Martin Arrada Kruzat

Wikipedia, Entziklopedia askea

Martin Arrada Kruzat
Martin Arradakoa.jpg
Bizitza
Jaiotza Iruñea1533ko ekainaren 30a
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Hegoaldeko Txinako itsasoa1578ko ekainaren 12a (44 urte)
Heriotza modua berezko heriotza
Familia
Aita Leon Arradakoa
Ama Margarita Cruzat
Hezkuntza
Heziketa Salamancako Unibertsitatea
Parisko Unibertsitatea
Hizkuntzak euskara
gaztelania
cebuera
txinera
antzinako greziera
latina
otomiera
Jarduerak
Jarduerak hizkuntzalaria, agustindar fraidea, kosmografoa, idazlea eta misiolaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordena San Agustinen Ordena

Martin Arrada Kruzat, (Iruñea, 1533ko ekainaren 30a - Hego Txinako itsasoa, 1578ko ekainaren 12a) nafar misiolaria izan zen. Salamancan agustindar ordenatu eta Salamancako Unibertsitatean eta, agian, Parisko unibertsitateetan ikasi zuen. Kosmografo eta matematikaria izan zen eta Filipinetan aritu zen bere longitudearen neurketa egiten, garaiko gatazka iturri nagusia ebatziz. Andres Urdanetaren espedizioan Filipinetara misiolari joan zen eta indigenen alde egin zuen, espainiarren gehiegikeriak deitoratuz. Handik, 1575ean, Ming garaiko Txinara joan zen Jerónimo Marín kidearekin batera, Espainiak Txinara bidalitako lehenengo harreman diplomatikoan.

Hainbat liburu idatzi zituen, tartean otomiera, cebuera eta txinerari buruzkoak, baita hizkuntza horietan erlijio katolikoari buruz ere. Bere lan zientifikoek ez dute biziraun, baina geografia, geometria eta matematikari buruz idatzi zuen. Txina eta Catay leku bera zirela aipatzen lehena izan zen eta Bering itsasarteari buruzko lehen aipamena ere egin zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia eta gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arradatarren armarria.

Martin Arrada familia noble batean jaio zen, eragin politiko handia izan zuen leinu batean. Arrada familia Nafarroako handiki lehenetako bat zen, erregeak ezin zuen erabakirik hartu eurekin kontatu gabe[1]. XVI. mendearen hasieran familiak berriro ere botere maila bat eskuratu zuen eta Iruñera mugitu ziren. Martin Arradaren osabaren osaba, Martin izenekoa ere[oh 1], Errege Katolikoen aurrean Nafarroako enbaxadore izan zen 1503-1504an, artean erresuma independentea zela, eta Leon X.aren aita-santuaren eskutik Martzillako monasterioko prioretza eta Arroitz eta Deikazteluko parrokiak, Olibako monasterioaren jabetza zirenak. Monasterio horren inguruan eratu zen familiaren botere-gune berria[1]. Adriano VI.a aita santuaren eskariz Karlos I.ak Nafarroako erreinuko eliza-ordezkariak izendatu zitzakeen, eta Arrada familiak eskuratu zuen Olibako monasterioaren abatea izendatzeko eskubidea[2]. 1526an Martin Arrada Artiedaren senide batek (Martin Arrada Arevalo) kargu hori eskuratu zuen eta, ondoren, kargua familian geratu zen eta Martin Arrada Kruzatek aukera handia zuen kargu hori jasotzeko.[3]

Bestetik, amaren familia Kruzat leinukoa zen, Nafarroako Erresuman botere handia lortu zuen familia. Bere amaren familia Frantzisko Xabierkoarekin lotuta zegoen, eta misiolari ugari eman zituzten, adibidez Juan Kruzat, Espainia Berrian agustindar misiolaria izan zena[3].

Zalbaren arabera[4], hamaika urte zituela familiak Martin eta bere anaia Juan Parisera bidali zuten hezkuntza jasotzera. Bertan bospasei urte eman zituzten, latina, greziera, matematika, geografia eta astronomia ikasten, eta badirudi azken hauetan bereziki ona zela[5]. Hala ere, datu hau ezbaian jarri da, eta baliteke bere izen bereko aitona izatea Parisen ikasi zuena[1]. 1550ean Frantziatik itzultzea eskatu zien familiak, iturri batzuen arabera Nafarroako Unibertsitatea sortzeko aukera zegoela, eta beste batzuen arabera Espainiaren eta Frantziaren arteko erlijio-gerra berehalakoa zelako[6]. 16 jaso zuen Uxueko prioratoa eta Olibako monasterioko etorkizuneko ardura prozesu ilun baten ostean. Adinez txikikoa izanda, aita-santuaren baimena behar zuen horrelako kargu bat izateko, eta familiak buldak erakutsi zituen horretarako, garaian zegoen ustelkeriaren adibide bat[1]. Hala ere, aita santuen ondorengotzan izan ziren arazoen ondorioz, 1550 eta 1564 artean Olibako monasterioa abaterik gabe geratu zen, justu berarentzat gordeta zegoen lekua[3], eta Nafarroan ustelkeria adibide horiek Errege Kontseiluraino iritsi ziren eta ikerketa bat abiatu zen, hautaketa ezeztatu zuena[1]. 17 urterekin, familiak kolpe hori jasota[1], Salamancako Unibertsitatera bidali zuten[3]. Bertan ikasi zituen matematika, geometria eta kosmografiari buruz, garaian indartzen ari ziren zientzia berriak; izan ere, itsasoan non zeunden kokatu ahal izatea hil ala biziko gaia zen Esplorazioaren Aroaren hasiera horretan[7].

1557an aita hil zitzaien eta 1560an bere anaia Juanek pentsio bat eskatu zuen bere aitaren zerbitzuen ordainetan. Ez zieten eman argudiatuz Iruñean zuten etxeaz gain, beste bat zutela Taxoaren, semeak Salamancara bidali ahal izan zituela eta, kleroko askok bezala, Martin Arradak Deikazteluko elizako diruaren laurden bat jasotzen zuelako[1].

Mexiko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1553ko abuztuaren 20an Salamancako San Agustien komentuan sartu zen eta 21 urte zituela ordenatu zen. Hurrengo bi urteetan teologia ikasten jarraitu zuen baina laster erantzun zion Mexikora joateko deialdiari. Familiak aurre egin zion eta bere anaia ere joan zen berarenganaino ekiditen saiatzeko, baina 1557an Mexikora iritsi zen. Bertan, harriduraz hartu zuten beste fraideek, astronomian eta matematikan zituen ezagutzak nabarmenduz[3].

Mexikoko San Pablo eskolan, oraindik amaitu gabe zegoena, Alonso de Veracruzek liburutegi handi bat sortu zuen, artxibategi kartografiko batekin eta nabigazio instrumentu askorekin[8] Bertan egon zen Arrada ikasten hainbat hilabetez. Nebrijak misiolariek gaztelania erabiltzen zutela esaten zuen arren, benetan gero joango ziren eremuan zeuden hizkuntzak ikasten zituzten fraideek. Honela, komunitateengana errazago iristen ziren eta, gainera, estatuaren presioa txikiagoa zen, hizkuntza ez zutelako kontrolatzen[3].

Martinek otomiera (hñähñú) ikasi zuen, ikasten zaila zen hizkuntza bat, homonimia asko eta sistema tonal bat duelako, gaztelaniaz aritzen ziren fraideentzat konplexua[9]. Ikasketa horretan Sermones Morales izeneko lana idatzi zuen otomieraz, 1861an oraindik gordetzen zen lana, eta Arte de la lengua otomí izenekoa[10]. Antonio de Acebedok 1589an idatziz utzi zuen Martin de Errada izeneko fraideak liburu horiek idatzi zituela[11]. 1563ko dokumentuetan "otomiera hizkuntzako konfesore" gisa agertzen da[3].

Legazpi eta Urdanetarekin Filipinetara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Legazpiren ibilbidea Filipinetan.

