Marta Díaz García
| Marta Díaz García | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Marta Díaz |
| Jaiotza | Sevilla, 2000ko urriaren 30a (25 urte) |
| Herrialdea | |
| Familia | |
| Bikotekidea(k) | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | pertsona ospetsua, enpresaburua, modeloa, youtuberra eta influencerra |
Marta Díaz García (Sevilla, Andaluzia, 2000ko urriaren 30a) Interneteko ospetsua, enpresaburua eta modeloa da.[1][2][3] 2023an La vida de Marta Díaz dokuseriearen protagonista izan zen Prime Videon.[4][5]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marta Diaz Sevillan jaio zen, baina txikitatik Madrilen bizi izan da. David Diaz (1997) youtuberraren ahizpa gazteena da. Nebak AlphaSniper97 izenez da ezaguna, eta ia bost milioi harpidedun ditu bideoen plataforman (YouTube).[2] Hain zuzen ere, bere nebaren kanalaren bidez eman zen ezagutzera, eta noizean behin agertzen zen, TheGrefgekin batera. Txikitatik zaldiketa praktikatu izan du, doma lehiaketetan parte hartuz. 2018 urtean Batxilergoa bukatu eta Selektibitateko probak egin zituen.[6]
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Selektibitatea amaitzean erabaki zuen ikasketak utzi eta profesionalki sare sozialetan edukia sortzen aritzea, bereziki YouTuben eta TikTok-en.[6] 2019an Todo lo que nunca te dije liburua kaleratu zuen Libros Kupula argitaletxearekin.[7]
2023ko urrian estreinatu zen La vida de Marta Díaz en Prime Video, Mediaset Españak Producciones Mandarinarekin elkarlanean ekoitzitako dokuserie bat.[4] 2024 urteko urtarrilean, El desafío saioaren laugarren denboraldiko lehiakideetako bat izan zen, Antena 3en emana, ikus-entzule gehien zuen ordutegian.[8]
2019tik 2023ra bitartean, harreman sentimentala izan zuen Sergio Reguilon futbolariarekin, Sevilla FC taldeko jokalaria, geroago Tottenham eta Atletico Madril taldean aritu zena.[2]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Todo lo que nunca te dije (euskaraz: Inoiz esan ez nizun guztia) (2019)[7]
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ hola.com. (Txantiloi:Fecha). El fiestón de cumpleaños de Marta Díaz rodeada de 'influencers', bailando y haciéndose tatuajes. .
- 1 2 3 elmundo.es. (Txantiloi:Fecha). Quién es Marta Díaz, la influencer que llevaba cuatro años con el jugador del Tottenham Hotspur F. C., Sergio Reguilón. .
- ↑ 20 minutos.es. (Txantiloi:Fecha). Así fueron los comienzos de la 'influencer' Marta Díaz en las redes sociales: del canal de su hermano a 'tiktoker' de éxito. .
- 1 2 divinity.es. (Txantiloi:Fecha). 'La vida de Marta Díaz', entre lo más visto de Prime Video en España desde su estreno. .
- ↑ mundodeportivo.com. (Txantiloi:Fecha). Marta Díaz llega a Prime Video con su nueva docuserie 'La vida de Marta Díaz'. .
- 1 2 planetadelibros.com. (Txantiloi:Fecha). Libros juveniles - Todo lo que nunca te dije. .
- 1 2 elespanol.com. (Txantiloi:Fecha). Tres libros de youtubers imprescindibles para leer este verano. .
- ↑ antena3.com. (Txantiloi:Fecha). Marta Díaz, concursante de la cuarta temporada de El desafío. .
- ↑ europafm.com. (Txantiloi:Fecha). Marta Díaz: el odio en redes, su año más doloroso, su amistad con Ana Mena y su relación con Sergio Reguilón. .
- ↑ elconfidencial.com. (Txantiloi:Fecha). Premios Ídolo 2023: los 'influencers' ganadores, en directo. .