Edukira joan

Marokoko zinema

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marokoko Cla zinema-estudioak.
Hamid Bénani zuzendaria.

Marokon zinema laster hasi zen. Herrialde exotikoa zela eta, Europako zuzendariak laster hasi ziren Marokoko paisaiak eta giroak filmatzen. XX. mendearen azken hamarkadetan berezko ekoizpenak hasi ziren sortzen, zuzendari marokoarren eskutik.

Lehen filma Louis Lumièrek 1897an Ouarzazate herrian, egin zuen, Le chevrier Marocain («Marokoko ahuntzaina»).[1] Garai horretatik 1944ra, atzerriko film asko herrialdean filmatu ziren. 1944an, Marokoko zentro zinematografikoa (CCM) ezarri zen, nazioko zinemaren organo arautzailea.[2] Rabaten ere zinema estudioak ireki zituzten. 1952an, Orson Wellesen Otelo filmak Urrezko Palma irabazi zuen Cannesko Zinemaldian, Marokoko banderaren pean.[3] Sei urte geroago, Mohammed Ousfourrek Marokoko lehen filma sortu zuen, Le fils maudit («Seme mamadrikatua»). 1968an, lehen Mediterraneoko Zinemaldia Tangerren egin zen. Ondoren, 1982an, lehen Zinemaldi Nazionala egin zen Rabaten. 2001ean, Marrakexeko lehen Nazioarteko Zinemaldia (FIFM) ere hiri horretan egin zen.

Marokok 70-90 hamarkadetan zuzendarien lehen belaunaldi ezagutu zuen. Nolabait, estatuko lehen benauldia izan zen.[4] Hauek dira garrantzitsuenak:[5]

  • Hamid Bénani (Wechma, Traces, 1970)
  • Souheil Ben Barka (Les Mille et une Mains, 1974)
  • Moumen Smihi (El Chergui ou le Silence violent, 1975)
  • Ahmed El Maânouni (Alyam, Alyam, 1978; Transes (Al Hal), 1981; Les Cœurs brûlés, 2007)
  • Jilali Ferhati (Poupées de roseau, 1981; La Plage des enfants perdus, 1991)
  • Mustapha Derkaoui (Les Beaux Jours de Shéhérazade, 1982)
  • Farida Benlyazd (Une porte sur le ciel, 1988)
  • Saâd Chraïbi (Chronique d'une vie normale, 1990)
  • Mohamed Abderrahmane Tazi (Badis, 1989; À la recherche du mari de ma femme, 1993)
  • Abdelkader Lagtaâ (Un amour à Casablanca, 1992; La Porte close, 1998)
  • Hakim Noury (Le Marteau et l'Enclume, 1990)
  • Hassan Benjelloun (La Fête des autres, 1990)

Ugari dira; hauek ezagunenak:

  • Zinemaldi Nazionala, Rabaten 1982an sortua.
  • Marrakexeko Nazioarteko Zinemaldia (FIFM), 2001ean sortua.
  • Rabateko Autore Zinemaren Nazioarteko Jaialdia, 1994an sortua.
  • Emakumeen Nazioarteko Zinemaldia, 2004an Salen sortua.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]