Martin Duhalde
Martin Duhalde | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Uztaritze, 1746ko martxoaren 5a |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Baiona, 1804ko urtarrilaren 29a (57 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiz katolikoa eta idazlea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
![]() |
Martin Duhalde (Uztaritze, Lapurdi, 1733 - Baiona, 1804) euskal idazlea eta apaiza izan zen. Okzitaniako Tolosako unibertsitatean egin zituen Teologia ikasketak. 1770ean apaiztu, eta gero Larresoroko apaizgaitegian irakasle aritu zen. Frantziako Iraultzarekin, 1789an, Hego Euskal Herrira joan behar izan zuen —Hernanira eta Oiartzuna—, eta bera bezala iheska zihoazenei laguntzen jardun zuen. Azkenean, Baionan finkatu eta hantxe hil zen.[1][2]
Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Meditacioneac gei premiatsuen gainean, cembait abisuekin, othoitcekin eta bicitceco erregela batekin Arima Jaincotiarren oneraco (1809)
- Birjinia edo donceil Christaba, lempizte siciliarra osotasunerat heldu nahi diren nescatcha gaztei moldetzat baliatcecotçat, aita Begirungarri Migel-Aingeru Marin chikien donepilaco fraideac egina eta Lapurdiko Eliza gizon batec berriro Escuararat itzulia (1783-1784), Miguel Angel Marínen obraren itzulpena (1752, Virginia, o la Virgen Cristiana, historia siciliana, para servir a las jóvenes que aspiran a la perfección). Lau liburuki ditu, eta nabari da Larramendiren eragina. Izengabea da, Jean Robin kopiagilearen izena besterik ez duela. J.A. Mujikak frogatu du Duhalderen egiletasuna.[3]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- «Martin Duhalde», Literaturaren Zubitegia.