Martin Arrada Mexikon zegoela, Espainiako erregeak erabaki zuen Andres Urdaneta Filipinetara bidaltzea, Mexikorako Itzulbidaia aurkitzeko helburuarekin. Urdaneta Mexikon zegoen ere agustindar ordenatuta, baina 1525an García Jofre de Loaisaren espedizioan parte hartu zuen, oso gaztea zela, Juan Sebastian Elkanoren laguntzaile gisa, eta Moluketan sei urte egon zen portugaldarrek preso hartu eta Lisboara eraman aurretik. Jofre de Loaisaren bidaiaren dokumentazio osoa Urdanetak egin zuen. Agindua jaso zuenean 52 urte zituen jada, eta komentu batean zegoen, atseden hartzen[3][12].

Urdanetak Luis de Velasco errege-ordearekin eztabaidatu zuen argudiatuz Filipinak, ezbairik gabe, Portugalen lurralde zirela Zaragozako itunaren ondorioz. Bere proposamena Itzulbidaia ikertzea zen eta, ondoren, Ginea Berria hartzea Espainiarako[3].

1564ko otsailaren 9an Urdanetak bost agustindar aukeratu zituen bere bidaia egiteko, tartean Arrada, "matematikari, geometra eta astrologi handia, munduko handienetako bat, liburu bat idatzi duena nabigazioari buruz"[11]. Arradaren lan nagusia Zaragozako itunan adostutako antimeridianoa ondo finkatzea izango litzateke, garai horretako eztabaida geopolitiko nagusia ixteko helburuarekin; bestetik, espedizioak ez zuen mapa onik, eta horregatik Espainiak interes handia zuen Portugalen nabigazio mapak eskuratzen, erosiz edo lapurtuz, behar izanez gero[13]. Arradaren medizio astronomikoetarako gaitasuna funtsezkoa zen mapagintza egin ahal izateko, eta horrek Espainiaren arazo politiko bat konpontzen zuen. Arradak 25 libururekin egin zuen bidaia, eta idazten jarraitu zuen betan zein Filipinetan. Euren itsasontzian, San Pedro, Miguel Lopez Legazpi, Urdaneta eta Andres Agirre fraidea ere bazihoazen[3]. San Pablo itsasontzian Diego Herrera eta Pedro Ganboa agustindarrak zeuden.

Gaztelako agustindarren burua ez zegoen konposizio honekin ados, eta familiaren bidez saiatu zen presionatzen Martin ontziratu ez zedin. Gainera, espresuki eskatu zuen Txinara joan ez zedila[13]. Gutuna, hala ere, itsasontzia atera baino beranduago iritsi zen Mexikora. 1564ko azaroaren 21ean atera ziren Navidad herritik. Itsasontzia atera eta lau egunera Audientziaren aginduak zituen gutuna ireki zuten, eta orduan jakin zuten misioa Filipinetara joatea zela. Agustindarrak haserretu ziren, Urdaneta zein Arrada ziur baitzeuden Velascorekin adostutakoa ez zela hori. Filipe II.a Espainiakoaren agindua zehatza zen: erlijiosoek zuten ardura konkistatzaileen jarrera gainbegiratzeko, eta bertakoen hizkuntza ikasi behar zuten, misio ebanjelizatzailean[11].

Cebu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Legazpiren espedizioa Filipinetara 1565eko otsailean iritsi zen, eta Cebu uhartera urte horretako apirilaren 27an. Kolonizazioa ez zen baketsua izan, nahiz eta hasieran saiakera hori egin zuten. Uhartean oposizioa aurkitu zuenean kostako herria erre zuen: 1.500 etxe suntsituz eta 500 bat pertsona hil ziren[14]. Agustindarrek, Urdanetak barne, ez zuten ezer ere esan horri buruz. Errekuntza guzti horren artean, Cebuko Jesus Haur Santua aurkitu zuten kutxa batean, eta miraritzat hartu zuten. Estatua hau Magallaes-Elkano espedizioak utzi zuen bertan Humabon rajarentzako opari gisa, eta gaur egun ere gurtzen da Filipinetan[15][16], kristautasunaren irudirik zaharrena baita uharteetan[17]. Andrés Agirrek euskaraz pentsatzen zuela eta gaztelaniaz gaizki moldatzen zela argi uzten duen esaldia idatzi zuen horri buruz: Para el cuerpo de Dios, Hijo de Santa María hallado has[3].

Ekainean bertan Urdaneta Andres Agirrerekin atera zen Itzulbidaia aurkitzeko, baita lortu ere. Cebun geratu ziren Diego Herrera (buru aukeratu zutena), Martin Arrada eta Pedro Ganboa[3]. Lehen urte hauek oso konplexuak izan ziren eurentzat: hiru agustindarrak, Legazpi, Martin Goiti eta Mateo del Saz eta eurekin batera joandako hainbat veneziar, greziar eta frantziar marinel zeuden, guztiak gose. Legazpi kapitaina zenez, laster aurre egin behar izan zion altxamenduei, baina ezin zuen guztien aurkako zigorrik jarri, ez zirelako langile nahiko geratuko. Heriotza zigorra bat ezarri zuen eta Diego Herrera zein Martin Arrada izan ziren zigortutakoaren konfesore[18].

Neurketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martin Arrada Legazpirekin batera neurketak egiten aritu zen eta Panaira berarekin joan zen, baita Dumangas eta Otonera, kolonizazio lanetan aritzeko. 1568an Indiako erregeorde portugaldarrak misio bat bidali zuen Cebura, Gonzalo Pereira buru. Martinen esku egon zen portugaldarrak konbentzitzea Filipinak antimeridioanoaren espainiar aldean zeudenaz. Hala ere, elikagai faltak konpondu zuen egoera: portugaldarrek ihes egin zuten, ez zutelako zer jan[3]. Honela kontatzen du Urdanetak[19]:

« Frai Martin Arrada, apaiza eta teologoa, Iruñea hirikoa, matematikari eta astrologo eta kosmografo ona eta aritmetiko handia, ezagutza argiko gizona, Espainia Berritik eraman zuen berarekin nire baimenez tamaina ertaineko instrumentu bat longitudea ziurtatu ahal izateko, Toledoko meridianotik jainkoak eramaten gintuen lurreko meridianora zegoen distantzia jakiteko, eta nola gertatu zen joan ginela Cebu uhartera, non ni 31 egun izan nintzen Espainia Berrira itzuli arte, denbora horretan Martin Arrada egunez eta gauez espainiarrekin bizi zena, nire plazerrerako ziurtatu ahal izan zuen instrumentu horrekin Toledoko hiritik, edo bere meridianotik, gu geunden Cebuko herriko meridiano horretara zegoen longitudea, eta ziurtatuz, konputatu zuen bere kontuak mendebaldera 216 gradu eta 15 minutu zeudela Alfontsoar taulen arabera, baina Kopernikorenekin 215 gradu eta 15 minutu, gradu bat gutxiago dena, horietatik longitude gradua, aterata 43 gradu eta 8 minutu goitik bilduak, Kopernikoren kontuen arabera, eta nik kontu hori jarraituko dut, modernoagoa delako, 172 gradu eta 7 minutu, behar ditugun 180 graduetarako, Gaztelako Koroarenak direnak, 7 gradu eta 53 minutu faltako lirateke, eta beraz Cebuko meridianoa berorren Maiestatearen lurralde dira. »

[oh 2]


Neurketa hauek izan ziren Espainiak erabili zituenak ez soilik Filipinak, baita ere Molukak euren lurraldearen barruan zeudela justifikatzeko. Baina ez hori bakarrik, Txinako kostaldea, Japonia, Brunei eta Javako eremu bat ere Espainiaren lurretan geratuko lirateke kalkulu horretan[20]. Hala ere, espainiarrek ez zuten maparik eta, beraz, ez zekiten benetan eta zehaztasunez non zeuden[3][oh 3]. Interesgarria da, era berean, neurketa egiteko argitaratu berria zen Kopernikoren lana erabiltzea (1543an argitaratu zen), Europan ez bezala Filipinetan kasu egiten ziotenaren seinale[21]. Gaur egun badakigu kalkulu hori ez zela zuzena eta Filipinak, argiki, Portugalen eremuan zeudela, baina Arradaren ospea hain zen handia, ezen portugaldarrek ere bere neurketa sinetsi zuten[21].

Ebanjelizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrada Cebu eta Panay ebanjelizatzen lana egin zuen. Lehenengo eta behin cebuera ikasi zuen, eta Arte y Gramática de la lengua cebuana idatzi zuela diote iturriek. Hiztegia ere egin zuen, Cebun idatzitako lehenengo hizkuntzalaritza liburua. Obra horiek galduta daude, baina filipinarrak kristautzeko erabili ziren[3].

1569an agustindar berriak iritsi ziren Cebura. Herrera Mexikora itzuli zen misiolari berriak erakartzeko, 1569ko uztailaren 8an Arradak idatzitako txosten bat eramanez Martín Enríquez errege-ordearentzat. Fraide berriak Ybalón eta Panayra bidali zituzten eta Arrada bakarrik geratu zen Cebun[3].

Hala ere, ebanjelizazio horrekin jarraitzeko dudak dituela adierazi zuen Arradak errege-ordeari idatzitako gutunean: ez zekitenez denbora luzez egongo ote ziren han, edo beste leku batera joan, ez ziren ausartzen bataiorik egitera[22].

Espainiarren gehiegikerien salaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martín Enriquezi bidalitako gutuna da gaurdaino iritsi den bere testurik zaharrena. Ez da gehiegikerien salaketari buruz idatzitako testu bakarra, Herrerak Filipe II.ari eraman zion beste gutun bat ziurrenik ere berea delako. Ondoren, beste testu asko idatzi zituen gehiegikeriak horiek salatuz, horregatik historialari batzuek bigarren Bartolomé de las Casas bezala aipatu dute[1]. Gutun horietan oso kritiko idatzi zuen kolonizazio moduen inguruan, eta bereziki Legazpiren gidaritzaren inguruan[3][22]:

« Bere Gorentasunari idazten diot, denbora da lekuko, ez badago beste kontzerturik eta uhartea mugitzen duen beste inor, lurrak ez duelako ezer balio, erregeak ez duela probetxurik aterako, eta jendea ez dela erabiliko, guztiak hilko direlako heriotza txarrez oso azkar, eta lur guztia suntsituko dela. Lurra osoa da emankorra eta janari asko ematen duena, baina gosez hiltzen gara; egur asko dago eta ateratzen oso erraza, baina ez dugu itsasontzirik, eta ditugunak ekarri genituelako galdu ditugu. Biztanle asko ditu baina jada herri asko desagertu arazi ditugu. »

[oh 4]

Errege-ordeari esaten dio militarrekin ezin dela lurralde bat kolonizatu. Behar dena langileak direla, bertan bizitzera geratu nahi duten pertsonak. Izan ere, militarrek ez dute inongo bizimodurik egin nahi, eta lurraldeak suntsitzen dituzte, bertan dauden ondasunak landu edo atera beharrean[22]:

« Lur hau konkistatzeko ez dira behar soldaduak, horiek ez dutelako lurraren ondasunaren alde begiratzen, baizik eta nola aberastu azkar eta euren lurrera bueltatu, eta ezin denez euren desioa bete lurra suntsitu eta erretzen dute, horregatik bidali beharko lirateke bertan bizitzera geratu nahi duten biztanleak. »

[oh 5]


Bere hitzetan, espainiarrek eurak iritsi ez diren edozein herri etsaitzat dute, eta ez dute ulertzen lapurtzea eta hiltzea ez den besterik; honela, bertako herriak desagertzen ari dira eta cebuarrak mendian daude gotortuta.[23]. Arradak Legazpiren destituzioa eskatu zion erregeari, izandako jarrera desegokiaren ondorioz[3].

Manila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Manilako San Agustin eliza, Filipinetako eraikin kristaurik zaharrena. Eraberritua badago ere, agustindarrek sortu zuten lehen elizaren gainean egin zen hau.

Aurretik aipatutako gutunetan, behin eta berriz aipatzen dio Martin Arradak Espainiako errege-ordeari zein Filipe II.ari benetan interesgarria dena Txina konkistatzea izango litzatekeela. Bertan aberastasun ugari, hiri handiak eta urrea badaudela, askoz pobreagoak diren Filipinekin alderatuta[22]. Legazpik, bestetik, argi zuen Molukak konkistatzea baldin bazen helburua, Cebu zela uharterik egokiena, baina Txinara salto egiteko Luzon zela uharterik interesgarriena[24].

1570eko ekainean Herrera Filipinetara itzuli zen agunstindarren probintzia ezartzeko baimenarekin. Hurrengo urteko ekainaren 24an Legazpik hiriburua Manilara eraman zuen, gaur egun Intramuros deitzen den eremura, eta Espainia Berriko eremu izendatu zuen, Mexikoren mende. Datuek, rajak, japoniar merkatariek eta Bruneiko sultanerriak antolatutako Maharliken Konspirazioak porrot egin ostean, bertako errege-familia exekutatu zuen Legazpik[25]. Agustindarrak ziren misiolari bakarrak (1577ra arte) eta aurreko urtean zeudenekin alderatuta hirukoiztu ziren. 1569an Juan de Alva iritsi zen, 71 urte zituena eta Arradarekin bat egin zuen gobernuburuei egindako kritiketan. 1571ean Agustín de Alburquerque, Alonso de Alvarado, Jerónimo Marín, Francisco Merino, Juan de Orta eta Francisco Ortega agustindarrak batu zitzaizkien. Alburquerquek, Arradak bezala, Txinari buruzko interes berezia zuen[3].

1572ko maiatzan Martin Cebura joan zen, eta kapituluko ordezkari probintziala izendatu zuten. Urte horretan bertan Alburquerque eta Ortega Txinara joateko eskaria jaso zuten, baina Legazpik ez zuen pentsatzen txinatar merkatariek ez zituztela eramango hauek esklabo gisa sartzen ez baziren. Alburquerquek esklabotza onartu zuen Txinara joateko helburuarekin, baina bide horrek ez zuen aurrera egin. Arradarekin gutuna idatzi zuen, 1577an gobernarien gehiegikeriak salatzen[3]. Alburquerque funtsezkoa izan zen Arradaren beste pasarte batzuekin: 1576an berarekin Txinara joateko izendatu zuten (hasi aurretik amaitu zena) eta bera izan zen Arradaren ondasun guztiak jaso zituena bere heriotzaren ostean[26].

Urte horretan iritsi zen Jerónimo Marín ere, Hernán Cortésekin lotua, Mexikon jaiotako belaunaldiko lehenengoa izan zen. 1575an Txinara Arradarekin joateko izendatu zuten, baina ez da berak idatzitako ezer gorde. 1576an Filipinetako egoera jasan ezinda, 1579an Mexikon zen berriro[3].

Txinari buruzko interesa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Manilaren kolonizazioak optika guztiz aldatu zuen, txinatarrekin kontaktua askoz ohikoagoa zelako. 1572an jada lehen kontaktua izan zuten eta merkantzien interesari buruz idatzi zuen Legazpik eta urte horretarako lortu zuen Txinako kostaldearen mapa bat, merkatariek beraiek marraztua[3]. Baina Martinek informazio gehiago zuen, Cebun Canco izena omen zuen txinatar batekin kontaktua egin zuelako[6]. Kontaktu horri esker bazekien Txinako Harresi Handiaren berri, zeintzuk ziren probintziak eta gobernadoreak, baita ere Txinako populazioaren tamaina izugarriaren berri[27]. Txinari buruzko interesa 1573an nabarmena zen, eta jada ez zen hainbeste kezkatu espainiarren gehiegikeriei buruz idatzitako gutunetan[3]. Manilara iristerakoan txinatar junkoen patroiekin harremanetan jarri zen eta saiatu zen horietako baten batekin Txinara joaten, kasu batzuetan ilegalki[1], baina Legazpik ez zion utzi ez bazuen Quanzhouko (Chinchiu gisa ezagutzen zutena) gobernadorearen baimenik[28]. Baina hori adostu eta bi egunera Legazpi hil zen, Martin Arradak lagunduta.

