Edukira joan

Marta Zabaleta Barandiaran

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marta Zabaleta
Marta Zabaleta
Marta Zabaleta, Japoniako kontzertu batean.
Datu pertsonalak
Izen osoa Marta Zabaleta Barandiaran
Jaio 1965eko ekainaren 16a
Legazpi, Gipuzkoa

Marta Zabaleta Barandiaran (Legazpi, Gipuzkoa, 1965eko ekainaren 16a) pianista da. Gaur egun, Musikenen lan egiten du, irakasle. Bartzelonako Marshall akademiako zuzendaria izan zen 12 urtez;[1] akademia hartan bertan, lehenago ikasle izan zen.[2] Kontzertuak ematen aritu da hainbat urtez munduan zehar,[3] eta zenbait disko argitaratu ditu.[4]

Legazpin (Gipuzkoa) jaioa, goiz hasi zituen piano ikasketak Legazpiko piano-akademia bakarrean. Txikitatik deigarria zen Zabaletaren erraztasuna, nahiz eta garai hartan ezkertia izateak eragozpenak ekarri zizkion. Gero, Donostiara joan zen piano ikasketak osatzera, eta 16 urte zituela bukatu zituen, bere promozioko lehenengoa izanik. Bere jakintzak finkatzeko, Europako beste kontserbatorio batzuetara joan zen, hala nola Parisko Kontserbatoriora, Madrilgo Reina Sofía eskolara eta Bartzelonako Marshall akademiara. Ikastetxe haietan pianista famatuak izan zituen irakasle, besteak beste D. Merlet, D. Bashkirov eta Alicia de Larrocha.[2] Alicia de Larrocharen heriotzaren ondoren, disko bat argitaratu zuen beste musikari batzuekin, omenalditzat.[5]

Bere jardunbidean zehar hainbat kontzertutan parte hartu du. Bakarlari aritu da zenbait orkestratan; ezagunena, RTVEko orkestran, baina baita ere beste talde nabarmen batzuetan ere, hala nola Londresko Orkestra Sinfonikoan eta Berlingo Orkestra Sinfonikoan. Aipagarria da Carnegie Hallekoa ere, non Asier Polorekin lan egin zuen, eta elkar ezagutu ondoren hainbat disko argitaratu zituzten batera.[2]

Bere ibilbidean zehar, Marta Zabaletak hainbat sari jaso ditu nazioartean, hala nola Paloma O'Shea lehiaketan (Santander), Jaengo Piano Sariketan eta Darmstadteko Chopin Lehiaketan.[6]

  • 1912-2002 Colección de compositores vascos, Vol. V (2001).[7]
  • Orquesta Sinfónica de RTVE (2005).[8]
  • Debussy, Hindemith, Villa-Rojo, Martinu, Erkoreka, Rueda, Piazzola (2008).[9]
  • La obra para piano, I y II (2012).[10]
  • Cuartetos de cuerda 1y5 / Sonata para violín y piano (2015).[11]
  • Pecados de juventud (2016).[12]
  • Goyescas y El Pelele (2016).[13]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Academia Marshall» Move Your Fingers.
  2. a b c (Gaztelaniaz) «Proyectos educativos» Marta Zabaleta (Noiz kontsultatua: 2024-09-09).
  3. (Gaztelaniaz) «Eventos» Marta Zabaleta (Noiz kontsultatua: 2024-09-09).
  4. (Gaztelaniaz) «Discografía» Marta Zabaleta (Noiz kontsultatua: 2024-09-09).
  5. (Gaztelaniaz) «Alicia de Larrocha» Marta Zabaleta (Noiz kontsultatua: 2024-09-09).
  6. (Gaztelaniaz) «Marta Zabaleta» escuelasuperiordemusicareinasofia.es (Escuela Superior de Música Reina Sofía) (Noiz kontsultatua: 2025-04-01).
  7. (Gaztelaniaz) «Francisco Escudero 1912-2002» Marta Zabaleta (Noiz kontsultatua: 2024-09-09).
  8. (Gaztelaniaz) «Ángel Martín Pompey (1902-2001)» Marta Zabaleta (Noiz kontsultatua: 2024-09-09).
  9. (Gaztelaniaz) «Marta Zabaleta, piano / Asier Polo, Celo» Marta Zabaleta (Noiz kontsultatua: 2024-09-09).
  10. (Gaztelaniaz) «Joaquín Rodrigo» Marta Zabaleta (Noiz kontsultatua: 2024-09-09).
  11. (Gaztelaniaz) «Andrés Isasi» Marta Zabaleta (Noiz kontsultatua: 2024-09-09).
  12. (Gaztelaniaz) «Alicia de Larrocha» Marta Zabaleta (Noiz kontsultatua: 2024-09-09).
  13. (Gaztelaniaz) «Enric Granados» Marta Zabaleta (Noiz kontsultatua: 2024-09-09).