Marta González Gómez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marta González Gómez
Bizitza
Jaiotza1961eko maiatzaren 13a
HeriotzaEl Salvador1990eko abenduaren 24a (29 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Jarduerak
JarduerakFMLNa eta medikua

Marta González Gómez (Bilbo, 1961eko maiatzaren 13a - Nejapan, Santa Ana, El Salvador, 1990eko abenduaren 24a) Bilboko medikua eta FMLN taldeko kidea izan zen, El Salvador-eko armadaren eraso batean eraila.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbon jaio zen 1961ean. Lehenengo ikasketak Indautxuko Carmelitas de la Caridad ikastetxean egin zituen, 1977ra arte, familiarekin Madrilera joan zenean. Batxilergoa eta UBI bukatu zuenean, medikuntza ikasi zuen Madrileko Unibertsitate Autonomoan, Niño Jesús eta La Princesa ospitaleetan praktikak eginez.[1] 1987tik 1988ko abendura arte Nikaraguan egon zen Estelíko ospitale batean lan egiten eta gero hainbat medikuntza ekintzetan parte hartzen (txertoak eta prestakuntza besteak beste)[2].

1989 Madrilera bueltatu zen eta Erdi Ameriketako erakunde batzuekin kolaboratzen eta bere burua hainbat gaitan prestatzen egon zen bertan, 1990ean El Salvadoreko Gerra Zibilera joan arte. Han, Asociación Salvadoreña Promotora de la Salud-en mediku aritu zen eta azaroan, FMLN-ean sartu zen internazionalista "Begoña" goitizenarekin, Begoña García Arandigoyen-en omenez, zeinak hilabete batzuk arinago paramilitarrek bahitua eta erahila izan zen.[3]

El Salvadorreko armadak Frente Farabundo Martí de Liberación Nacional (FMLN) delakoari egin zion erasoan bizia galdu zuen Bilboko medikuak, 29 urte zituela. Gabon gaua igarotzen ari zirenean Adelaida herrizkan, Nejapa udalerrian (El Salitre kantoian), populazio zibilarekin batera eta, su-etena adostu bazuten ere, El Salvadorreko armadak erasotu egin zituen. Espainiako enbaxadak heriotzaren berri eman zuen 1991ko urtarrilaren 10ean eta senitartekoen eskariz gorputzaren errepatriazioan lagundu zuen.[4][5][6][7][8] Derioko hilerrian lurperatu zuten familiako panteoian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Gómez Rodrigo, Carmen. (1992). A Marta. Madrid ISBN 84-604-5130-5..
  2. Dos pueblos a los que amar, un mundo por el que luchar. , 61-62 or. (Noiz kontsultatua: 06-06-2023).
  3. (Portugesez) «UCB - Homenagem das mulheres comunistas do mundo à Marta González Gómez» UCB - Unidade Comunista Brasileira 2021-03-11 (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).
  4. (Gaztelaniaz) EFE. (1991-01-15). «Una española muere en El Salvador en un ataque militar a posiciones del FMLN» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).
  5. (Gaztelaniaz) Director, Cartas al. (1991-02-18). «Impunidad en El Salvador» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).
  6. (Gaztelaniaz) República/Efe. (2017-09-11). «Trece cooperantes españoles asesinados desde 1990» Republica.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).
  7. Compañera Internacionalista, del País Vasco, Marta González Goméz (Begoña) + video. (argitaratze data: 26-12-2022).
  8. Marta Gónzalez sendagile bilbotar internazionalista hil zuen El Salvadorreko armadak. Argia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]