Txinan Ming dinastia zegoen agintean, eta nagusiki zilarra erabiltzen zuena harreman komertzialetarako. Portugalek jada 1516an ezarri zuen lehen harreman komertziala Txinarekin[29], Japoniatik zetorren zilarra zetaren ordez trukatuz[30], eta 1557an jada bazuten Macau hiria sortzeko baimena, elkartruke horren zentroa[31]. Baina Txinatarrek zilar gehiago nahi zuten eta, horregatik, Espainiarrak iturri ona ziren, orain Manilan zeudelako. Laster hasi zen Espainia Potositik ateratako zilarrarekin Txina hornitzen [32][33]. Espainiarrek baino, txinatarrek zilarraren komertzio hori abiatu zuten, Mexikoko errege-ordearentzat kezka iturri zena, zilarra Mexikotik Espainiara joan beharrean Filipinetara joango zelako eta, hortik, Txinan galdu[3].

Martin Arradak Manilara gerturatzen ziren sangleyekin harremana egin eta txinera ikasten hasi zen, kasu batzuetan monasterioan sartuz merkatari txinatarrak[1]. González de Mendozaren arabera, Arte y Vocabulario de la Lengua Cebuana idatzi ostean Arte y Vocabulario de la lengua China ere idatzi zuen. Izenburu hori bera duten liburu anonimo baten kopiak badaude Europan, guztiak XVIII. mendekoak[3].

Lavezarisen gobernuari oposizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guide de Lavezaris

Legazpiren ordez Guido de Lavezaris sevillarra jarri zuten gobernadore, Arradaren ustez Legazpi baino askoz okerragoa zena: "lur honetako gobernu txarra eta desordena handituz doa" idatzi zion errege-ordeari[34]. Urte horretan bertan Herrera bidali zuten agustindarrek Espainiara, gutun oso larri batekin; gutun hori batez ere Martin Arradarena da[35]. Memoria horretan eraso larria egiten diote espainiarren presentziari eta jarrerari: "espainiarrak fama txarreko gaude lur honetan eta gure izena bera gorrotatzen dute, besteena denaren usurpatzaile gisa, federik gabeko kortsario eta giza odolaren jariatzaile"[oh 6]. Gutun horretan bertan esaten du espainiarrek erail, bortxatu, lapurtu eta herriak suntsitzen dituztela, eta horren ondorioz gosetea hedatu dutela[3]. Agustindarrak 1574an bilduta, zerga-politika salatu zuten (ezin zaie kobratu urrea sustraiak baino jateko ez dutenei) eta uharte horiek ez zirela, justiziaz, Espainiarenak adierazi zuen. Filipinar askok euren etxeak suntsitzen zituztela esaten zuen, etxeek gutxiago balio baitzuten eskatzen ziren zergek baino [35], eta askok lurra landatzeari uko egiten zioten, espainiarrek zer jan izan ez zezaten zerga sistemaren bidez[1]. Era berean, baztanga epidemia bat zegoela salatu zuen, eta indigenak masiboki hiltzen ari zirela. Gainera, ustelkeria ere salatu zuten, Juan de Salcedo, Legazpiren bilobaren, alde. Eta egoera oso txarrean bizi diren filipinarren aurka zergak kobratzeko armaturik doazela militarrak, atxilotzera joango balira bezala[36].

Lavezarisek bere burua defendatu zuen, eta Martin Goiti eta Juan de la Islarekin batera beste gutun bat sinatu zuen, erregeari bidaltzeko. Banaka erantzun zien argudioei eta egoera ezin hobea zela defendatu zuen[37]. Baina egoera asko gaiztotu zen, eta 1575an Arradak konfesioen inguruko oharra argitaratu zuen, eta esan zien filipinarren aurkako gehiegikeria batzuk ezin zituela kristau konfesioak absolbitu: indiarrak atxilotuta edukitzea estortsiorako, urrea eskatzea espezien ordez edo tributazioa probestea etxeak suntsitzeko eskumikatzearekin zigortuko zuten agustindarrek[38].

Piraten erasoak eta Txinara bidaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lin Feng pirataren (txinera tradizionalez: 林风, gaztelaniaz: Limahon) erasoak egoera guztia irauliko zuen. 1574an Manila erasotu zuen txinatar eta japoniarren indarrek egoera larrian jarri zituzten espainiarrak[39]. 72 itsasontzi, 2.000 gizon eta 1.000 emakume zituen armada txiki horrek, gainera, nekazaritzarako tresneria zuen, Filipinetan geratzeko asmoa zuenaren froga[3]. Martin Goiti konkistatzailea hil zuten[40], Arradak hainbat liburu galdu zituen sortutako suteetan, baita berriki egin zituen kalkulu astronomikoak zituen taula batzuk ere[41]. Baina Salcedok eta Lavezarisek piratak kanporatu zituzten eta Pangasinanen gotortu ziren[42]. Espainiak aliatuak izan zituen, adibidez zanbalak, Arradak gutun baten dio zanbal hauek "txinatarren buruak baino ez zituztela nahi", gerlariek etsaien buruak moztu, zulo bat egin eta euren "burmuinak edaten" zituztelako, eta etxe parean buru gehien dituenak arrakasta gehien zuela[41][oh 7]. 250 espainiarrek Pangasinan setiatu zuten, 1.500 filipindarren laguntzarekin, eta hortik denbora batera Wang Wanggaok (txinera tradizionalez: 王望高, gaztelaniaz: Omoncón) gidatutako txinatar espedizio bat iritsi zen Lin Feng atxilotzera. Salcedok espedizioari ongi etorria eman eta Lavezarisengana bidali zuten Manilara. Bertan hartu-eman diplomatikoa izan zuten eta Wanggaok proposatu zuen berarekin batera Fujianera espainiar batzuk bidaltzea. Jerónimo Marín eta Martin Arrada bidali zituen Miguel de Loarca eta Pedro Sarmiento militarrekin batera. Lavezarisek Txinara bidalitako gutunean Espainiako portugaldarrek duten antzeko portu bat ezartzeko baimena eskatzen zuen eta Arrada bertan geratzeko aukera aurreikusten zuen[3].

Espedizioa Manilatik atera zen abuztuaren 22an txinatar barku batean, Shao Yue jeneralaren gidaritzapean (txinera tradizionalez: 领英; gaztelaniaz: Siahoya Oxiaguac). Irteera gehiago atzeratu zen, txinatarrek Panganisan begiratu nahi zutelako, piratak bertan nola zeuden ikusteko. Bolinaon beste txinatar itsasontzi batekin bildu ziren, eta bertan igo zen Juan de Triana marinela, hainbat zerbitzari filipinar eta Hernando Tang izeneko txinatar interprete bat[1]. Txinatarrek Amoyko badian dagoen uharte bat erakutsi zieten, etorkizuneko espainiar kolonizaziorako izango litzatekeen lekua[3]. Bertan jaitsi ziren Zhongzuosuo hirira[oh 8] eta bertatik eraman zituzten Touganera eta, handik Quanzhoura. Gobernadoreari zeramatzaten opariak eta gutunak eman zizkieten eta fraideak monasterio batera eraman zituzten. Espainiarrek interprete bat bazeramaten ere, ez zitzaien utzi erabiltzen, gezurra esango ote zutenaren beldur. Bertatik bidea jarraitu zuten, eta Fuzhoura iritsi ziren, Fujian probintziako hiriburua. Bertan, Fujiango gobernadorearekin bildu ziren eta enperadorearentzat zituzten opariak erakutsi zizkioten[1][43].

Autoritateek interesa zuten soldaduen armen inguruan, baina fraideek bereziki liburuak bilatu zituzten. Laster debekatu zieten liburudendata zuzenean erostea, eta nahi zutena emango zietela esan zieten[oh 9]. Liburu erlijiosoak txinerara itzultzea ere eskatu zieten. Arradak zeramatzan estanpa erlijiosoak hartu zizkieten, baina itzuli zizkioten Luis de Granadaren liburu baten, aita gurearen eta Hamar Aginduen itzulpen baten truke, txinatarrei gustatu zitzaizkienak[44]. Hala ere, Txinako Enperadoreak ez zituen jaso, eta fraideek eskatu zuten bertan geratzea, hizkuntza ikasi eta harremana sortu ahal izateko. Txinatarren interes bakarra Lin Feng harrapatzea zen une horretan[1]. Taiwango kostaldean zeudenean Lin Fengek ihes egin zuenaren albistea jaso zuten eta espedizioa Manilara itzuli zen. Arrada 100 liburu txinatarrekin iritsi zen Manilara[3], 36 egun Txinan eman eta gero[1]. Tarte horretan Espainiak Lazevaris kendu eta Francisco de Sande ezarri zuen Manilako gobernatzaile.

