Mart Saar
Mart Saar | |
---|---|
![]() (1932) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Hüpassaare (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Tallinn, 1963ko urriaren 28a (81 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | San Petersburgoko Musika Kontserbatorioa |
Hizkuntzak | estoniera |
Irakaslea(k) | Nikolai Rimski-Korsakov Anatoly Lyadov (en) ![]() Louis Homilius (en) ![]() |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, organista, pedagogoa, folklorista eta piano-jotzailea |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Musika instrumentua | organoa |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Mart Saar (Hüpassaare, Viljandi kreis, 1882ko irailaren 28agreg./irailaren 15ajul. – Tallinn, 1963ko urriaren 28a) estoniar musikagilea, organo-jotzailea eta abesti herrikoien biltzailea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mart Saar Hüpassaare landetxean jaio zen[1][2] (gaur egun Põhja-Sakala landa-udalerriko Karjasoo herrixka). Ann Saar (Kimmel) eta Mihkel Saar basozainaren seme zaharrena zen. Arreba bat eta bi anaia zituen: Anna (1885-1968), Hans (1895-1979) eta Jaan (1897-1898). Kaansoo herriko eskolan[3][4] eta Suure-Jaani parrokiako eskolan ikasi zuen[5]. Suure-Jaanin irakasten zion musika-irakaslea Joosep Kapp izan zen, Artur Kapp musikagile ospetsuaren aita.[1][3][6] Musika notak Andreas Erlemannen Musika öppetus liburuari esker ikasi zituen.[7]
1899-1901 urteetan Põltsamaan jarraitu zituen ikasketak. Han estonierazko literatura modu sakonagoan ezagutu zuen eta errusiera ikasi zuen, baina ez zituen ikasketak amaitu.[8]
Ibilbide profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1901ean San Petersburgoko Musika Kontserbatorioan sartu zen,[1] eta han Louis Homiliusen zuzendaritzapean ikasi zuen. Urtebete geroago, organoa jotzeaz gain, konposizioa ikasten hasi zen Anatoli Liadov eta Nikolai Rimski-Korsakoven eskutik. Azterketetan lortutako emaitza onak zirela eta, lehen urtean matrikularen deskontua jaso zuen eta hurrengo urteetan doan ikasi zuen.[9] Dena den arren, San Petersburgon eman zituen urteetan zailtasun ekonomiko handiak izan zituen.[10]
Udako bi denboralditan zehar, Saarrek Estoniako abesti herrikoiak bildu zituen: 1904an Vändran eta 1907an Suure-Jaaninn, Hans Sijmerrekin batera.[11] San Petersburgon geratzen zen bitartean, Artur Nikisch, Josef Hofmann, Oskar Fried, Aleksandr Ziloti, Alexander Nikolaievitx Scriabin, Nikolai Medtner eta Leonid Sobinov bezalako musikarien kontzertuak bisitatu zituen.[12] 1908an kontserbatorioan graduatu zen zilarrezko dominarekin.[13]
1909tik 1911ra, San Petersburg eta Tarturen artean bizi izan zen, Anatoli Liadovekin konposizio ikasketak jarraituz. San Petersburgon, Chopin, Grieg, Debussy eta Scriabin bezalako musikagile ospetsuen sormena ezagutu zuen.[14]
