Martin Niemöller
| Martin Niemöller | |
|---|---|
(1952) | |
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Friedrich Gustavo Emilo Martin Niemöller |
| Jaiotza | Lippstadt, 1892ko urtarrilaren 14a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Wiesbaden, 1984ko martxoaren 6a (92 urte) |
| Hobiratze lekua | Osnabrück |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Else Bruner |
| Familia | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | alemana |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | olerkaria, itsaspekoko tripulatzailea, erresistentziako borrokalaria, bakearen aldeko aktibista, artzain luteranoa, apaiza, predikaria, iritzi-kazetaria, parrokoa eta teologo protestantea |
| Jasotako sariak | |
| Zerbitzu militarra | |
| Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | luteranismoa |
Martin Niemöller —jaiotzako izen-deiturez, Friedrich Gustav Emil Martin Niemöller— (Lippstadt, Alemaniar Inperioa, 1892ko urtarrilaren 14a - Wiesbaden, Mendebaldeko Alemania, 1984ko martxoaren 6a) teologo eta ministro protestantea izan zen. Nazien aurka nabarmendu zen, eta ospetsua da Lehenbizi... etorri ziren olerkiaren egile delako.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen Mundu Gerran Alemaniako Itsas Armadako ofiziala izan zen; gerra bukatu eta Teologia ikasi zuen Münsterren. Kontserbadore nazionalista zen ideologiaz, eta hasiera batean Adolf Hitlerren alde egin zuen.[1] Gero Eliza Aitorlea taldearen sortzaileetako bat izan zen, Eliza ebanjelikoaren barnean. Eliza Aitorleak Alemaniako eliza protestanteak nazifikatzearen aurka egin zuen. Naziei horrela aurka egiteagatik, Niemöller Sachsenhausen eta Dachauko kontzentrazio esparruetan izan zen preso 1937tik 1945 arte.
Bakearen alde eta armen aurka jardun zuen. 1961ean Elizen Munduko Kontseiluko sei lehendakarietako bat izateko aukeratu zuten, eta kargu horretan jardun zuen 1968 arte. Arma nuklearren aurka azaldu zen, eta Gerra Hotza baretzearen alde lan egin zuen. Bakearen Lenin Saria eman zioten 1967an.[2]
Lehenbizi... etorri ziren
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1946ko urtarrilaren 6an errezitatu zuen olerki hau, Frankfurten egindako biltzar batean. Geroztik asko zabaldu da mundu osoan, eta hainbat bertsio egin dira.
|
|
|
Als die Nazis die Kommunisten holten, |
Naziak komunisten bila etorri zirenean, |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Stein, Leo (1941eko maiatza): «Niemoeller speaks! An Exclusive Report By One Who Lived 22 Months In Prison With The Famous German Pastor Who Defied Adolf Hitler», The National Jewish Monthly. Ikus 284–285, 301–302. orrialdeak.
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.