Edukira joan

Marraluma

Wikipedia, Entziklopedia askea

Marraluma marrazkigintzako tresna bat da, tintaz edo beste marrazki likido batez lerroak marrazteko erabiltzen dena, delineazioan eta marrazketa linealean erabilia izan zen, eta, gero, estilografoak ordezkatu zuen.

Marralumak zabalera desberdineko lerroak marraztea ahalbidetzen du erantsita daukan doikuntza-torlojuaren bidez, eskuarekin luma bezala erregela batean lerro zuzenak marrazteko edo konpasean zirkunferentziak edo zirkunferentzia arkuak marrazteko erabil daiteke.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]