Martin (1. denboraldia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Martin (1. denboraldia)
Jatorria
Jatorrizko hizkuntzaeuskara
Jatorrizko herrialdeaEuskal Herria
Atalak13
Ezaugarriak
TelesailaMartin
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Fernando Bernués
Lurdes Bañuelos
Eneko Olasagasti
Carlos Zabala



Gidoigilea(k)Carlos Zabala
Kike Diaz de Rada
Lurdes Bañuelos
Mireia Gabilondo
Patxo Telleria
Nagore Aranburu





Antzezlea(k)
Ekoizpena
Ekoizle eragileaMikel Lejarza Ortiz
Eneko Olasagasti
Patxi Alonso
Fernando Bernués
Emanaldia
Jatorrizko igorleaETB1 Spain.svg ETB 1
Hasiera-data2003ko irailaren 24a
Amaiera-data2003ko abenduaren 24a

Martin umorezko telesailaren 1. denboraldia 2003ko irailaren 24a eta abenduaren 24a bitartean emititu zen ETB 1en. Atal berriak asteazkenetan emititzen ziren, iluntzeko 22ː30etan. Lehen denboraldia 13 atalez osatua dago. Tentazioa ekoiztetxearen jatorrizko ideian oinarritua eta Globomediak ekoitzia, Mikel Lejarza, Eneko Olasagasti, Patxi Alonso eta Fernando Bernues izan ziren produkzio eragileak. Grabaketak 2003ko udan zehar egin ziren ETBren Miramongo estudioetan. Denboraldiaren 13 atalak DVDan salgai jarri zituen EITBk, 2. denboraldiko atalekin batera.

Aktoreak eta pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarraian aktore nagusiak (denboraldiaren hasierako kredituetan agertzen direnak), errepikakorrak (denboraldiko atal batean baino gehiagotan agertzen direnak) eta gonbidatuak (denborladiko atal bakarrean agertzen direnak) bereizten dira. Gonbidatuei dagokienez hainbat pertsona famatu agertu ziren, gehienak beren burua antzezten. Kolaborazio berezi hauen artean nabarmentzekoa da Anne Igartibururena Joanaren paperean. Halaber Patxo Telleria eta Carlos Zabalak cameo bana izan zuten telesailerako euren gidoilari eta zuzendari debuta egin zuten ataletan, hurrenez hurren.

Nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errepikakorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gonbidatu bereziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gonbidatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenb.
(guzt.)
Zenb.
(denb.)
Izenburua Zuzendaria Gidoilaria(k) Emisio data Ikusleak Audientzia
11«Bartzelona» Fernando BernuesCarlos Zabala2003ko irailaren 24a

Martin eta Martak Bartzelonan asteburu erromantiko bat igarotzeko asmoa dute Martinek Hirutxulo Irratirako Bartzelona eta Errealaren arteko partidaren jarraipena egin behar duela aprobetxatuz, baina azken orduan Janis alaba batzen zaie, Maider alaba derrigortuta eramatea erabakitzen dute eta Mari Koro amona Bartzelonan elkartzen da eurekin. Bartzelonatik bueltan, Mari Korok Maiderrek gaua atezain batekin pasa zuela esaten dio Martari, eta Martinek Errealeko Sander Westerveld atezaina dela uste du. Hori dela eta irratirako elkarrizketa bat programatzen du harekin, baina Zubietatik zuzenean ari dela Maiderrek deitzen du eta gaua hoteleko atezainarekin igaro zuela argitzen du. 

22«Tabakoa» Fernando BernuesCarlos Zabala2003

Inaxiok lantokian erretzeko debekua jakinarazten die Maria eta Martini. Mariak oso era txarrean hartzen du, eta Martinek hasieran hainbesterako ez dela esan arrean azkenean zailtasunak ditu erretzeari uzteko eta akupunturara jo behar du. Mari Koro Zinemaldia dela eta Peñiscolatik Donostirara etorriko denez Maiderrek ganbaran lo egiteko eskatzen die gurasoei Janisekin gela konpartitu ordez, intimitatea behar duela eta. Janisek Maiderri argazkiak atera nahi dizkio haren lagun baten anaiari saltzeko, baina gurasoek harrapatu egiten dute. Mari Koro ileapaindegitik etxera iristen da, ilea gorantz eta tente duela lehorgailuaren matxura batengatik. 