Berriro ere Filipinetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinaren interes nagusia Lei Feng harrapatzea zenez, espedizioak mezu diplomatikoa eraman zuen: Txina eta Espainiaren arteko aliantza bat egitea hari aurre egin ahal izateko. Txinatar kapitainak sei hilabetez geratu ziren Filipinetan, baina ez zuten lortu Sande gobernadore berriaren laguntzarik eta, gainera, Lei Fengek ihes egin zuenez, espainiarrei egozten zioten errua[1]. Martin Arrada eta Agustin de Alburquerque saiatu ziren berriro ere, gobernariaren baimenarekin, Txinara joaten laguntza gehiago lortu ahal izateko, baina txinatarrek Bolinaon utzi zituzten, Txinan beharrean, bertan zeuden zanbalek jango zituztela pentsatuz. Zortea izan zuten, hala ere, eta Manilara itzuli ahal izan ziren[1].

Berriro ere Manilan zela, Calumpiteko komentuko priore aukeratu zuten, Bulacan probintzian, baina hortik berriro bidali zuten Manilara eta berriro ere Cebura. Garai hartan banaka edo binaka aritzen ziren misiolariak, uharte guztietara ezin iritsita. Tarte horretan Herrera hil zen, barkuan Mexikotik zetorrela eta gobernari berriarekin zeuden harremanak okertu ziren, Arrada egoera oso zailean jarrita[3]. Une horretan sorginkeria prozesua ireki zuten hainbat emakumeren aurka. Alonso Gutiérrez fraideak hainbat emakume sorginkeritan aurkitu zituela esan zuen, eta espainiar batzuk deabruarekin harremanatan jartzeagatik Manilara bidali zituen. Galdeketa baten ostean adierazi zuten infernura jaitsi zirela eta bertan aulki bat zegoela gordeta gobernadorearentzat, eta gobernadoreak pentsatu zuen agustindarrek sartu zietela ideia hori buruan: Gutiérrez azti eta judu izateaz akusatu zuen[3]. Arradak kontakizun latza egin zuen gertakariaz, torturak salatuz:

« (...) kristautu berri zeuden bi neska indiarri tortura oso krudelak egin zitzaizkien, nik ikusi nuelako astoa odolez guztiz beteta. Esanarazi zitzaien nahi zutena eta hamaika edo hamabi urte zituen mutil espainiar bati eragina izan zuela neska horien magiarena (...) konfesatu zuen aztia zela baina ez nolatan gertatu zen eta emakume horietako batekin elkarbizitzen egon zela nahiz eta Cebun izan hori, berarengandik 40 legoatara. Indiak laurdenetan zatitu zituzten. Mutila atxilotu zuten, lumak jarri eta kondenatu zuten Espainian galeratan hamar urte ematera. »

[oh 10]


Piraten erasoan taula eta paper asko galdu bazituen ere, badakigu 1577an Filipe II.ak Juan Bautista Gesiorentzat eskatutako beste neurketa batzuk egin zituela, nahiz eta horretarako material berria eraiki behar izan zuen. Lan hori bertan behera utzi zuen 1578an, Sandek eskatu ziolako Borneora joatea, baliteke Manilako komentuko priore izateagatik[3][18].

Filipinetan egon zen azken urte hauetan, konkistatzaileen paperaren inguruan iritzi batzuk aldatu zituen. Uste zuen okerrago izango zela jada bertatik alde egitea, eta "indiarrentzat" hobeto zela espainiar administrariak egotea[21].

Borneora bidaia eta heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fraideak ez zeuden Borneora joatearekin ados, bereziki Rada, lan astronomikoak zituelako tartean. Borneon idatzi zuen bere azken gutuna, neurketa astronomikoak ezin zituela egin esanez. Sandek, hala ere, interes berezia zuen Bruneiko inperioan eragiteko. Pengiran Seri Lelak Manilara bidaiatu zuen eta Espainiarekin adostu zuen gerra egonez gero, bera izendatuko zutela sultan berria[45].

Espedizioak, hala ere, arrakasta izan zuen Espainiarren arabera, zituzten helburu politikoak lortu zituelako. Hala ere, ikuspegi hori dudatan jartzen dute historialariek, kondairaren esparruan utzita[46]. Bidean, espainiar asko gaixotu ziren eta Martin Arradak itzultzea eskaria egin zuen, esanez han geratuz gero, denak hilko zirela. 1578ko ekainean, bueltatzen ari zirela, gaixotu eta itsasontzian hil zen, 44 urte zituela. Bere gorpua itsasora bota zuten[3].

Heriotzaren berri Filipe II.ari Alburquerquek eman zion, Manilako galeoian bidalitako gutun batean. Arradaren testuak eta liburuak Francisco Ortegak bidali zituen beranduago, eta familiari berria Mexikon zegoen Luis Aldaz frantziskotarrak eman zien, gutun bidez. Filipinetako agustindarrek memorian gorde zuten, eta santu bat zela esatera iritsi ziren. Juan Arrada anaiak pseudonimo batekin idatzi zuen Historia Apologética y descripción del Reino de Navarra liburuan esan zuen Frantzisko Xabierkoaren parekoa zela, Ekialde Urrunaren ebanjelizazioan[1].

Arradak idatzitakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arradaren testu gehienak ez dira gaurdaino iritsi, baina iturri historikoetatik dakigu askoz gehiago idatzi zuela. Badirudi Mexikora iritsi aurretik zerbait idatzi zuela, fama hori bazuelako. De recta hidrographiae ratione eta Geometría práctica izeneko liburuak idatzi zituela esaten da[1]. Badakigu Mexikon otomierari buruzko bi liburu idatzi zituela, Sermones morales eta Arte y vocabulario de la lengua otomí, 1861ean galdu zirenak. Filipinetan aipatzen da aurretik idatzi zuela hidrografia, geometria, astrologia judiziarioa eta erlojuen fabrikazioari buruzko bat. Filipinetan ere idatzi zuen Lurraren eta itsasoen neurrien inuguruko liburu bat, eta liburu hau Diego Herrerak bidali zuen Espainiara 1573an[3].

Hizkuntzalari lanari buruz ere ez da ezer heldu, baina XVII. mendeko Arte y vocabulario de la lengua china izeneko bi liburu kopia daude Valladoliden eta Bartzelonan, agustindarren liburutegietan. Baliteke bere liburua izatea. Bere gutun asko gordetzen dira, guztiak Filipinetan idatzitakoak. Mexikon idatzitako gutunik ez da aurkitu oraindik[3].

Filipinetan zegoela ere, Bering itsasarteari buruzko lehen aipamena egin zuen, eta bertan Txinak eta Espainia Berriak muga egiten dutela esan zuen[21].

Txinaren deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinan egindako bidaiaren deskribapena egin zuen, Relaçion Verdadera de las cosas del Reyno de TAIBIN por otro nombre china y del viaje que ael hizo el muy Reverendo padre fray Martin de Rada provinçial que fue de la orden del glorioso Doctor dela yglesia San Agustin. que lo vio yanduvo en la provinçia de Hocquien año de 1575 hecha por el mesmo izenburupean[43]. Bertan hainbat aipamen egin zituen Txinako geografia, antolaketa eta teknologiari buruz.

Arreta deitu zion mapagintza eskasa zutela, geografia, geometria eta aritmetika ez zituztelako menderatzen, eta gehitzen, kentzen eta biderkatzen bazekitela baina ez bestelako matematikarik. Ez zekitela ez nolakoa zen Lurraren tamaina ez eta bere forma, eta pentsatzen omen zuten laua zela. Hala ere, oso gizarte antolatua zuela aipatu zuen, urbanizazio eta administrazio izugarriarekin, jauregi, parke eta janzkera oso aurreratuarekin, eta mahaian zuten jateko modua ere oso konplexua zela, baita ere euren antzerki eta zirkua. Kontrara, itsas-teknologia ez zela aurreratua aipatu zuen, ez zutela itsas-nabigazio kartarik eta itsasontziak ere ez zirela onak bidaia luzetarako. Iparrorratz txarrak zituztela ere esan zuen, eta horregatik itsasoan ez zirela oso iaioak.

