Martinus Beijerinck

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Martinus Beijerinck
Martinus Beijerinck.png
Bizitza
Jaiotza Amsterdam1851ko martxoaren  16a
Herrialdea  Herbehereetako Erresuma
Lehen hizkuntza nederlandera
Heriotza Gorssel Itzuli1931ko urtarrilaren  1a (79 urte)
Hezkuntza
Heziketa Leidengo Unibertsitatea
Delft University of Technology Itzuli
Hizkuntzak nederlandera
Ikaslea(k) Jan Smit Itzuli
Jarduerak
Jarduerak entomologoa, biologoa, mikrobiologoa, katedraduna, virologista Itzuli, botanikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Delft University of Technology Itzuli
Wageningen University & Research Itzuli
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Royal Society
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia
Zientzien Errusiar Akademia

Martinus Willem Beijerinck (Amsterdam, 1851ko martxoaren 16a-1931ko urtarrilaren 1a) botanikari eta fitopatologo holandarra izan zen, mikrobiologiaren aitzindaria birusen ikerketan egindako ekarpenengatik. Dimitri Ivanovsky zientzialari errusiarrak birusekin hasitako ikerketei jarraipena eman zien Beijerinck-ek, eta 1898an landareek duten patologia bat (tabakoaren mosaikoarena) birus batek sortua zela frogatu zuen. Tabakoaren mosaikoaren birusa, hain zuzen, ikertutako lehenengo birus patogenoa izan zen.

Martinus Beijerinck bere laborategian

Beijerinck landareen patologiak aztertzen hurbildu zen mikrobiologiara. Hala ere, itzal handiko mikrobiologoa bihurtu zen, Louis Pasteur edo Robert Koch-en tamainakoa. Birusen arloan egindako lan aitzindariaz gain, nitrogenoaren finkapen biologikoa aurkitu eta aztertu zuen, landare lekadunekin lan eginez.

Hirugarren ekarpen bat zor dio mikrobiologiak Beijerinck-i: hazkuntza-inguruen hobekuntza. Mikrobiologo holandarrak aberaste-medioak erabili zituen lehenengo aldiz bakterioak bakartzeko. Hazkuntza-inguru eta inkubatze-kondizio egokiak jarriz, Beijerinck-ek bakterioen kultura puruak lortu zituen lehenengo aldiz, laborategiko mikrobiologiaren oinarri teorikoak sendo finkatuz.

Nortasun hertsikoa, bizitza aszetikoa eraman zuen beti. Irakasle aritu zen Delft-eko unibertsitatean, eta bere nortasun zaila dela eta laguntzaile gutxi izan zuen inguruan.