Mars One

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mars One-en logoa

Mars One (euskaraz Marte Bat) proiektu pribatu eta tebisibo bat da Bas Landorp ikertzaile holandarraren eskutik bideratua Marten giza kolonia bat ezartzeko helburuarekin. Jatorrizko plangintza 2018an komunikazio sateliteak bidaltzea eta etapa batzuek igaro ondoren, 2025ean lehenengo gizaki taldea bidaltzea da. Hauek planeta gorrian egonkorki geratuko dira. Hortik aurrera, bi urtetik behin lau astronauten taldeak bidaliko dira.

Proiektua, Gerardus 't Hooft fisikari holandarrak bultzatzen du.

Mars One babesle eta diru-ezarleen bila dabil proiektua telerrealitate antzeko batean bilakatuz. Ikuslegoak aukeratutako astronautak ere nahi dituzte. Ekonomiaren aldetik, lehenengoko astronautak bidaltzea AEB-tako 6.000 milioi dolarretako aurrekontu bat suposatuko duela espero da. Mars One-ek hornitzaile garrantzitsuenak zehaztu ditu, SpaceX haien artean.

Bestalde, zientziaren arloan proiektuaren bideragarritasunaren aurkako kritika ugari jaso izan ditu bakarrik telebistarako proiektu bat dela salatuz.

Marteko atmosfera

Nobiziogaien aukeraketa prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013. urtean hasi ziren telerrealitate honetan parte hartuko zuten partaideen aukeraketa lanak, edozeinek bere burua aurkezku dezakeenez, Mars One-ek spam-ak eta iruzurtiak ekiditzeko 5 eta 75 dolarren arteko sarrera bat ezarri du. Proiektura aurkezteko eskatutako bakarra 18 urtetatik gorakoa izatea da. Gainera, interesatuek bideo bat bidali behar izan zuten aurkezteko zituzten arrazoiak argituz. Berri batean zera azaltzen da: "Konpainiaren arabera, proiektuaren informazioa jasotzeko 45.000 inskribatu dituzte, 10.000 pertsobna jada aurkitzen dira aukeraketa prozesuari buruzko galderaz beteriko e-postako mezuak bidaltzen." Prozesu honek 202.586 aukeragaiekin bukatu zuen uztailan eta 10.000ra murriztu zen kopurua irailean.

Bigarren txanda amaitzerakoan hautagai gehien mantentzen zituzten 10 herrialdeak beheko taulan ikusgai daude.

Nazionalitatea: Totala Bolondres arrak Bolondres emeak
 Ameriketako Estatu Batuak 297 149 148
 Kanada 75 32 43
 India 62 40 22
 Errusia 52 22 30
 Australia 43 23 17
 Txina 40 21 19
 Erresuma Batua 36 17 19
 Espainia 27 18 9
 Hegoafrika 25 20 5
 Brasil 23 11 12

Hirugarren txandan zehar, 2013ko urrian, 10.000 parte-hartzaileetatik, bakarrik 1058 hautagai hartu zituzten. 2014ko maiatza eta azaroaren artean 705tik 664ra murriztu zen kopurua.

The Mars 100[aldatu | aldatu iturburu kodea]

664 hautagaiak banan banan izan ziren elkarrizketatuak. 2015eko otsailaren 16an "The Mars 100"en, Marteko 100en, aukeratuen zerrenda argitaratu zuten. Telebistaratuko duten konpetentzian Martera joateko 6 talde osatuz parte hartuko duten mundu osoko 50 gizon eta 50 emakume. Kontinenteko parte-hartzaileak hurrengokoak dira:

Plangintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Misioaren plangintza hurrengokoa da:

  • 2013: Mundu osoko 200.000 pertsonetik gora egin zuten eskaera buelta gabeko planeta gorrirako bidaia egiteko. Bideo hauek web-orrian jarri ziren. 1058 hautagai aukeratu zituzten elkarrizketetara joateko, baina horietatik 705ek bakarrik jaso zuten onarpen medikua 2014ko maiatzean.
  • 2014: Aukeraketa regionala elkarrizketa horiekin egiten du hasiera.
  • 2015: Otsailaren 16an 100 parte-hartzaileen izenak argira atera zituzten.
  • 2018: Lehenengo komunikazio satelitea ekoiztuko da, horniketa misio bat burutuko da 2,5 jaki tona berraldatutako SpaceX Dragon batean bidaliz eta koloniaren kokalekua zehazteko ilargian erabilitako rover-en antzeko bat bidaliko dute.
  • 2021: Beste sei Dragon bidaliko dira beste rover bat, biziraupen euskarriko bi unitate eta horniketa bi unitaterekin batera.
  • 2022: SpaceX-en Falcon Heavy bat bidaliko dute.
  • 2025: Lehenengoko lau kolonizatzaileak helduko dira.
  • 2027: Bigarren laukotea planeta gorrira helduko da.
  • 2035: Koloniak 20 biztanle lortuko ditu.

Kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zientziaren arloan, proiektuaren bidegarritasuna zalantzatan jartzen da, inbertitutako diru kantitateak ez dira proportzionalak proiektuaren plangintzarekin. Hori dela eta, ez dira Martera iritsiko eta telesai sinple batean geratuko da dena.