33«Baritzela» Fernando BernuesCarlos Zabala & Kike Diaz de Rada2003

Martinek Xabi Alonso elkarrizketatu behar du eta Janisek berarekin joan nahi du haren sinadura lortzeko, baina Marta ez dago ados. Maider etxeko sarreran harrapatzen dute Roberto (Gorka Otxoa) mutil-lagunarekin musuka, eta familiarekin afaltzera geratzen da. Inaxiok Martini Munichera joan behar duela jakinarazten dio Errealaren partida jarraitzeko, baina hegazkinei beldurra die eta beraz Janis eramaten du Alonsoren elkarrizketara, aurpegia margoztuta, gorria duela sinestarazteko eta oso kutsakorra den aitzakian etxean geratzeko. Mari Korok Robertoren laguntza jasotzen du burtsan inbertitzeko, baina Maiderrek harekin mozten du. Janisek barizela duela konturatzen dira, Martin kutsatuta dago eta Xabi Alonso ere ezin da Munichera joan barizelagatik. 

44«Adarbakarra» Lurdes BañuelosLurdes Bañuelos & Mireia Gabilondo2003

Martin eta Mariak adinekoentzako iragarki lizun bat grabatu behar dute irratirako, eta komunera erretzera doazenean txantxetan iragarkia entsaiatzen hasten direnean Inaxiok maitaleak direla uste du. Gaizkiulertua argitu ondoren iragarkia grabatzera derrigortzen ditu, kontratuak hala eskatzen duelako. Maider Xabirekin (David Bernues) maiteminduta dago, baina homosexuala da. Mari Korok harreman bat du Antxonekin eta horregatik ez da Peñiscolako etxera itzuli, eta Marta bere amaginarreba etxean bizitzeaz nekatzen hasia dago. Martinek telefonoz hitz egiten harrapatzen du ama, eta maiteminduta dagoela aitortzen dio semeari. Martak etxean geratzea erabakitzen badu ez duela enbarazurik egingo esaten dio Mari Korori, bain hala ere Antxonekin doa Arnedillora egun batzuk pasatzera. 

55«Kateatua» Lurdes BañuelosLurdes Bañuelos & Mireia Gabilondo2003

Martak aldaketak egin nahi ditu etxean, koadro berri bat eta mahaigain bat jarriz, baina Martin ez dago ados eta hori dela eta haserretu egiten dira. Hirutxulo Irratian Nikola Ameztoi (Oscar Terol), Igeldoko auzo elkarteko lehendakaria, kateatu egiten da bere auzoan kiroldegirik egin ez dela salatzeko, irratian elkarrizketa egiteko eskatuz. Inaxiok ertzainei (Andoni Agirregomezkorta) deitzen die baina azkenean Nikolas berak nahi duenean askatuko dela erabakitzen dute. Kasuak oihartzuna du gainerako komunikabideetan, ETBko Forki kazetaria irratira bertaratzen da eta presioa dela eta alkateak elkarrizketa eskaintzen dio Martini. Azkenean Maider, Janis eta Marta Nikolas eta Martin aspaldiko lagunak direla konturatu eta dena aurretik prestatuta zutela jakiten dute. Marin eta Marta adiskidetu eta Martaren koadroa egongelan geratzen da. 

66«Gezurrak» Lurdes BañuelosLurdes Bañuelos & Mireia Gabilondo2003

Mari Koro eta Antxon Arnedillotik bueltatu dira, eta Mari Kororen urtebetetzea dela eta familia osoak batera afaltzeko asmoa du. Martak lan handia du egiteko egunean zehar, baina familiari zein lankideei gezurra esan eta etxean geratzea erabakitzen du. Etxean dagoela Maider mutil batekin (Jon Calvo) doa etxera eta honek Martinen binilo bat apurtzen du. Mari Koro ere ezkutuan doa etxera afarirako ardo botila bat hartzera, baina Martak ikusi egiten du. Martinek Janisen partidara joan eta afaria prestatu behar du, baina Maria eta Ramonek Bob Dylanen kontzertura gonbidatzen dute. Janisi lanagatik ezin dela joan esaten dio, eta afaria Arzak jatetxean eskatzen du. Inaxiori ere gezurra esaten dio, nahiz eta gero kontzertuan biak elkartzen diren. Afariaren ondoren Marta eta Martinek egia kontatzen diote elkarri, eta Maiderrek etxera eramandako mutilak apurtutako diska jartzen dute. 

