Martin Zalba (musikaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Martin Zalba (musikaria)
Bizitza
JaiotzaIruñea1958ko azaroaren 26a (65 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpiano-jotzailea eta musikagilea

Martin Zalba Ibañez (Iruñea, 1958ko azaroaren 26a) nafar pianista eta musikagilea da. Iruñeko Loyola Eskolanian hasi zuen bere prestakuntza, eta haur-talde horren hainbat emanalditan parte hartu zuen Espainian eta Europan. Solfeo, Piano eta Konposizioko goi-mailako ikasketak amaitu ondoren, pianista gisa hasi zen lanean, kontzertuak eskainiz zein hainbat orkestrarekin bakarlari gisa arituz. 1983az geroztik Piano irakasle izan ondoren, 1991n Kontrapuntu, Fuga eta Analisi irakasle gisa hasi zen Iruñeko Pablo Sarasate Goi Kontserbatorioan.

Konpositore gisa genero desberdinak jorratu ditu, baina ganbera-musika landu du gehienbat, eta argitaratuta ditu lan asko. Besteak beste, lan hauek aipa daitezke: koruko musikari dagokionez, soprano, biolontxelo eta pianorako Proverbios, Motete Atendite eta La Noria lanak eta hainbat Eguberri-kanta; orkestra eta pianorako bi kontzertu; musika instrumentalari dagokionez, pianorako hainbat preludio zein flautarako, txelorako, organorako, akordeoirako eta harparako piezak egin ditu; ganbera-musikari dagokionez, berriz, Piezas Informales, Syrinx, Letaniak, Dantzak, Flauta eta harparako suitea, Harpa eta pianorako nokturnoa, Barcarola Oboe eta Klaberako, Txelo eta pianorako 1. sonata eta Klarinete/biolin, txelo/fagot eta pianorako trioa aipa daitezke, besteak beste. Produkzio handiko sortzailea, entzuten erraza eta interpretatzen oso zaila adituen ustez, 2001. urtean egun berean estreinatu zituen Iruñeko San Fermin abesbatzarentzat egindako Stabat Mater koruko lana eta Donostiako Daxa taldearentzat eginiko Suite bat.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]