Martin Duhalde

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:04, 30 apirila 2015

Martin Duhalde (Uztaritze, Lapurdi, 1733 - Baiona, 1804) euskal idazlea eta apaiza izan zen. Okzitaniako Tolosako unibertsitatean egin zituen Teologia ikasketak. 1770ean apaiztu, eta gero Larresoroko apaizgaitegian irakasle aritu zen. Frantziako Iraultzarekin, 1789an, Hego Euskal Herrira joan behar izan zuen —Hernanira eta Oiartzuna—, eta bera bezala iheska zetozenei laguntzen jardun zuen. Azkenean, Baionan kokatu zen, eta hantxe hil zen.[1][2]

Idazlanak

Erlijioa

Erreferentziak

  1. Santi Onaindia (1973): Euskal literatura II. Etor, 1973.
  2. Enrike Zabala (1979): Euskal literatura alfabetatzeko, Pax, 1979.
  3. Mujika, Jose Antonio (2010): Birjinia, edo donceil christaba, Bilbo: Euskaltzaindia.

Kanpo loturak