Martín Zapaterren erretratua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Martín Zapaterren erretratua
Jatorria
Sortzailea(k)Francisco Goya
Sorrera-urtea1790
IzenburuaRetrato de Martín Zapater
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak82,8 (altuera) × 64,5 (zabalera) cm
Genero artistikoaerretratua
Egile-eskubideakjabetza publiko
Kokapena
LekuaMuseo de Arte de Ponce (en) Itzuli
BildumaMuseo de Arte de Ponce (en) Itzuli

Martín Zapater-ren erretratua (gaztelaniaz: Retrato de Martín Zapater) Francisco de Goyak 1790ean margotu zuen margolana da. Erabili zuen teknika olioa mihise gainean izan zen. Lanaren protagonista Goyaren lagun bat izan zen: Martín Zapater. Egun Puerto Ricoko Ponceko Arte Museoan dago.

Martín Zapater[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martin Zapater (1747-1800) Aragoiko merkatari aberatsa zen, Ilustrazioarekin lotutako arteen eta mugimenduen mezenas. Goyaren lagun mina zen, txikitatik ezagutzen zuten elkar, eta biak Zaragozako Pía Orden de San Antonio eskolan izan ziren. Urte askotan zehar korrespondentzia ugari trukatu zuten; dokumentu horiek gaur egun margolariari buruzko ezagutza iturri ederra da. Goyak birritan erretratatu zuen laguna, 1790ean eta 1797an.[1][2][3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goya 1790eko urrian hasi zen erretratu horretan lanean, Zaragozan, eta urte bereko abenduan amaitu zuen. Margolana Zapaterrena izan zen, eta hil zenean haren iloba Francisco Zapater y Gómezek (Zapater ez zen inoiz ezkondu) jaso zuen. XX. mendearen hasieran, Durant-Ruelen Parisko bildumetakoa zen, Peter Brown Arrella Widener-en Filadelfiako bildumara eta, ondoren, Luganoko Thyssen-Bornemisza museora igaro aurretik. Hagako Cramer galerian gordailuan egon zen, gero Londresko bilduma pribatu batean, eta, azkenik, Puerto Ricoko Ponceko Arte Museora igaro zen.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1790eko erretratu honek bere xumetasuna eta baliabideen ekonomia ditu ezaugarri. Zapater gorputz erdiz agertzen da hondo neutro beltz baten gainean, aulki batean eserita. Mahai gainean paper batzuk ditu, non idatzita dagoen: "Mi amigo Martín Zapater. Con/el/mayor/trabajo/te ha hecho/el/retrato,/Goya,/1790. "

Botoi handiak zituen lebita urdin bat, zetazko txaleko gris berdexka eta farfailezko gorbata jazten ditu. Haren aurpegiak garai horretan izan zuen gaixotasun baten berri ematen du.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]