Martina Zuricalday

Wikipedia, Entziklopedia askea
Martina Zuricalday

Bizitza
JaiotzaBilbo1839ko azaroaren 11
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo1932ko otsailaren 17a (92 urte)
Jarduerak
Jarduerakpastry maker (en) Itzuli eta txokolategilea
Txokolategian

Maria Ramona Martina de Zuricalday Eguidazu (Bilbo, Bizkaia, 1839ko azaroaren 11 - ib., 1932ko otsailaren 17a) bilbotar enpresaburua izan zen, pasteltxoen -txokolategien aitzindaritzat hartua Euskal Herrian.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martina de Zuricalday 1839ko azaroaren 11n Bilbon, artean 10.000 biztanle zituen herrian, jaio zen.[3] Artxiboen arabera, egun berean bataiatu zuten Santiago parrokian. Aitaponteko Tomás de Letona izan zen eta aitaren moduan txokolategilea zen. Eugenio de Zuricaldayren eta Vicenta de Eguidazu Tipularren alaba izan zen.[4] Urte batzuk lehenago, 1930ean, Bilboko Correo kalean gozotegia eta txokolate-fabrika ireki zituen emaztearekin batera, familia-etxebizitzaren eraikinaren etxabeetan.[1]

Bere espiritu independientea gorabehera, ezin izan zen sasoiko arau sozial zorrotzetatik libratu, eta 16 urte baino ez zituenean, 1856ko azaroaren 2an bataiatutako eliza berean, Santigo parrokian, ezkondu egin zen[4] bera baino zortzi urte zaharragoa zen Jose Bayorekin. Gurasoek jarritako gozotegia eta txokolate- lantegia bere gain hartu zuen . Berak kontrolatzen zituen eskaerak eta berak egiten zituen kontuak. Langileen soldatak eta ordutegiak ere kontrolatzen zituen. Kobratzen zituzten orduak baino ordu gehiago ez zezaten sartu zaintzen zuen. Emakume aurreratua izan zen. Aitzindaria izan zen Bilbon txokolateaz eta gozotegiaz zerikusia zuen guztian, hamalau seme-alaba izanda eta etxekoandrearen lanak baztertu gabe.[3]

Aita testamenturik egin gabe hil zen.[3] Bost neba-arrebetatik, Martina izan zen familiako negozioaz interesatu zen bakarra, José Bayo senarrarekin batera. 1882an aita hil ondoren, neba-arreben partaidetza eskuratu eta Sombrerería kaleko beste leku batera eraman zuen negozioa. Gozotegi horri bere izena jarri zion, eta bilgune bihurtu zen Bilbon mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran.[1] Martinak zabaldu zuen bilbotarren artean merienda egiteko ohitura.[3]

1896an alargun geratu zen, 57 urte zituela.[3] Ramón Bayo semearen izenean jarri behar izan zuen establezimendua, garai hartako arauen ondorioz emakume bat ezin baitzen negozio baten jabe izan. Hala ere, horrek ez zuen eragotzi berak zuzentzea negozioa une oro, hari lotutako alderdi guztiez arduratuz.[1]

80 urterekin 1920an ekintzaile handia zela erakutsi zuen Martinak.[3] Bilboko beste hiru saltokirekin (La Dulzura, Caracas eta Chocolate Aguirre, Agirre lehendakariaren familiarena) bat egin zuen, Bilboko Txokolateen lantegia sortzeko, Chobil izenez ezagunagoa, Espainiako sektoreko bigarren garrantzitsuena izatera iritsi zena.[1][5] Martinak ez zuen bakarrik txokolatea egin, gozoak eta opilak ere egin baitzituen. Bere egunean Alfontso XII.a Borboikoa eta Maria Kristina Austriakoa errege-erreginek gonbitatuak zituztenerako txokolateak eta azukarilloak eskatzen zituzten, gero Alfonso XIII.ak ere bai.[4] Bere errezetak gaur arte mantendu dira. Horietako bat sokonusko turroia, adibidez, Bilboko turroia, Gabonetako turroi desiratuena izaten jarraitzen du, baita mantekilazko bolloak eta arroz pastela ere, 200 urte inguru pasatu badira ere, ospetsuak izaten jarraitzen dute.[4]

Lan Oinarrien Erregelamenduko 9. artikulu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

II. Errepublikako denboraren “Chocolates Bilbainos" (Bilbo, Verdes) Sozietate Anonimoaren Lan Oinarrien Erregelamenduko 9. artikuluak beste zentro batzuen antzeko lan-diziplina ezartzen zuen:

"Debekatuta dago lanorduetan egunkariak edo liburuak irakurtzea, ozenki hitz egitea edo horretarako arrazoirik ez dagoenean, jatea, kantatzea edo isiltzea, eztabaidatzea, lanpostua arrazoi justifikaturik gabe uztea, hitz itsusiak blasfematzea edo ematea, lankideei edo nagusiei hitzez edo egitez huts egitea".[2]

Orduan, Jose Antonio Agirre buruzagi nazionalistaren familiarena zen, eta araudi berean ikusten da familia-soldataren sistema hartua zuela. Etekinetan, erretiroetan, istripu-, gaixotasun- eta amatasun-aseguruetan parte hartzea ere goraipatu zuen Eusko Langileen Alkartasuna–Solidaridad de Obreros Vascos elkarteak. Enpresa zahar hori eta haren sortzailearen izena M. de Zuricaldayren bilobak gozotegien izenean iraun du.[2]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Celaya Barturen, Beatriz (2007). Martina de Zuricalday pastel eta txokolate ontzia, 1839-1932. Bilbo: Bilbao Bizkaia Kutxa. ISBN 9788480562416.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e (Gaztelaniaz) dalberdi. (2022-08-21). «Martina de Zuricalday, pionera de las pastelerías-chocolaterías en Euskadi» Bilboko Elizbarrutia - Diócesis de Bilbao (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
  2. a b c (Ingelesez) «Zuricalday, Martina de - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
  3. a b c d e f «Emakumeak teknologiaren historian - Bilatu» www.bing.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-26).
  4. a b c d (Gaztelaniaz) Mujika, Jon. (2023-03-12). «Martina de Zuricalday, la mujer que dejó un dulce legado tras de sí» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).
  5. (Gaztelaniaz) «Lehendakari y chocolatero» El Correo 2018-12-10 (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]