77«Misioak» Fernando BernuesCarlos Zabala2003

Hirutxulo Irratiaren arazo ekonomikoak direla eta Josuren Lagundiak Inaxio zuzendari postutik kentzea erabakitzen du, haren ordez Deustun trebatutako pertsona bat jartzeko. Inaxio Boliviara bidaliko dute misiotan, eta egoera saihesteko lankideen sinadurak eskatzen ditu. Martinek lantokian erretzen baimentzea jartzen dio haren sinadura lortzeko baldintza gisa, baina azkenean sinatu egiten dio. Martinek aspaldiko bandarekin diskoa grabatzeko eskaintza jasotzen du, tartean Roberto Moso, eta entsaitzeko elkartzen dira. Martak Pariserako bidaia antolatzen dio Martini baina diskoaren grabaketaren asteburu berean da. Azkenean diskoaren grabaketa suspenditu egiten da, baina Martinek Martari Parisera joateko prest dagoela esaten dionerako Martak jada itzulita ditu bidaia txartelak. Atalaren amaieran Inaxiok Boliviara joatea erabakitzen du txirotasun botoak betetzeko eta irratiko nagusi berria iristen da, Joana (Anne Igartiburu). 

88«Irrati zaborra» Fernando BernuesPatxo Telleria2003

Langileak ez daude pozik Joanak irratian egindako aldaketekin, eta ordezkari sindikala denez Martini esaten diote harekin hitz egiteko. Alabaina, Joana Martinen gaztetako Vomitona bandaren jarraitzalea denez ez da ezer esatera ausartuko. Etxeko kaldera apurtuta dagoenez teknikari bati (Patxo Telleria) deitzen diote konpontzeko. Hasieran ez du inork etxean geratu nahi teknikariari laguntzeko, baina ikusten dutenean Mari Koro, Marta eta Maider elkarrekin lehian hasiko dira harekin ligatzeko. Egoeraz gogaituta, kaldera konpondu gabe alde egiten du. Ertzaintzak Joana atxilotzen du diru beltzaz enpresen publizitatea bideratzen duen trama bategatik, eta Inaxio Boliviatik itzultzen da. 

99«Janisen urtebetetzea» 
Urtebetetzea
Fernando BernuesKike Diaz de Rada2003

Janisen bederatzigarren urtebetetzea da, eta oparia lagunekin futbol partida bat jokatzea da gurasoek alokatutako belarrezko futbol zelai batean. Martinek egin behar du arbitro lana, eta horri buruz galdetzen dio Miguel Angel Perez Lasari irratiko elkarrizketan. Martinek Inaxio eta Pako konbentzitzen ditu marralari lanak egiteko. Partidan zehar Martinek hartutako erabakiek gurasoen haserrea pizten dute, eta hiru lagunek aldagelako leihotik egin behar dute ihes. Martinek furgoneta berria erosten du Marta, Maider eta Janisen iritziaren aurka. 

1010«Telebista» Eneko OlasagastiNagore Aranburu2003

Janis dentistara doa aitarekin, eta Martin aparatuarekin bueltatzen da. Martini telebistan lan egiteko eskaintza egin diote, eta Mari Koro oso ilusionatuta dago aukera horrekin. Irratian, Inaxiorekin eztabaida izan ondoren Martinek lana galtzen du. ETBra doa lanerako elkarrizketarako, baina ETBko arduradunak (Anjel Alkain) programa oso baten ordez tarte baterako baino ez dutela behar argitzen dio, eta beraz Martinek ez du lana onartzen. Inaxiorekin hitz egin eta irratiko lana berreskuratzen du. Janisek uste du familia pobrea dela, eta bere klaseko mutilei musu ematen die dirua lortzeko. Maider Lekeitioko kanpinetik itzultzen da gaua surflari batekin pasa ondoren. Martinek aparatua kentzea erabakitzen du, eta Martak aparatua ordaintzeko dirua lortzen du bezero batekin tratua egin ondoren. 

1111«Atenas» Carlos ZabalaPatxo Telleria2003

Inaxiok telebistan arropa kentzen du Ilaski Serranok egindako txantxa baten ondorioz, eta Mariarekin egindako apustuagatik Martin Atenasera joan behar da Baskoniaren partidaren jarraipena egiteko. Hegazkinen beldur denez etxean geratu eta partida telebistan jarraitzen du Ramon eta Mari Kororen laguntzaz. Marta Ekialde Hurbiletik itzultzen da arropa erosten ibili ondoren. Interpolek islamista erradikala dela uste du, beraz Altube inspektorearen (Joseba Apaolaza) bisita jasotzen dute etxean. Martak ertzainei errugabea dela frogatzen die, eta Maria eta Inaxiok Martin gezurretan harrapatzen dute telebistaren seinalea moztu ondoren. 

1212«Amonaren ezkontza» Lurdes BañuelosKike Diaz de Rada & Nagore Aranburu2003

 

1313«Feliz Nabidaz» Carlos ZabalaCarlos Zabala2003ko abenduaren 24a