Txinatar karaktereak inoiz ikusitako "barbaroenak eta zailenak" zirela esaten zuen, hitz bakoitzak ideograma bat zuela aipatuz eta, guztiak jakinda ere, ezin direla testu guztiak irakurri. Autoritateek, hala ere, ondo jakin behar zuten idazten eta hitz egiten mandarineraz. Agintari bakoitzak urtero bisita bat zuen eta aurreko urtean euren lana nola egin zuten auditatzen zieten, eta bereziki ea oparirik jaso ote zuten. Liburuei dagokionez, gai mota guztietakoak zituztela esan zuen, astrologia, kiromantzia, zientziak, aritmetika, legeak, medikuntza, esgrima, jokoak eta jainkoen inguruan. Arreta deitu zion txinatarrek pentsatzen dutela Eguzkia eta Ilargia pertsonak zirela eta zerua laua zela.

Txina eta Marko Polok deskribatutako Catay leku bera zirela ere nabarmentzen lehenengoa izan zen[21]:

« Normalki Txina deitzen dugun lurra, Marko Polo veneziarrak Catayko Erresuma deitu zuen, agian horrela deitzen zelako garai horretan hizkuntza tartaroren batean, bera lur horretara iritsi zenean tartariarrek erakutsi ziotelako, 1312. urtearen inguruan »

[oh 11]


Txinak, ofizialki, atzerritarrik ez zuela hartzen esaten zieten europarrei, baina Arradak dio hiriburuan beste herrialde askotako pertsonak zeudela esan zietela, gehienak Txina inguruko nazioetakoak[oh 12]. Orokorrean, japoniarrekin arazoak zituztela dio, gerra egin ohi zutela. Portugaldarrekin ere ez ziren asko fiatzen, eta bi fraideak saiatu ziren preso portugaldar bat ere askatzen[1].

Arradaren liburutegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filipinara eramandako liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arradak liburutegi handia eraiki zuen bere bizitzan, baina liburu asko itsasontzietan galdu zirela ere aipatu zuen. Arradaren interesak nabarmen geratzen dira lortutako liburuen izenburuekin, autore batzuek Matteo Ricci jesuitaren pareko jarri dutena[47].

Mexikotik Filipinetara bidaian brebiario bat eta Luis de Granadaren liburu erlijioso bat zeramatzan, estanpita batzuekin lagunduta: Nekaldia eta Mariaren irudiekin batera, Santa Brigidaren irudi bat zuen. Txinatarren artean Nekaldia bereziki arraroa zen kontzeptua zen, eta misiolariek mezan laguntzeko erabiltzen zituzten iruditxo horiek. Bidaia liburu batzuk ere bazituen, tartean Marko Poloren bidaiak eta portugaldar baten liburu ezezagun bat, baliteke Avisi Particolari edo Joan de Barrosen Décadas de Asia izatea[47].

Bere liburu gehienak, hala ere, zientifikoak ziren. Euklidesen Elementuak eta Arkimedesen testuak zituen, 1544an argitaratutakoa. Ptolomeoren liburu bat ere bazuen, baliteke Geografia izatea, meridianoak neurtzeko baliagarria edo, agian Almagesto edo Tetrabiblos, berak astronomiari buruzkoak zirela idatzi zuelako; eta Kopernikoren De revolutionibus orbium coelestium ere bazuen, oraindik Elizak kondenatu ez zuen liburua. Vitelioren De Perspectiva liburua ere bazuen, argiaren difrakzioaren inguruko liburua; liburu hau bereziki interesgarri egiten zitzaien txinatarrei, Marko Polok aipatu zuenez. Ali ben Ragelen[48] Libro cumplido de los iudizios de las estrellas ere bazuen, astrologiari buruzkoa, Martinen afizioetako bat[47].

Regiomontanoren De Triangulus omnidus liburuz bazuen. Egile berberak idatzitako Ephemerides almanakea Kristobal Kolonek[47] eta Juan Sebastian Elkanok ere bazuten[49]. Arradak beste Ephermerides bat ere bazuen, Cipriano Leontio izeneko ezezagun batek idatzia. Arradak alfontsoar eta pruteniar taulak ere bazeramatzan. Lehenengoak Ptolomeoren astronomian oinarrituzak zeuden, bigarrena Erasmo Reinholdek egin zuen, Kopernikon oinarritua eta askoz zehatzagoak ziren[47].

Txinan lortutako liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gujin xingsheng zhi tu, Martin Arradaren anotazioekin.

Txinako bidaia aztertzen ari zela Gujin xingsheng zhi tu mapa lortu zuen, Txinako mapa topografikoa. Ez zen oso mapa zehatza, testu asko zuen eta ez zuen koordenaturik. Mapa hau Indietako Artxibora iritsi zen 1574an, Martinen anotazioekin, eta gordetzen den kopia bakarra da[47].

Txinan liburu asko eta oso merkeak erosi zituzten, baina aipatu zuten kalitate oso eskasekoak zirela, banbu pulpan inprimatzen baitziren merkeago egiteko. Nahiko ziurra da Guangyu tu atlasa erosi zuela, Txinako biztanleriaren berri emateko erabili zuena. Zheng Ruozengen (鄭若曾) nabigazio liburu bat ere erosi zuen, gaztelaniaz Sus derroteros para la mar para sus navegaciones izenarekin aipatu zutena eta ziurrenik Chouhai tubian liburua dena (籌海圖編). Liburu hau Guang Yutu liburuaren bigarren partea zen, eta hori ere erosi zuen. Armagintzari buruzko liburu bat aipatzen du ere Loarcak, Qi Jiguangen (戚繼光) Jixiao Xinshu (紀效新書) izan litekeena, portugaldarrek emandako arkabuzei garrantzia ematen dien liburua. Ming Lege Kodea (大明律) ere erosi zuen, Ming dinastiaren zuzenbide libururik garrantzitsuena, modu masiboan inprimatu zena. Liburu hauetaz gain, bizimoduen inguruko liburu asko ere erosi zituen, baita euren erlijio eta kontakizunen ingurukoak[47].

Astronomia, medikuntza eta aritmetikari buruzko liburuak erosi zituen, baina ikusi zuen aritmetika oso oinarrizkoa zutela. Medikuntza tradizionalari buruzko ezagutza handia zutela ere ikusi zuen, eta txinatar medikuntza gutxietsi zuen. Ametsen interpretazioari buruzko liburuak ere erosi zituen, horietako bat oposizioak egin behar zituztenen ametsak interpretatzekoa. Fisonomia, kiromantzia eta astrologiari buruzko liburuak ere lortu zituen, bere afizioa[47].

