Martin Orbe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Martin Orbe
84UEU-12-026.jpg
Bizitza
Jaiotza Errigoiti1934ko abenduaren 7a (83 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak apaiz katolikoa
Kidetza Udako Euskal Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

Martin Orbe Monasterio (Errigoiti, Bizkaia, 1934ko abenduaren 7a) Udako Euskal Unibertsitateko zuzendaria izan zen 1976tik 1983 arte. Apaiz katolikoa da, Euskal Filologian lizentziaduna eta ohorezko euskaltzaina. Diktadura frankistaren aurka eta Euskal Herriko langileen alde ziharduen Gogor apaiz taldeko kide izan zen. Zamorako apaiz kartzelan preso izan zuten 1969tik 1972ra bitartean, eta espetxetik irten ostean Ipar Euskal Herrira egin zuen ihes. Han hasi zen lanean sortu berria zen Udako Euskal Unibertsitatean (UEU).[1][2] Euskarazko hainbat hiztegi sortu dituen Bostak Bat taldearen kolaboratzaile sutsua da. Euskal Apaiz Koordinakundeko, Bizkaiko Abadeen Foroko eta Herria 2000 Eliza kolektiboko kide ere izan da.[3]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orbe 1958an apaiztu zen, eta 20 urtez izan zen Zeanuriko abadea. Gogor apaiz taldeko kidea ere izan zen, eta Bilboko Elizbarrutian itxialdia eta gose greba egin ostean, atxilotu egin zuten 1969an. 1972ra arte izan zuten preso Zamorako apaiz espetxean.[3][4]

Orbe (ezkerretik bigarrena), UEUren I. Merezimendu Saria jasotzen, 2012an. Ezkerretik eskuinera: Inaki Irazabalbeitia, UEUko zuzendari ohia; Martin Orbe, saritua; Karmele Artetxe, UEUko zuzendaria; eta Gidor Bilbao, EHUko Euskara eta Eleaniztasuneko errektoreordea eta UEUkidea.

Espetxetik irtendakoan Ipar Euskal Herrira egin zuen ihes, eta Udako Euskal Unibertsitatea (UEU) indartzeko lanean jardun zen. UEU Hegoaldera eramatea erabaki zen UEUko 1976ko ekitaldiko azken eguneko bileran eta, horrekin batera, Martin Orbe UEUko zuzendari hautatu zuten. Kargu horretan iraungo zuen 1983 arte.[2]

Martin Orbek buru-bihotzez ekin zion UEUren egitura Hegoaldean sortu eta sendotzeari, Talde Eragilea ondoan zuela. Ekitaldirako baimena lortzea nekeza izan zen (Martin Orberen eta garai hartan Espainiako Barne Arazoetako ministroa zen Rodolfo Martin Villaren arteko eskutitzak lekuko); baina, azkenik, ikastaroak hasteko hilabete baino gutxiago falta zela, Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministeriotik baimena iritsi zen. Iruñean, Euskal Herriaren hiriburu historikoan, ekin zion UEUk Hegoaldeko lehen jardunaldiari (1977), oso garrantzitsua izan zena: batetik, lehen aldiz, ikastaldi berezituak antolatu ziren, sailez sailekoak. Bestetik, lehen liburuak argitaratu zituen UEUk, unibertsitate-mailan inoiz argitaratutako euskarazko aurrenekoak hain zuzen.

2012ko urriaren 18an UEUren I. Merezimendu Saria eman zioten, euskal kulturgintzan egindako lana omentzeko.[5]

Martin Orbe eta Maite Idirin Ohorezko Euskaltzain Diploma jaso zuten egunean

2014ko maiatzaren 30ean, euskaltzain ohorezko izendatu zuten.[6][7][8]

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zamorako apaiz-kartzela [elkarlanean] (2011).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Ohorezko beste 12 euskaltzain izendatu ditu Akademiak eta orain 39 dira guztira», Diario Vasco, 2014-05-31.
  2. a b Alfontso MUJIKA: «UEU: 25 urte bidean», Elhuyar Zientzia eta Teknologia, 1997-05-01.
  3. a b «Ohorezko euskaltzain izendatu dute Martin Orbe errigoitiarra», Busturialdeko Hitza, 2014-06-02.
  4. (Gaztelaniaz)  El infierno de los curas 'rojo-separatistas': 50 años de la cárcel concordataria de Zamora, https://www.publico.es/politica/represion-franquista-infierno-curas-rojo-separatistas-50-anos-carcel-concordataria-zamora.html. Noiz kontsultatua: 2018-07-25  .
  5. «Euskal Unibertsitatea, UEUren 40. urteurrenetik begiratuta», Uztaro, 88, 111-125, 2014. Martin Orbek Eibarren, 2012ko urriaren 18an UEUren I. Merezimendu Saria jaso zuenean eman zuen hitzaldia
  6.   «Martin Orbe Monasterio», www.euskaltzaindia.eus (Euskaltzaindia), http://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_content&view=article&id=4680&Itemid=404&lang=eu. Noiz kontsultatua: 2018-07-25  .
  7.   «Euskaltzaindiak diplomak eman dizkie ohorezko euskaltzain berriei», www.euskaltzaindia.eus (Euskaltzaindia), 2014, http://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_content&view=article&id=4446:ohorezko-euskaltzain-diplomadunak&catid=121&Itemid=619&lang=fr. Noiz kontsultatua: 2018-07-25  .
  8.   «Euskaltzaindiak 12 ohorezko euskaltzain berri izendatu ditu», www.euskaltzaindia.eus (Euskaltzaindia), 2014, http://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_content&view=article&id=4390:euskaltzaindiak-pppa-ohorezko-euskaltzain-berri-izendatu-ditu&catid=121&Itemid=619&lang=fr. Noiz kontsultatua: 2018-07-25  .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Martin Orbe Aldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Martin Orbe