Lehen Mundu Gerran, denbora batezmusika irakasle lanetan aritu zen Tartuko irakasleen eskolan. Gainera, 1919an ireki berri zen Tartu Goi Mailako Musika Eskolan irakasten hasi zen. Aldi berean, gero eta denbora gehiago eman zion musika konposatzeari.[15] 1921erako, 300 musika-lan inguru sortu zituen. Urte bereko udan, Tartuko bere etxean sua piztu zen, pianorako 70 pieza baino gehiago, abesbatzarako 50 abesti baino gehiago, bakarkako 40 bat abesti eta lan teorikoen eskuizkribuak suntsitu zituena. Handik gutxira, Saar Tallinnera joan zen bizitzera.[16]
Tallinnen eta batez ere Hüpassaaren, non udak ematen zituen,[17] musikagintzan zentratu zen. Bere abesbatzarako abestiak gero eta ezagunagoak izan ziren, baina pianoko piezak eta bakarkako abestiak oraindik gutxitan interpretatzen ziren. Entzule gazteek nahiko interes handia erakusten zuten Saarren lanarekiko.[16]
1928-1929 urteetan, Saarrek Muusikaleht aldizkaria editatu zuen.[18]
1943an, Tallinngo Kontserbatorioan hasi zen lanean, eta lau urte geroago irakasle katedradun izendatu zuten. Garai hartan Hypassaaren urte osoa ematen zuen, eta Tallinnera astean behin bakarrik etortzen zen lanera. Bere ikasleen artean, Ester Mägi, Jaan Rääts, Harri Otsa, Arne Oit eta Valter Ojakäär izan ziren, besteak beste. Urte horietan, bakarkako abestiak moldatu zituen batez ere (Kolhoosi lõikuspidu, Sookuivatajate laul, Tööeesrindlaste laul).[19][20]
1956an lan guztia utzi behar izan zuen osasun arazoak zirela eta.[21] Neurri batean sendatu zenean, musika moldatzen jarraitu zuen. Ehun obra baino gehiago moldatu zituen mota guztietako abesbatzetarako, baita bakarkako abestiak ere. Azken urteetan, bere soinu-hizkuntza oso sinplea izan zen.[22]
Mart Saar Tallinnen hil zen 1963ko urriaren 28an, eta azaroaren 3an lurperatu zuten Suure-Jaaniko hilerrian.[23] Bere hilobia monumentu historikoa da.[24]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1915eko abuztuan, Fritz Paalmann irakaslearen alaba zen Elise Paalmannekin ezkondu zen. Ezkontza horretan bi seme-alaba izan zituen: Heli (1917-1975) eta Ülo (1927-1945).[25] 1937an Elise Estatu Batuetara joan zen bizitzera, eta senar-emazteak dibortizatu ziren, Saarrek ez baitzuen Estonia utzi nahi. 1943an Magda Elisabeth Takkekin ezkondu zen, eta harekin Tuuli alaba izan zuen.[26][27]
Lan hautatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abesbatza mistorako abestiak
- Hoia vahest aken lahti (1904, Anna Haavaren poeman oinarritua)[28]
- Mis on luule paljalt sõnas? (1904, Anna Haavaren poeman oinarritua)[29]
- Põhjavaim (1910, Marie Heibergen poeman oinarritua)[30]
- Allik (1913, Karl Eduard Sööten poeman oinarritua)[31]
- Laulu mõju (1918)[32]
- Miks sa nutad, tammekene? (1930, Juhan Aavikuleren poeman oinarritua)[33]
- Kõver kuuseke (1931, Eduard Wöhrmannen poeman oinarritua)[34]
- Hommik (1940, Aadu Sääritsen poeman oinarritua)[35]
- Oh, kodumaa! (Anna Haavaren poeman oinarritua)[36]
- Mälestus (Karl Eduard Sööten poeman oinarritua)[37]
- Hümn tööle (Kaarel Korsenen poeman oinarritua)[38]
- Laul kodumaale (Tuudur Vettiken poeman oinarritua)[39]
- Vastsetel põldudel (Peeter Pähkelen poeman oinarritua)[40]
- Gizonezkoen abesbatzarako abestiak
- Seitse sammeldunud sängi (1919, Friedrich Reinhold Kreutzwalden Kalevipoeg poema epikoan oinarritua)[41]
