Edukira joan

Marokoko musika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gnawi bat.

Marokoko musikaren ezaugarri nagusia aniztasuna da, Marokoko eskualde batetik bestera mugituz gero musika mota ugari entzun daiteke eta.

Lautada atlantikoetako chaabi eta aita musika dago (Dukala-Abda, Chaoia-Oardigha, Rehamna), melhoune (Tafilalt, Meknes, Marrakex, Taroudant), hiri handietako andalussi (Meknes, Fes, Sale, Tetuan, Marrakex, Rabat, Ujda), Gnawa (Essauira, El Jadida, Sahara), eta hassania hegoaldean.

Amazigerazko musika ere aurki daiteke, hala nola Aarfa eta Reggada musika motak Beni-Zenatako mendietan Marokoko ipar-ekialdean (Ujda, Berkan eta Taurirt probintziak, eta, oro har, Ekialdeko eskualde osoan), Atlas Ertaineko ahidous musika, eta Sus eskualdeko tachelhit eta Ahouach musikak.

Jazz au Chellah (2010)

Bestalde, badago gazte belaunaldi berri bat, mundu osotik etorritako eragina (blues, rock, metal, reggae, rap marokoarra, eta abar) espiritu marokoarrarekin sintetizatuz musika sortzen duena. Genero bakoitzean badira eskualdeko taldeak, musika “modernoan” eta “tradizionalean”ere bai .

Hauek dira XXI. mendeko musikari ezagun batzuk: Hussein Aït Jimhi, Mohamed Briouel, Hicham Chami, Abdelaziz Chamkh, Cheb, Mahmoud Guinia, Cheikh Mwijo. eta Rachid Abbassi.

XX. mendean arabiar musikatik eratorritako musika klasiko bat agertu zen nagusiki Egiptotik zetozen artistek ekoiztua.

Marokoar kantagintza aspaldi-aspaldikoa da. Betidanik, bizitzako gertaera handi bakoitza bihurtu ohi da elkarretaratze eta ekoizpen poetiko eta liriko berriak sortzeko aukera. Joera nagusiak amazig, arabiar eta darija musikarekin azaleratu ziren hasieratik.

Rocka eta jazza oso goiz hasi ziren agertzen Casablancan eta Rabaten.

1960ko hamarkadan Jauk eta bere dakkajazz-a sortu ziren bere Jaguarrekin, 1970eko hamarkadatik aurrera Marokoko pop forma berriak asmatu zuen Les Variations taldeak. Nass El Ghiwane, Jil Jilala, Lemchaheb bezalako musika talde hiritarrek Marokoko musikan berrikuntza-garai bat ireki zuten.[1]

1980ko hamarkadaren hasierak world music-en fenomenoa ezagutarazi zion publiko zabalari. Musika horrek (etnikoa deritzonak) hirugarren munduko edota Europako popa aupatzen du, beste kontinenteetako musika tradizionalen hainbat eraginekin. Fenomeno musikal berri honek (fusioarena) Marokoko erritmoak ezagutaraziko ditu, eta bereziki Marokoko musikari eta interprete askok beren errepertorioan sartzen duten munduko gnawa musika.

1990az geroztik, belaunaldi berri batek musika marokoarra garatzen du mundu osotik etorritako estiloen eraginez (bluesa, rocka, metala, reggaea eta abar). Belaunaldi berri honek hainbat hizkuntzaren arteko mistoa erabiliz abesten du: darija, frantsesa, ingelesa eta, batzuetan, gaztelania.

Musika tradizionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andaluziako musika klasikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika klasiko andaluziarra musika arabiarraren estilo bat da Magreb osoan (Maroko, eta maila txikiagoan Aljeria, Tunisia eta Libian, Ma'luf estiloaren moldean) estilo ezberdinetan lantzen dena. Al-Andalusen (Iberia Musulmana) musikatik kanpo sortu zen, 9. eta 15. mendeen artean. Olerki horietako batzuk poeta hauek sortu zituzten Al-Shushtari, Ibn al-Jatibe eta Al-Mu'hijo ibn Abbad.

Chaâbi musika folkloriko "herrikoia"

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chaâbi ( arabieraz: الشعبي‎‎; euskaraz: «herrikoia») marokoarren musika-folklorearen forma ugarietatik eratortzen diren barietate ugari dituen musika-estiloa da. Jatorriz azoketan egin zen Chaâbi-a, baina orain edozein ospakizun edo bileratan ikusten da.

Gnawa mistikoa den musika mota bat da. Apurka-apurka, Saharaz hegoaldeko afrikarrek Marokora eraman zuten eta, geroago, Marokoko tradizioaren parte bihurtu zen.

Malhun klasikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Malhun musika klasikoa lasaia eta interesgarria da entzuteko. Mila urte baino gehiagoz jo da Marokoko kaleetan. Sarritan entzuten da musika mota hau Marokon.

