Martin Markuleta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Martin Marculeta» orritik birbideratua)
Martin Markuleta

Bizitza
JaiotzaDonostia1907ko irailaren 24a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1984ko azaroaren 19a (77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Real Sociedad1924 / 19341064
Espainiako futbol selekzio nazionala1928 / 1935151
Club Atlético de Madrid1934 / 1936412
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria

Martin Markuleta Barberia ezizenez Amarako okina (Donostia, 1907ko irailaren 24a - 1984ko azaroaren 19a) euskal herritar futbolari eta entrenatzailea izan zen. Bere kirol ibilbidea Realean eta Atlético Madril taldean egin zuen. Gerra aurrean Realak izan zuen jokalari onenetakoa izan zen.

Jokalari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Realean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familiak okindegia zuen Amaran eta Martinek ere tarteka bertan lan egiten zuenez Amarako okina (El Panadero de Amara) ezizena jaso zuen. 12 urte zituela Donostiako Amaikak Lagunak taldean hasi zen jokatzen eta 1924. urtean Realak fitxatu zuen, oraindik gazte mailako futbolaria zela[1]. Lippo Hertzka hungariarra entrenatzaile zuen taldean eta Gipuzkoako txapelketan egin zuen debuta Donostiako Esperanza taldearen aurka, 1925eko azaroaren 8an[2]. Hamabost egun beranduago Real Unión taldearen aurkakoa izan zuen eta bertan sartu zuen Realarekin aurreneko gola. Txuriurdinek 5-1 irabazi zuten eta Markuletak bosgarren gola egiteaz gain goleko bi pase ere eman zituen[3].

Realean hamarkada batez aritu zen aurrelari postuan, 228 partida jokatu eta 37 gol sartuz. Erdilaria izanik marka bikaina zen, inondik ere. Ligako 106 partida jokatu zituen eta lau gol sartu. Gipuzkoako txapelketa hirutan irabazi zuen[4]. 1928ko Kopa finaleko taldean egon zen. Bartzelonaren aurka jokatzea egokitu zitzaion eta aurreneko bietan berdindu ondoren hirugarren partida bat jokatu behar izan zuen taldeak. Hirugarrena jokatu aurretik ordea Espainiako selekzioarekin Amsterdamgo Olinpiar Jokoetan aritu zen, Realaren talde erdia hantxe zen, eta Kopako azken partidara nekatuta iritsi ziren[1]. Kataluniarrek 3-1 irabaziz eskuratu zuten titulua[5]. 1929an Liga hasi zuen hamaikakoan ere titularra izan zen Markuleta[6].

Atlético Madrilen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1934ko Munduko Futbol Txapelketa jokatu zuen eta handik itzultzean hainbat taldek fitxatu nahi izan zuten, Bartzelonak, Betisek eta Oviedok besteak beste. Diru gehien lehen mailara igo berria zen Atletico Madrilek jarri zuen mahai gainean eta Realak diru premia zuenez fitxaketa ahalbidetu zuen[1]. "Koltxoneroekin" bi denboraldi egin zituen[7], bigarrena entrenatzaile-jokarai zela, eta 1936an taldeak maila galdu zuen. 1936ko uztailean Espainiako Gerra Zibila hasi zen eta Liga hiru denboraldiz etenda gelditu zen.Markuletak Donostiara itzultzea erabaki zuen[6].

Gerra Zibila izan zen artean hainbat lagunarteko jokatu zituen Realarekin. Hura amaitzean Markuletak dagoeneko 34 urte zituen eta erretiroa hartu zuen.

Selekzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako futbol selekzio nazionalarekin 15 partidutan izan zen internazional jokalari bezala. Amsterdamen egin zuen debuta 1928ko maiatzaren 30ean. Espainiak 7-1 irabazi zion Mexikori eta Markuletak ere sartu zuen gol bat[1]. Espainiako selekzioarekin sartuko zuen gol bakarra izan zen[8], baina goleko pase ugari eman zituen eta 1934ko Munduko txapelketan sona handia hartu zuen.

Euskal Herriko futbol selekzioarekin ere aritu zen.

Entrenatzaile ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erretiroa hartu ondorenean Reala bi urtez entrenatu zuen, 1937 eta 1938an, aurrenekoan jokalaria ere bazela. Guztira 24 partida zuzendu zituen, 13 irabazi, 2 berdindu eta 9 galdu[9].

1942-43 denboraldian Sporting de Gijon taldea bigarren mailan ari zen eta markuleta fitxatu zuen mailaz igotzeko asmoz, baina ez zuen helburua lortu[10]. Ondoren Real Union entrenatu zuen denboraldi batez[11].

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kluba Herrialdea Urteak
Real Sociedad  Gipuzkoa 1924-1934
Atlético de Madrid  Espainia 1934-1936

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Titulua Kluba Urtea
Gipuzkoako Txapelketa Real Sociedad 1927
Gipuzkoako Txapelketa Real Sociedad 1929
Gipuzkoako Txapelketa Donostia F.C. 1933

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d [https://www.marca.com/blogs/ni-mas-ni-menos/2015/03/15/martin-marculeta-el-panadero-de-amara.html «Mart�n Marculeta, el panadero de Amara»] MARCA.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).
  2. «Campeonato regional: partido entre Real Sociedad y Esperanza (5-2) jugado en Atotxa la temporada 1925/1926» atotxa.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).
  3. «Campeonato regional: partido entre Real Sociedad y Real Unión (5-1) jugado en Atotxa la temporada 1925/1926» atotxa.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).
  4. «Martín Marculeta Barbería (Real Sociedad)» atotxa.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).
  5. (Gaztelaniaz) Sport. (2020-04-04). «La demorada final de Copa de 1928» sport (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).
  6. a b «Martín Marculeta : definición de Martín Marculeta y sinónimos de Martín Marculeta (español)» diccionario.sensagent.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).
  7. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (1984-11-21). «Martín Marculeta Barbería, futbolista» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).
  8. «Internacionales vascos de la selección española» www.furiaroja.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).
  9. «Martín Marculeta Barbería (Real Sociedad)» atotxa.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).
  10. «TEMPORADA 42-43» www.arandaarquitectos.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).
  11. Auñamendi Entziklopedia

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]