- Küll ma laulaks (1933, abesti herrikoia)[42]
- Päikesele (1936, Mihkel Veskeren poeman oinarritua)[43]
- Emakumezkoen abesbatzarako abestiak
- Bakarkako abestiak
- Mis see oli? (1908, Karl Eduard Sööten poeman oinarritua)[46]
- Pisikene naine (1911, abesti herrikoia, Jakob Hurten Vana Kannel bildumakoa)[47]
- Eide õpetus hauast (1913, abesti herrikoia)[48]
- Lauliku talveüksindus (1924, Juhan Liiven poeman oinarritua)[49]
- Külviajal (1948, Paul Viidingen poeman oinarritua)[50]
- Kodumaa pilkude ees (1951, Manivald Kesamaaren poeman oinarritua)[51]
- Üks suu (1950eko hamarkada, Juhan Liiven poeman oinarritua)[52]
- Süö, meie karja (1962)[53]
- Kari koju (1962, abesti herrikoia)[54]
- Tuulisel rannal (1962, Juhan Sütisteren poeman oinarritua)[55]
- Üks ainus kord (Anna Haavaren poeman oinarritua)[56]
- Kadunud ingel (Karl Eduard Sööten poeman oinarritua)[57]
- Veel pole kadunud kõik (Karl Eduard Sööten poeman oinarritua)[58]
- Tantsides (abesti herrikoia, Jakob Hurten Vana Kannel bildumakoa)[59]
- Pulmalaul (abesti herrikoia)[60]
- Must lind
- Pianorako lanak
- Sümfooniline poeem[61]
- 20 Rahvaviisi
- Eesti Süidid
- Prelüüd ja Fuuga G-duur
- Humoresk
- Skizze
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1945: Estoniako Sobietar Errepublika Sozialistako meritu oneko arte langilea
- 1952: Estoniako Sobietar Errepublika Sozialistako Herri Artista
- 1956ko abenduaren 30a: Lanaren Bandera Gorriaren Ordena
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Estonieraz) «Mart Saar. 70 aastane» Meie kodu (Sydney, NSW): 2. 1952-10-02.
- ↑ (Estonieraz) Leichter, Karl. (1964). Mart Saar. Tallinn: Eesti Riiklik Kirjastus, 9 or..
- ↑ a b (Estonieraz) Leichter, Karl. (1964). Mart Saar. Tallinn: Eesti Riiklik Kirjastus, 12 or..
- ↑ (Estonieraz) Rumessen, Vardo. (1973). Mart Saar sõnas ja pildis. Tallinn: Eesti Raamat, 57-60 or..
- ↑ (Estonieraz) Leichter, Karl. (1964). Mart Saar. Tallinn: Eesti Riiklik Kirjastus, 13 or..
- ↑ (Estonieraz) Rumessen, Vardo. (1973). Mart Saar sõnas ja pildis. Tallinn: Eesti Raamat, 61-62 or..
- ↑ (Estonieraz) Leichter, Karl. (1964). Mart Saar. Tallinn: Eesti Riiklik Kirjastus, 11 or..
- ↑ (Estonieraz) Leichter, Karl. (1964). Mart Saar. Tallinn: Eesti Riiklik Kirjastus, 15-16 or..
- ↑ (Estonieraz) Leichter, Karl. (1964). Mart Saar. Tallinn: Eesti Riiklik Kirjastus, 18 or..
- ↑ (Estonieraz) Rumessen, Vardo. (1973). Mart Saar sõnas ja pildis. Tallinn: Eesti Raamat, 109-110 or..
- ↑ (Estonieraz) Rumessen, Vardo. (1973). Mart Saar sõnas ja pildis. Tallinn: Eesti Raamat, 95-96 or..
- ↑ (Estonieraz) Mart Saar: Fotokroonika elust ja loomingust. Tallinn: Eesti raamat (argitaratze data: 1983), 5 or..
- ↑ (Estonieraz) Leichter, Karl. (1964). Mart Saar. Tallinn: Eesti Riiklik Kirjastus, 21 or..
- ↑ (Estonieraz) Leichter, Karl. (1964). Mart Saar. Tallinn: Eesti Riiklik Kirjastus, 41 or..
- ↑ (Estonieraz) Leichter, Karl. (1964). Mart Saar. Tallinn: Eesti Riiklik Kirjastus, 51 or..
- ↑ a b (Estonieraz) Leichter, Karl. (1964). Mart Saar. Tallinn: Eesti Riiklik Kirjastus, 60-61 or..
