Martina Hingis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Martina Hingis

Bizitza
JaiotzaKošice1980ko irailaren 30a (43 urte)
Herrialdea Suitza
 Txekoslovakia  (1980ko irailaren 30a -  1992ko abenduaren 31)
 Eslovakia  (1993ko urtarrilaren 1a -
BizilekuaFeusisberg
Freienbach
Hurden (en) Itzuli
Košice
Trübbach (en) Itzuli
Zug
Familia
AitaKarol Hingis
AmaMelanie Molitorová
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
ingelesa
Jarduerak
Jardueraktenislaria eta tenis entrenatzailea
Tenis
Jokaeraeskuina eta bi eskuz errebeska jotze
Bakarka i/g548–135
Binaka i/g490–110
Rankinga1 tennis singles (en) Itzuli (1997ko martxoaren 31)
1 tennis doubles (en) Itzuli (1998ko ekainaren 8a)
 
Lateralitateaeskuina
Pisua59 kilogramo
Altuera170 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm1716638 Facebook: MartinaHingisOfficial Twitter: mhingis Instagram: martinahingis80 Olympic.org: martina-hingis Edit the value on Wikidata

Martina Hingis (Košice, Eslovakia, 1980ko irailaren 30a) suitzar tenis jokalaria da, historiako onentsuenetakoa, Steffi Graf alemaniar txapeldunaren ondorengoa. 209 astez munduko tenislaririk hoberenaren postuan egon zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikitandik nabarmendu zen tenis jokalari gisa, eta txapelketa asko irabazi zituen, bai Txekoslovakian, bai, gero, Suitzan, familia hara joan baitzen bizitzera. 1989-1994 bitartean, adibidez, bost aldiz atera zen Suitzako txapeldun aire zabalean, hiru aldiz pista estalian, bi aldiz Europako txapeldun izan zen, bi aldiz irabazi zuen Roland Garros ospetsua (1993, 1994), eta behin Wimbledon (1994).

Profesional gisa, 1994ko urriaren 14an hasi zen, Women Tennis Association (WTA) elkarteko zerrendako 399. tokian. 1996ko urtarrilerako munduko lehen 15 jokalarien artean kokatu zen. Sei hilabete geroago, Wimbledongo bikote txapelketa irabazi zuen, Helena Sukova txekiarrarekin batera. 1997ko urtarrilean, 16 urte eta bost hilabete zituela, Australiako irekia irabazita, WTA elkarteko lehen postua lortzen zuen jokalaririk gazteena bihurtu zen. Urte horretan bertan hamar txapelketa irabazi zituen, Grand Slam-eko lauetatik hiru, besteak beste: Australiako Irekia, Wimbledon, eta AEBetako Irekia; Roland Garrosen finala galdu zuen, Iva Majoli kroaziarraren aurka.

Irabazitako sari nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Rio de Janeiro Brasil Brasil 2. lekua, zilarrezko domina Binaka

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Martina Hingis Aldatu lotura Wikidatan
  • (Ingelesez) Martina Hingis, Women's Tennis Association, wtatennis.com
  • (Ingelesez) Martina Hingis, International Tennis Federation, itftennis.com