Sufi musika klasikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sufi kofradiak (tariqas) ohikoak dira Marokon, eta musika hmota horren tradizio espiritualaren parte integrala da. Musika hau trantze-egoera batera iristeko saiakera bat da, non estasi mistikoa inspiratzen den.

Amazig musikak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Localisation des variantes berbères en Afrique du Nord

Amazigeraren aldaerak██ Chleuh██ Atlas Ertaina██ Rif██ Chenoui██ Kabilia██ Txaui██ Tuareg██ Sahara

Maroko, herrialde arabiar-amaziga dena, oso aberatsa da askotariko bere musika-ondareagatik. Baserri inguruetako eta Mediterraneoko paisaiaren edertasunean inspiratuta, kantu eta dantza amazigak poesia eta kolore ugariko ikuskizunak dira.

Musika arabiarrak Marokoko panorama musikalaren % 70 osatzen du, eta hainbat joeratan banatuta dago: klasiko arabiarra, moderno arabiarra, gaztea deritzon abesti laburra, al melhoun tradizionala, chaabi eta klasiko andaluziarra. Hedabide publikoek bultzatzen dituzte musika-genero horiek, eta erreinuko musika-kontserbatorioek ziurtatzen dute haien jarraipena. 1970eko hamarkadan Jil Jilala, Nass el ghiwane eta Lemchaheb bezalako taldeek kantagintza arabiarra sustatu zuten. 1980ko hamarkadan chaabi-tik eratorritako Rai aljeriar estiloaren etorrera ikusi zen.

Amazigerazko musika, soilik amazig eskualdeetan hedatuta dagoena, hiru multzo handitan banatzen da jatorrizko eskualdearen arabera (edo, azken batean, amazig-dialektoaren arabera):

  • iparraldean, Rif-eko musika: Erritmoak propioak ditu, kantu indibidual eta kolektiboekin. Bertan dantzek borroka, aberriarekiko atxikimendua eta handitasuna iradokitzen dituzte. Aarfa izeneko guda-dantza eskualde honetakoa da eta aldaera ugari ditu. Aipagarria da reggada musika-generoa ere, aarfa dantzan oinarritutako musika modernoa dena, eta nahiko gaztea, 1980ko hamarkadan jaioa).
  • erdialdean, Atlas Ertaineko musika: Erritmo eta melodia bereziekin abestutako formak ditu. Ahots-teknika ere espezifikoa da.
  • hegoaldean, Sousseko musika Anti-Atlasen, bereziki tachelhit eta Ahouach musikekin.

Amazig musika hauek ere "modernoaren" eta "tradizionalaren" artean banatzen dira. Abestien, kantuen eta jaietako dantzen erritmoek markatzen dituzte elkarbizitzako denbora eta ekintzak.

Musika taldeetako kide diren gizon-emakumeek belaunaldiz belaunaldi transmititzen diren jantzi tradizionalak janzten dituzte. Erritmoa da musika honen oinarri nagusia. Beti agertzen dira elkarrekin dantza eta musika.

Dakka roudania (edo marrakchia)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dakka roudania musika folkloriko tradizionala da, eta, izenak dioen bezala, Souss eskualdeko Taroudant hirian du jatorria (ta-ROUDAN-t). Iraganean, eta gaur egun ere, dakka ospatzen zen Ashurako jai erlijiosoan (Urte Berri musulmanaren jaia).

Zorioneko gertaeren musika da, uzta, ezkontzak, klase sozial nahasi guztien zirkunzisioak, zoriona eta jaia. .

Marrakex alderantz jaitsi zen pixkanaka, eta han guztiz garatu zen gero, dantzak tresna guztiak integratu zituela. Dantzaren ezaugarri bereizgarriak dira azelerazio erritmikoaren kontserbazioa, polirritmia, onomatopeien nahasketa, esku-klaskaden aldaketak, haizemailedun atzamarrak.

Dakka musika mota Marokoko leku guztietan agertzen da, baita atzerrian ere, Mendebaldeko Europan (batez ere Frantzian, Belgikan, Holandan eta Espainian). Kanpoan ere zabaldua izateko arrazoi batzuk dira hauek: marokoar biztanleriaren immigrazio mugimenduengatik, atxikimendu kulturalerako borondateagatik eta MREek (atzerrian bizi diren marokoarrak) ezkontza eta jaietan erabili ohi dutelako, marokoar musika-giro tradizionalaren nostalgiagatik.