- ↑ (Estonieraz) Leichter, Karl. (1964). Mart Saar. Tallinn: Eesti Riiklik Kirjastus, 68 or..
- ↑ (Estonieraz) Leichter, Karl. (1964). Mart Saar. Tallinn: Eesti Riiklik Kirjastus, 105 or..
- ↑ (Estonieraz) Leichter, Karl. (1964). Mart Saar. Tallinn: Eesti Riiklik Kirjastus, 112-113 or..
- ↑ (Estonieraz) Mart Saar: Fotokroonika elust ja loomingust. Tallinn: Eesti raamat (argitaratze data: 1983), 8-9 or..
- ↑ (Estonieraz) Rumessen, Vardo. (1973). Mart Saar sõnas ja pildis. Tallinn: Eesti Raamat, 92 or..
- ↑ (Estonieraz) Leichter, Karl. (1964). Mart Saar. Tallinn: Eesti Riiklik Kirjastus, 117-118 or..
- ↑ (Estonieraz) Leichter, Karl. (1964). Mart Saar. Tallinn: Eesti Riiklik Kirjastus, 121 or..
- ↑ (Estonieraz) «8446 Mart Saare (1882-1963) haud» Kultuurimälestiste register (kontsulta data: 2025-04-04).
- ↑ (Estonieraz) Mart Saar: Fotokroonika elust ja loomingust. Tallinn: Eesti raamat (argitaratze data: 1983), 6-7 or..
- ↑ (Estonieraz) «Helilooja tütar kaalub Hüpassaare maja riigilt tagasiküsimist» Postimees 2002-09-07 (kontsulta data: 2025-04-04).
- ↑ (Estonieraz) Mart Saar: Fotokroonika elust ja loomingust. Tallinn: Eesti raamat (argitaratze data: 1983), 8 or..
- ↑ (Estonieraz) «Hoia vahest aken lahti» Käsikirjade andmebaas (Eesti Muusika Infokeskus) (kontsulta data: 2025-04-11).
- ↑ (Estonieraz) «Mis on luule paljalt sõnas?» Käsikirjade andmebaas (Eesti Muusika Infokeskus) (kontsulta data: 2025-04-11).
- ↑ (Estonieraz) «Põhjavaim» Käsikirjade andmebaas (Eesti Muusika Infokeskus) (kontsulta data: 2025-04-05).
- ↑ (Estonieraz) «Allik» Käsikirjade andmebaas (Eesti Muusika Infokeskus) (kontsulta data: 2025-04-05).
- ↑ (Estonieraz) «Laulu mõju» Käsikirjade andmebaas (Eesti Muusika Infokeskus) (kontsulta data: 2025-04-05).
- ↑ (Estonieraz) «Miks sa nutad, tammekene?» Käsikirjade andmebaas (Eesti Muusika Infokeskus) (kontsulta data: 2025-04-05).
- ↑ (Estonieraz) «Kõver kuuseke» Käsikirjade andmebaas (Eesti Muusika Infokeskus) (kontsulta data: 2025-04-05).
- ↑ (Estonieraz) «Hommik» Käsikirjade andmebaas (Eesti Muusika Infokeskus) (kontsulta data: 2025-04-05).
- ↑ (Estonieraz) «Oh, kodumaa!» Käsikirjade andmebaas (Eesti Muusika Infokeskus) (kontsulta data: 2025-04-05).
- ↑ (Estonieraz) «Mälestus» Käsikirjade andmebaas (Eesti Muusika Infokeskus) (kontsulta data: 2025-04-05).
- ↑ (Estonieraz) «Hümn tööle» Käsikirjade andmebaas (Eesti Muusika Infokeskus) (kontsulta data: 2025-04-05).
- ↑ (Estonieraz) «Laul kodumaale» Käsikirjade andmebaas (Eesti Muusika Infokeskus) (kontsulta data: 2025-04-05).
- ↑ (Estonieraz) «Vastsetel põldudel» Käsikirjade andmebaas (Eesti Muusika Infokeskus) (kontsulta data: 2025-04-05).