Oroimena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Olibako monasterioaren abade hiru Martin Arrada izan ziren. Lehenengoaren iloba zen bigarrena, eta bigarrenaren lehengusu baten semea hirugarrengoa, artikulu honen protagonista. Hau da, artikuluko Martin Arrada Kruzat izen bereko zuzenbideko doktore eta Olibako lehen abade Martin Arrada Artiedaren biloba zen. Karlos V.ak Hondarribiko setioan nafar subiranistei eskaini zien 1523ko abenduaren 15eko barkamen partzialean, hartatik salbuetsi zuen, besteak beste, Martin Arrada Artieda izeneko buruzagi edo jaun bat, Iruñekoa, leinu horretako Olibako lehen abadea izango zena, itxura guztien arabera. 1524an, beharbada enperadorearen otsaileko barkamen eskaintza zabalagoa onartu ondoren, Alfontso Nafarroakoa abadeak, Petri III.a Nafarroakoaren senitartekoak, Martin Arrada Artieda doktorearen eskuetan utzi zuen postua; ikus Ostolaza, I. 2006.
  2. fray martin de rrada, sacerdote y theologo, natural de la ciudad de Pamplona, buen matemático y astrólogo e cosmógrafo y muy gran aresmético, hombre de claro entendimiento, llevó consigo desde la nueva España por mi intercesión un instrumento de mediana grandeza para por él poder verificar la longitud que avría desde el meridiano de Toledo hasta el meridiano de la tierra, a donde dios fuese servido que aportásemos, e como suce-dió que fuimos a la isla de çubú de suso contenida, donde yo estuve 31 días antes que diésemos la buelta para la nueva España, en este tiempo el dicho fray martin de rrada, por estar de asiento en el pueblo de çubú donde reydía de noche y de día con españoles, que allí poblaron, tubo lugar para muy a su plazer poder verificar por estrellas con el dicho instrumento la longitud que hay desde la dicha ciudad de Toledo, o su meridiano, hasta el meridiano del dicho pueblo de çubú, y abiéndolo verificado, halló computando su cuenta hazia el poniente que ay 216 grados y 15 minutos de longitud conforme a las tablas Alfonsinas, enpero conforme a Copérnico 215 grados y 15 minutos, ques menos un grado, de los cuales grados de longitud, sacados de los 43 grados y 8 minutos suso contenidos, quedan según la cuenta de Copérnico, a quien en esta quenta seguré, como más moderno, 172 grados y 7 minutos de longitud, que para los 180 grados, que pertenecen a la Corona de Castilla, faltan 7 grados y 53 minutos, y tantos más al meridiano de çubú llega la demarcación de su Majestad
  3. Ikus, Longitude#Longitudearen_neurketa:_buruhaustea_mendeetan_zehar arazo honen azalpen historiko baterako.
  4. al tienpo doy por testigo, que si no ay otro conçierto y otro que menee la masa, ni la tierra valdrá nada, ni el rrey lleuará prouecho, ni la gente será aprouechada, sino todos morirán de mala muerte en breue tiempo, y toda la tierra se destruyrá. La tierra toda es fértil y abundante de comida, y morimos todos de ambre; ay mucha madera y muy a pique fáçil de sacar, y no tenemos barco, antes los que de ay traximos los emos perdido. Está toda muy poblada y ya emos hecho despoblar muchos pueblos
  5. Para conquistar esta tierra no son menester soldados, porque ellos no miran por el bien de la tierra, sino cómo ynchir de presto para boluerse a su tierra, y como no se puede cunplir su deseo destruyen y abrasan la tierra, mas avían de ynbiarse pobladores que pretendiesen permanesçer en ella.
  6. estamos los spañoles ynfamados en esta tierra y aborreçido nuestro nombre, como vsurpadores de lo ageno, cosarios sin fe y derramadores de sangre humana
  7. vino a nos un principal de los zambalis con cien flecheros diziendo que queria yr con nosotros a la guerra y que el no queria de toda la presa mas de solas cabeças de chinos. y tienen en sus casas colgadas cabeças a trenta y quarenta y casa vi de mas de cien cabeças. que su principal trato es al que toparen descuydado quitalle la cabeça y hazenle un agujero en la coronilla y sorbenle los sesos y luego la cuelgan en su casa. y quien mas cabeças tiene es mas honrrado
  8. Denbora luzez pentsatu zen Martin Arradak idatzi zuen Tansuso portua gaur egungo Anhai hiria dela, baina geroago ikusi zen Zhongzuosuo (txinera tradizionalez: 中左所) Xiamen dela, Anhaitik 40 kilometrora.
  9. Txinan liburudendak I. mendetik aurrera zeuden, eta Arrada heldu zenerako bost mende zeramatzaten inprenta asmatu zutenetik. Wanli enperadorearen garaian, protagonista iritsi zenean, oso ohikoak ziren eta eurak ere aipatu zuten oso merke eta lortzen errazak zirela liburuak.
  10. Pidiase que V. p. demandase un juez sobre ello creo que sera ya superfluo porque los testigos estan en la otra vida y no avra sino lo que se assento en el processo que hizo el gobernador creo que uvo gran passion en ello y no hay mas de sufrir y callar. a unas indias recien christianas se les dio cruelissimos tormentos que yo vi el burro todo muy ensangrado. hizieronles dezir todo lo que querian y a un muchacho español de onze o doze años que estuvo arreptitio por hechizos dellas presente a los tormentos de los indios viendo lo que passava confesso ser bruxo aunque no como lo avian hecho y que estava amancebado con una dellas que estava 40 leguas de çubu adonde el estava. hizieron quartos a las indias . al muchacho lo encoroçaron y emplumaron y condenaron a diez años de galeras deSpana. Dieronle por procurador al muchacho hombre que ni savia leer ni escrevir y era alguacil y carcelero del mismo muchacho.
  11. La tierra que comúnmente llamamos China, llamóla Marcopolo, Beneçiano, el Reyno de Catay, quiçá que en lengua tartaresca se deuía llamar ansí entonces, porque quando él uino a ella la enseñoreauan los Tártaros, que fue çerca del año de 1312
  12. Berak hala jaso zuen: Cauchy, Leuqui, Chienlo, Malaca, Tayni, Campu-chi, Chaussien, Tata, Cauly, Gipton, Huyhue