Marrakex inguruan badira dakkaren zenbait eskualde-egokitzapen (dakka marrakchia), baita Mendebaldeko Europan, batez ere Frantzian, Belgikan eta Herbehereetan. Gainera, ezkontzetan estilo tradizionaleko giro egokia lortzeko entzuten den musika izateaz gain, benetako maila komertzialera ere heldu da. Frantzian, adibidez, badira hainbat dakka marrakchia talde. Baina gutxi dira Europako dakka talde onak, musika egitura ona dutenak, dakkaren erritmoa (mizane) eta musika errepertorioa ezin hobeto menderatzen dutenak eta janzkera koherentzia dutenak janzkera tradizionalekin, kalitatezkoak, eta musika folkloriko horren benetako profesional duinak.

Rif-eko eta Béni-Zenata eskualdeko musika: Aarfa eta Reggada

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aarfa beste musika tradizional bat da, eta dantza ere bai, Zenata amazig endako Ekialdeko Rif eskualdean jatorria duena. Sorbalda-mugimenduekin dantzatzen da, fusil batekin (edo makila apaindu batekin), oinak lurraren kontra joz hainbat tresnekin jotako musikaren erritmoan —bendir, gasba (Rifen ohikoa den kanabera-flauta), gaita (zurna, persiar jatorriko instrumentua) edo zamarra (bi adarreko flauta amaziga)—, amazigeraz edo darijazko kantuekin lagunduta. Rifeko hainbat tribuk ospea dute beren musikarengatik, besteak beste, Ait Touzine, Ait Waryaghel eta Igzennayen.

Ujda eskualde inguruan bizi diren tribu "arabofonoek" folklore honi "Alaui" izena ematen diote eta kantuak arabieraz errezitatzen dira. Euskadi Irratiko Bidaldi irratsaioak hainbat urtez "Allaoui" izeneko doinu txundigarria erabili zuen soinu-banda gisa (Orchestre national de Barbès talde paristarrarena); bidaiazaleen kontakizunak zabaltzen zituen irrati-saioak.[2]

1980ko hamarkadaren erdialdean Aarfa dantza horrek musika-genero berri bat sortu zuen: Reggada. Reggada Riftar hori hainbat musika-tresna moderno gehituta sortu zen, hala nola sintetizadoreak. Beraz, Aarfa eta Reggada bereiztea komeni da nahiz eta bi estiloak gertu egon, bata amazig folklore tradizionalekoa da, eta bestea horretan oinarritutako musika estilo modernoa. "Reggada" izena berria da, dantza/musika horrenarekin konparatuta. 1980ko hamarkadan jaio omen zen, eta Berkan-etik gertu dagoen Ain-Reggada izeneko herri batetik etorriko zen izen hori. Ain-Reggada izenak "lo dagoen iturria" esan nahi du, herriak duen izaera apetatsuagatik. Hainbat abeslari handi sortu dira hor.

Oinarrian amazigeraz kantatzen den musika bada ere, arabieraz abesten da gero eta gehiago gaur egun. Besteak beste, abeslari hauek dira amazigeraz kantatzen dutenak (Imedyazen deituak riferaz): Hafid El Guercifi (Guercif), Cheikh Mabrouk (Gueznaya), Cheikh Mounchif (Nador), Ralla mimount n' selouane (Nador), Cheikh Najim (gueznaya), Cheikh Amarouch (Al Hoceima), Cheikh Moussa (gueznaya), Milouda Al Hoceimiya (Al Hoceima), Najmet Rif (Nador), Mudrus (Temsamane) eta Tarwa n cheikh Mouhand (Ait Touzine) Azken horiek Cheikh Mohand-en seme-alabak dira, 1950-60ko hamarkadan ezagun egin zen Rifeko abeslari handia izan zenaren seme-alabak.

Souss eskulkadeko musika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Igout Abdelhadi, Izenzaren taldeko musikaria.

Souss-eko musika musika tradizionala da, baina Agadir hirian azkar modernizatzen ari da.

Lehenik eta behin, tachelhit (Susseko chleuh) musika dago, Marokoko hegoaldean. Poesia da horren ezaugarri bat, eskualde horretako hainbat arazo sozial konpontzeko abangoardia lana egin baitzuen. Musika mailan, aberatsa da bere erritmo eta melodietan, ikertzaileentzako izugarrizko ikerketa-esparrua eskaintzen duena.

Ahidus-a (2002).

2021ean hamar disko eta liburuxka bat plazaratu zituen bilduma batek "Charles Cros - Munduko Musikak" Saria jaso zuen: «Anthologie sur l’art des Rrways - Voyage dans l’univers des poètes chanteurs itinérants amazighes».[3]

Ahidouss musika motan batzen dira kantua, erritmoa eta dantza. Aipagarriak dira hor, besteak beste, Izenzaren[4], Amoury Mbarek, Yuba, Amarg fusion, Raïs Tijani talde franko-amaziga (Sousseko raparen eta musikaren fusioa) edo Zahra Hindi abeslaria[5] (Sousseko eta Tuaregeko musiken fusioa).

