Arraia (pilota)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marra (pilota)» orritik birbideratua)

Arraia edo marra da, luzeko pilota jokoetan, bi taldeen joko-eremuak mugatzen dituen ohizko marra (pasamarra) balio gabe utzi eta joko eremua banatzen duen muga berria ezartzen duen behin-behineko marra, baldintza berezi horretan jokatuko da tanto bat. Pilota eremu jakin batean gelditu den puntuak edo alboko marratik irten den puntuak ezartzen du marra berria non kokatuko den. Bote-luzean, laxoan eta errebotean erabiltzen da; ez ordea pasakan, hau ere luzeko jokoa den arren.

Pilota puntu horietan geratu den jokaldi berezi batzuetan ezartzen da arraia, eta ondoren tanto bat jokatzen da muga berri horrekin. Garrantzi berezia du luzeko jokoetan, tanto horiek baitira taldeek jokalekuaren alde edo eremua aldatzeko duten aukera bakarra, baita sakea eskuratzekoa ere. Errebotean, arraiak eremu berezi batean bakarrik egiten dira, eta ez kantxa osoan, bote-luzean eta laxoan bezala.

Frontisaren kontra jokatzen diren modalitate ezagunenetara ohitura dudenentzat, jokoa ulertzen zail egiten die arraiak eta joko eremuaren aldeko borrokak, baina era berean hori ere bada luzeko jokoaren aberastasunetako bat.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]