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t Ostolaza Elizondo, Isabel. (2006). Fray Martín de Rada, evangelizador, cosmógrafo y embajador en China. ISSN 1134-8259. Noiz kontsultatua: 2020-10-17.
  2. Goñi Gaztambide izena=José. (1979-1989). Historia de los obispos de Pamplona. Ediciones Universidad de Navarra ISBN 84-313-0579-7. PMC 644358013. Noiz kontsultatua: 2020-10-17.
  3. a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z aa ab ac ad ae af ag ah ai aj Folch, D. (2008). «Biografía de fray Martín de Rada.» HUARTE DE SAN JUAN. Geografía e Historia (Iruñea: UNafarroako Unibertsitate Publikoa) 15: 33-63..
  4. Zalba, J.. (1926). «El cosmógrafo P. Martín de Rada» Boletín de la Comisión de Monumentos Históricos y Artísticos de Navarra 17: 16-22..
  5. (Gaztelaniaz) Santiago Vela, Gregorio de. (1913). Ensayo de una biblioteca iberoamericana de la orden de San Agustín: obra basada en el catálogo bio-bibliográfico agustiniano del P. Bonifacio Moral. Imprenta del Asilo de Huérfanos PMC 927913043. Noiz kontsultatua: 2020-10-13.
  6. a b (Ingelesez) Goodrich, L. Carrington; Fang, Chao-Ying. (1976). Dictionary of Ming Biography, 1368-1644. New York: Columbia University Press, 150–151 or. Noiz kontsultatua: 2020-10-13.
  7. Maroto, María Isabel Vicente. (2004). «El Arte de Navegar y la construcción naval» Técnica e ingeniería en España, Vol. 1, 2004 (El Renacimiento: de la técnica imperial y la popular), ISBN 9788478207428, págs. 477-514: 477–514. ISBN 978-84-7820-814-2. Noiz kontsultatua: 2020-10-17.
  8. Cuevas, N. (1943). Monje y Marino: la vida y los tiempos de Urdaneta. Mexico.
  9. (Ingelesez) Grammatical Borrowing in Cross-Linguistic Perspective. De Gruyter Mouton 2008-08-27 doi:10.1515/9783110199192.435. ISBN 978-3-11-019919-2. Noiz kontsultatua: 2020-10-14.
  10. (Gaztelaniaz) Castro, Agustin María de; Merino, Manuel. (1954). Misioneros agustinos en el Extremo Oriente, 1565-1780 (Osario venerable). Consejo Superior de Investigaciones Científicas, Instituto Santo Toribio de Mogrovejo PMC 412330. Noiz kontsultatua: 2020-10-14.
  11. a b c (Ingelesez) Galende, Pedro G.. (1980). Martín de Rada, OSA: (1533 - 1578) ; abad frustrado, misionero y embajador real. Arnoldus Press Noiz kontsultatua: 2020-10-14.
  12. Cervera, José Antonio. (2001). Dos grandes cosmógrafos españoles en las Filipinas: Andrés de Urdaneta y Martín de Rada. in: Estudios de historia das ciencias e das técnicas : VII Congreso de la Sociedad Española de Historia de las Ciencias y de las Técnicas, Pontevedra, 14-18 de setembro de 1999. 1, 169-176 or..
  13. a b (Ingelesez) Pulleyblank, E. G.. (1956/02). C. R. Boxer \izenburua=South China in the sixteenth Century: being the Narratives of Galeote Pereira, Fr. Gaspar da Cruz, O.P., Fr. Martin de Rada, O.E.S.A., 1550–1575. (Works issued by the Hakluyt Society, Second Series, No. CVI.) xci, 388 pp. XII plates, 8 figs. London: Hakluyt Society, 1953. 40s. ed. Bulletin of the School of Oriental and African Studies 18 (1): 196–197. doi:10.1017/S0041977X00122372. ISSN 1474-0699. Noiz kontsultatua: 2020-10-15.
  14. The Cambridge history of Southeast Asia. Cambridge University Press 1999 ISBN 0-521-77864-6. PMC 43674066. Noiz kontsultatua: 2020-10-15.
  15. (Ingelesez) Ness, Sally Ann. (2016-03-07). Body, Movement, and Culture: Kinesthetic and Visual Symbolism in a Philippine Community. University of Pennsylvania Press ISBN 978-1-5128-1822-2. Noiz kontsultatua: 2020-10-15.
  16. Philippine folk literature : an anthology. (2nd ed. argitaraldia) University of the Philippines Press 2007 ISBN 978-971-542-536-0. PMC 226372190. Noiz kontsultatua: 2020-10-15.
  17. Van Harssel, Jan,. National Geographic learning's visual geography of travel and tourism. (Fifth edition. argitaraldia) ISBN 978-1-133-95126-1. PMC 869922880. Noiz kontsultatua: 2020-10-15.
  18. a b San Agustín, Gaspar. (1698). Conquistas de las islas Philipinas. en la imprenta de Manuel Ruiz de Murga Noiz kontsultatua: 2020-10-15.
  19. Cervera Jiménez, José Antonio.. (2001). Ciencia misionera en Oriente : los misioneros españoles como vía para los intercambios científicos y culturales entre el Extremo Oriente y Europa en los siglos XVI y XVII.. Seminario de Historia de la Ciencia y de la Técnica de Aragón, Facultad de Ciencias ISBN 84-89584-09-5. PMC 733562839. Noiz kontsultatua: 2020-10-15.
  20. Abad, Miguel Pino. (2014). «El Tratado de Zaragoza de 22 de abril de 1529 como anticipo a la conquista de Filipinas» Guerra, derecho y política: Aproximaciones a una interacción inevitable, 2014, ISBN 978-84-617-1675-3, págs. 25-44: 25–44. ISBN 978-84-617-1675-3. Noiz kontsultatua: 2020-10-15.
  21. a b c d e Cervera, José Antonio. (2008). Martín de Rada (1533-1578) y su trabajo como científico en Filipinas. ISSN 1134-8259. Noiz kontsultatua: 2020-10-17.
  22. a b c d Arrada, Martin. (1576). «Copia de carta del P. Martín de Rada al Virrey de México, dándole importantes noticias sobre Filipinas» www.upf.edu Noiz kontsultatua: 2020-10-15.
  23. «Martín de Rada, 1570» www.upf.edu Noiz kontsultatua: 2020-10-16.
  24. Legazpi, Miguel Lopez. (1570-7-25). «Carta de Legazpi al virrey de Nueva España» www.upf.edu (Panay) Noiz kontsultatua: 2020-10-16.
  25. (Ingelesez) Halili, M. c. (2004). Philippine History. Rex Bookstore, Inc. ISBN 978-971-23-3934-9. Noiz kontsultatua: 2020-10-16.
  26. Alburquerque, Agustín. «Carta a S. M. del P. Agustín de Alburquerque. Habla de la muerte de Fr. Diego de Herrera con los religiosos que llevaba de España; dice que ha muerto el Padre Martín de Rada, y que en otro navío enviará los papeles de las observaciones que estaba haciendo, etc.» www.upf.edu Noiz kontsultatua: 2020-10-16.
  27. «Martín de Rada, 1572» www.upf.edu Noiz kontsultatua: 2020-10-16.
  28. «Carta de Legazpi al virrey, 11 de agosto de 1572» www.upf.edu Noiz kontsultatua: 2020-10-16.
  29. Brook, Timothy, 1951-. The confusions of pleasure : commerce and culture in Ming China. ISBN 978-0-520-92407-9. PMC 769188997. Noiz kontsultatua: 2020-10-16.
  30. Spence, Jonathan D.. (1999). The search for modern China. (2nd ed. argitaraldia) W.W. Norton ISBN 0-393-97351-4. PMC 39143093. Noiz kontsultatua: 2020-10-16.
  31. The Cambridge history of China. Cambridge University Press 1978-<2019> ISBN 978-0-521-24327-8. PMC 2424772. Noiz kontsultatua: 2020-10-16.
  32. Spence, Jonathan D.. (1999). The search for modern China. (2nd ed. argitaraldia) W.W. Norton ISBN 0-393-97351-4. PMC 39143093. Noiz kontsultatua: 2020-10-16.
  33. (Ingelesez) «Potosí: the mountain of silver that was the first global city – Kris Lane | Aeon Essays» Aeon Noiz kontsultatua: 2020-10-16.
  34. «Martín de Rada, 1574» www.upf.edu Noiz kontsultatua: 2020-10-16.
  35. a b «Parescer del provincial fray martin de rrada agustino sobre las cosas destas yslas» www.upf.edu Noiz kontsultatua: 2020-10-16.
  36. «Carta al Virrey de México del P. Martín de Rada, dándole cuenta de cómo Juan de Salcedo fué a la conquista de Vicor e Ilocos, atropellos que se cometen con los indios, aumento de la doctrina, de las viruelas, y clases de esclavitud.» www.upf.edu Noiz kontsultatua: 2020-10-16.
  37. «Respuesta al paresçer del padre del Padre fray Martín de Rrada, provinçial de los agustinos» www.upf.edu Noiz kontsultatua: 2020-10-16.
  38. «AVISO DE FRAY MARTÍN DE RADA SOBRE LAS CONFESSIONES DE LOS ENCOMENDEROS» www.upf.edu Noiz kontsultatua: 2020-10-16.
  39. De Borja, Marciano R., 1966-. (2005). Basques in the Philippines. University of Nevada Press ISBN 978-0-87417-891-3. PMC 607715621. Noiz kontsultatua: 2020-10-16.
  40. www.gutenberg.org Noiz kontsultatua: 2020-10-16.
  41. a b «Martín de Rada, 16 de julio de 1577» www.upf.edu Noiz kontsultatua: 2020-10-16.
  42. (Ingelesez) Lee, Khoon Choy. (2013-03-26). Golden Dragon And Purple Phoenix: The Chinese And Their Multi-ethnic Descendants In Southeast Asia. World Scientific ISBN 978-981-4518-49-9. Noiz kontsultatua: 2020-10-16.
  43. a b «Relacion Verdadera delascosas del Reyno de TAIBIN por otro nombre china y del viaje que a El hizo El muy Reverendo padre fray» www.upf.edu Noiz kontsultatua: 2020-10-17.
  44. Loarca, Miguel. (1575). «Relacion del viaje que hezimos a la China desde la ciudad de Manila en las del poniente año de 1575 años, con mandado y acuerdo de Guido de Lavazaris governador i Capitan General que a la sazon era en las Islas Philipinas» www.upf.edu Noiz kontsultatua: 2020-10-17.
  45. (Ingelesez) Alip, Eufronio Melo. (1954). Political and Cultural History of the Philippines. Alip & Sons Noiz kontsultatua: 2020-10-16.
  46. Saunders, Graham E.. (2002). A history of Brunei. (2nd ed. argitaraldia) RoutledgeCurzon ISBN 0-7007-1698-X. PMC 49942137. Noiz kontsultatua: 2020-10-16.
  47. a b c d e f g h (Gaztelaniaz) Folch, Dolors. (2018-07-06). «Martín de Rada’s Book Collection» Sinología hispánica. China Studies Review 6 (1): 1–26. doi:10.18002/sin.v1i6.5485. ISSN 2531-2219. Noiz kontsultatua: 2020-10-17.
  48. Ibn Abi al-Rigāl Ali, 1015 o 16-1062 o 3.. (1997). El libro conplido en los iudizios de las estrellas. Indigo ISBN 84-89768-07-2. PMC 334756425. Noiz kontsultatua: 2020-10-17.
  49. «Vista de Juan Sebastián de Elcano desde la atalaya de Getaria | Boletín de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País» www.rsbap.org Noiz kontsultatua: 2020-10-17.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]