Amazig jatorriko hitza da Tsangif, “a cappella” esan nahi duena. Normalean, ezteietan emakumeek kantatzeko erabiltzen duten kantu mota da hau; alabaren eta amaren arteko banaketaren mina kantatzen dute.

Rock, pop, rap eta reggae

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rai, rock musika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rai musikak lotura estuagoa du Aljeriarekin nazioarteko musika eszenan, baina Marokok ere eman ditu bere izar propioak, Cheb Mimoun eta Hanino kasu.

Marokoarra da French Montana abeslaria ere, eta nazioarte mailan bere herrialdea ordezkatzen duten RedOne (Nadir Khayat) musikaria ere bada marokoarra.Marokoko erregeak RedOne kondekoratu zuen.

Rapa eta reggaea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rapa eta reggaea nagusi bihurtu dira Marokoko musika garaikidearen eszenan. Muslim, Dizzy DROS eta Dub Afrika bezalako artistek ospea irabazi dute nazioartean. Ezagunak dira Rissala abestiagatik.[6]

Marokoko musika-tresnak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Marokoko musika tresnak saltzen dituen denda bat, Marrakexen.

Marokoko musikaren aniztasuna ohiko instrumentuen aukera zabalarekin ere lotuta dago: Kamanja, Nira, Bendir, qaraqebs, qanoun, tbïla, taarija, Darbouka, guedra eta beste hainbat.

Gainera, duela hamarkada batzuetatik hona, Marokotik ekarritako musika tresna moderno ed o klasikoetako asko edo kontinente ezberdinetatik (Ozeania, Latinoamerika, Afrika, Afrika) etorritako exotikoagoak sartu dira Marokoko musika konposizioetan, eta aberastu egin dituzte. Fenomeno hori indartu egin da fusioarekin.

Egitura-antolamendua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontserbatorioak eta musika eskolak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Rabat-eko Kontserbatorioa
  • Dar Moulay Rachid Rabat Kontserbatorioa
  • Kenitra-ko kontserbatorioa
  • Fez-eko Kontserbatorioa
  • Centre Dar Adyel, Fez-en
  • Casablanca-ko Kontserbatorioa
  • Tetuan-ko Kontserbatorioa
  • Tanger-eko Kontserbatorioa
  • Larache-ko Kontserbatorioa
  • Xauen-ko Kontserbatorioa
  • Ksar el-Kebir-eko Kontserbatorioa
  • Marrakex-eko Kontserbatorioa
  • Meknes-ko Kontserbatorioa
  • Taza-ko Kontserbatorioa
  • Ujda-ko Kontserbatorioa
  • El Jadida-ko Kontserbatorioa
  • Safi-ko Kontserbatorioa
  • Conservatoire Militaire de musique de la Garde Royale
  • Ecole Internationale de Musique et de Danse (EIMD) Casablanca
  • Ecole Internationale de Musique et de Danse (EIMD) Rabat

Sindikatuak eta erakunde profesionalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Marokoko Musika Lanbideen Sindikatua
  • Marokoko Musikako Batzorde Nazionala

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Les jaguar's casablanca. ..
  2. «Azken Bidaldia» EITB (Noiz kontsultatua: 2025-02-18).
  3. Al Bayane, « L’Anthologie sur l’art des Rrways primée en France [archive] », sur www.msn.com, 2021-03-11
  4. Izenzaren
  5. Zahra Hindi
  6. Muslim Feat. Dub Africa. Rissala 22 de enero de 2013.
  • Mohamed Ghali El Fassi, Chants anciens des femmes de Fès, Paris, Seghers, 1967
  • Abbas Al Jirari, Mouachahate Maghribya, Casablanca, Dar an-Nashr, 1973
  • Ahmed Aydoun, Musiques du Maroc, Casablanca, Éditions Eddif, 1992
  • Abdelmajid Fennich, Le Malhoun Al youm (« Le malhoun aujourd’hui »), série d’articles dans le journal Alittihad Al ichtiraki, 2002
  • Ahmed Aydoun, , Rabat, Éditions DTG société nouvelle, coll. « Pentagramme », 2011, 248 p. (ISBN 9789954302354 et 9954302352, OCLC 869887264)
  • Mohamed El Haddaoui, , Casablanca, La Croisée des chemins, 2014, 101 p. (ISBN 9789954104606 et 9954104607, OCLC 88219963)
  • Ahmed Aydoun, La Musique Juive du Maroc = Morocco's Jewish Music. Rabat, Marsam, 2019.
  • Awal, n° 40-41/2009-2010: Tassadit Yacine-Titouh, Créer et transmettre chez les Berbères, Les Editions de la MSH, 2011, 270 p. (ISBN 2735115569 et 9782735115563)

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]