- ↑ (Estonieraz) «Seitse sammeldunud sängi» Käsikirjade andmebaas (Eesti Muusika Infokeskus) (kontsulta data: 2025-04-05).
- ↑ (Estonieraz) «Küll ma laulaks» Käsikirjade andmebaas (Eesti Muusika Infokeskus) (kontsulta data: 2025-04-05).
- ↑ (Estonieraz) «Päikesele» Käsikirjade andmebaas (Eesti Muusika Infokeskus) (kontsulta data: 2025-04-05).
- ↑ (Estonieraz) «Päikesele» Käsikirjade andmebaas (Eesti Muusika Infokeskus) (kontsulta data: 2025-04-05).
- ↑ (Estonieraz) «Unustamatu laul» Käsikirjade andmebaas (Eesti Muusika Infokeskus) (kontsulta data: 2025-04-05).
- ↑ (Estonieraz) «Mis see oli?» Käsikirjade andmebaas (Eesti Muusika Infokeskus) (kontsulta data: 2025-04-05).
- ↑ (Estonieraz) «Pisikene naine» Käsikirjade andmebaas (Eesti Muusika Infokeskus) (kontsulta data: 2025-04-05).
- ↑ (Estonieraz) «Eide õpetus hauast» Käsikirjade andmebaas (Eesti Muusika Infokeskus) (kontsulta data: 2025-04-05).
- ↑ (Estonieraz) «Lauliku talveüksindus» Käsikirjade andmebaas (Eesti Muusika Infokeskus) (kontsulta data: 2025-04-05).
- ↑ (Estonieraz) «Külviajal» Käsikirjade andmebaas (Eesti Muusika Infokeskus) (kontsulta data: 2025-04-05).
- ↑ (Estonieraz) «Kodumaa pilkude ees» Käsikirjade andmebaas (Eesti Muusika Infokeskus) (kontsulta data: 2025-04-05).
- ↑ (Estonieraz) «Üks suu» Käsikirjade andmebaas (Eesti Muusika Infokeskus) (kontsulta data: 2025-04-05).
- ↑ (Estonieraz) «Süö, meie karja» Käsikirjade andmebaas (Eesti Muusika Infokeskus) (kontsulta data: 2025-04-05).
- ↑ (Estonieraz) «Kari koju» Käsikirjade andmebaas (Eesti Muusika Infokeskus) (kontsulta data: 2025-04-05).
- ↑ (Estonieraz) «Tuulisel rannal» Käsikirjade andmebaas (Eesti Muusika Infokeskus) (kontsulta data: 2025-04-05).
- ↑ (Estonieraz) «Üks ainus kord» Käsikirjade andmebaas (Eesti Muusika Infokeskus) (kontsulta data: 2025-04-05).
- ↑ (Estonieraz) «Kadunud ingel» Käsikirjade andmebaas (Eesti Muusika Infokeskus) (kontsulta data: 2025-04-05).
- ↑ (Estonieraz) «Veel pole kadunud kõik» Käsikirjade andmebaas (Eesti Muusika Infokeskus) (kontsulta data: 2025-04-05).
- ↑ (Estonieraz) «Tantsides» Käsikirjade andmebaas (Eesti Muusika Infokeskus) (kontsulta data: 2025-04-05).
- ↑ (Estonieraz) «Pulmalaul» Käsikirjade andmebaas (Eesti Muusika Infokeskus) (kontsulta data: 2025-04-05).
- ↑ (Estonieraz) «Sümfooniline poeem» Käsikirjade andmebaas (Eesti Muusika Infokeskus) (kontsulta data: 2025-04-05).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1882ko jaiotzak
- 1963ko heriotzak
- Estoniako musikagileak
- Sobietar Batasuneko musikagileak
- XX. mendeko musikagileak
- Musika klasikoko musikagileak
- Estoniako organistak
- Piano-jotzaileak
- Estoniako folkloristak
- Estoniako irakasleak
- Musika-irakasleak
- San Petersburgoko Musika Kontserbatorioko ikasleak
- Tallinnen hildakoak