqui/38660
- ↑ https://www.literaturadelmundo.com/articulo/la-literatura-de-marruecos
- ↑ https://historia-hispanica.rah.es/biografias/5038-averroes
- ↑ Eric Calderwood (2019): Al Ándalus en Marruecos: El verdadero legado del colonialismo español en el Marruecos contemporáneo, Almuzara. [1]
- ↑ Ahmad Ibn al-Hajj, Ad-Dur al-Muntakhab al-Mustahsan fi Ba'd Ma'athir Amir al-Mu'minin Mawlana al-Hasan, Rabat, Bibliothèque Royale
- ↑ https://www.wikitree.com/wiki/Boukherouba-1
- ↑ http://tangier.free.fr/Documents/Abdallah_Guennoun.htm
- ↑ https://cvc.cervantes.es/lengua/anuario/anuario_05/bouissef/p02.htm
- ↑ https://cvc.cervantes.es/ensenanza/biblioteca_ele/publicaciones_centros/PDF/casablanca_2017/04_chaoudri_marimon.pdf
- ↑ https://sismo.inha.fr/s/fr/journal/253055
- ↑ https://sismo.inha.fr/s/fr/journal/264105
- ↑ https://sismo.inha.fr/s/fr/journal/253067
- ↑ https://www.revues-litteraires.com/articles.php?lng=fr&pg=3655
- ↑ https://www.revues-litteraires.com/articles.php?lng=fr&pg=3466
- ↑ https://revues.imist.ma/index.php/langues-litteratures
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Marokoko literatura garaikidea.